Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik

Gaia: erabili.eus (Foro guztia)

Euskara, txioz txio ERABILI.EUS
2013-12-07 / 07:00 / Iņaki Martinez de Luna

Euskara badoa, bai, aurrerantz. Hutsuneak hutsune, herrigintza eta instituzioen bulkadaz euskararen olatua gero eta indartsuagoa da. Aspalditik erdararenak diren eremu lehor batzuk ere blai-blai eginda uzteko modukoa. Badaude, halere, bustitze horretatik kapusai iragazgaitzez babesten diren bestelako lurrak. Erabili.com-ek jasotako txio baliotsuek ongi baino hobeto ilustratzen dituzte blaitutako aldeak zein idorrak.

Osorik irakurri

Euskara: gu geu gara bidea ERABILI.EUS
2003-03-31 / 07:00 / Patxi Saez Beloki

Hizkuntzen modernizazioa

Gizarte-moldeen garapena eta hedabide edo mass medien garapena elkarren eskutik joan izan dira gizateriaren historiaren sokan. Ildo beretik, hizkuntzek, gizarte-molde berrien komunikazio beharrak betetzeko, hedabideen beharretara ere egokitu behar izan dute etengabe. Eta, hain zuzen ere, etengabeko egokitze horretatik etorri da hizkuntzen garapena edota modernizazioa (hedabideetara egokitzeko aukera izan duten hizkuntzena, jakina). Era berean, ezari-ezarian, hedabideak gero eta hedabideago bilakatu diren neurrian mundua mugarik gabeko barruti bihurtu da eta, gaur egun, joera horrek globalizazioa hartu du izena.

Osorik irakurri

Barne-muineko bizi-indarra ERABILI.EUS
2003-03-31 / 06:55 / erabili.com

Iritzi-muinetik sare-aldizkariak EUSKARAREN guztionganatzean eta gararabidean eragina duten adituen iritzi eta jakite zabal-sakona zabaltzea du helburu.

Era berean, EUSKARAREN aurrerabidearen nondik norakoak garatzeko plaza eta elkartrukerako gune ere izan nahi du Iritzi-muinetik sare-aldizkariak. Izan ere, "hemen" eta "orain" euskaldun garen guztion ardurapean baitago EUSKARAREN etorkizuna.

Iritzi-muinetik sare-aldizkaria Azpeitiko Euskara Patronatuak argitaratzen du erabili.com atariaren bitartez.

Osorik irakurri (Erantzun bakarra)

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus