Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik

Gaia: Kultura (Foro guztia)

Gora "Gu ta gutarrak" KULTURA
2015-10-20 / 07:00 / Asier Larrinaga Larrazabal

"Gu ta gutarrak", ETB1ek 9etatik 10etara emititzen duen programa, oso interesgarri egin zitzaidan hasieratik. Bigarren hezkuntzako eta batxilergoko neska-mutilei zuzendutako programa da, eta hortik zetorren nire interesa.

Osorik irakurri

Araban badago zikinkeria KULTURA
2015-09-28 / 07:00 / Gontzal Fontaneda Orille

Zerbait zikina gertatu da Araban, politikari batzuek beren burua arkeologo, filologo batzuek epaile eta zinemazale batzuek zientzilari jotzen dute eta. Baina historia lurpetik ateratzen lan egiten, lan ona egiten dutenei lohia botatzen diete, besterik ez. A!, eta gainera, epaile batzuek ez dute telebista ikusten.

Osorik irakurri

Sinesten dugu (euskal) kulturan? KULTURA
2015-06-23 / 07:00 / Aritz Gorrotxategi

Korrikak eta abarrek puztutako euskararekiko maitasun infinituaren souflea jaitsi ondoren, euskal kulturaren egunerokotasunaren neurri miserablera itzuli garela zioen joan den asteko Pako Aristiren zutabeak.

Osorik irakurri

Gora Korrika! Gora euskara! Behera patrimonializazioa! KULTURA
2015-04-13 / 07:00 / Joseba Erkizia

Bukatu da Korrika. Itzelezko arrakasta izan du. Herriz herriko ibilian giza berotasuna eta txaloak jaso ditu gainezka. Euskaltzale guztiontzat pozgarria izan da hori. Euskararen aldeko aldarri bizia baita, norbanako, talde, elkarte, erakunde, enpresa, alderdi, instituzio… askoren babesa jaso du, merezimendu handiz.

Osorik irakurri (Erantzun bakarra)

Lekukoaren distira KULTURA
2015-03-18 / 07:00 / Erramun Osa

Anai-arrebak, entzun ene aho-hotsa; izaite bat ezin daiteke hezur hutsez osa; herria da gorputza eta hizkuntza bihotza; bertzetik bereiztean bitarik bakoitza, izaite horrentzat ziurra da hil hotza. Urepelen jaiotako Xalbador bertsolariak utziriko testigantzak azpimarratu zigun herri bezala iraun, bizi, agertu nahi badugu, munduan gure hizkuntzari eta izanari eusteak daukan garrantzia... zailtasunen gainetik, hiztun eta baliabide ugariagoak dituzten, indar handiagoa dutenen artean urtu eta desagertu gabe.

Osorik irakurri

Elurretan aingerutxoa KULTURA
2015-03-11 / 07:00 / Juan Karlos Merino

Eztabaida berria ez denez, gutxitan izaten ez denez, oraingoz buelta bat gehiago eman nahi izan diot nik betiko azkoinari, betiko hari amaigabeko torloju inguruan; hortaz, itaun faltsu horri erantzun ilun-argi batez ihardetsi, irakurri gogoeta batzuen kariaz egunetan izan dugun elurretan urtu asmoz. Literatur kritika kanoniko ezak, betidanik ez irakurrita, zer-nolako ekarpena egin duen Euskal Literaturan, horra galdera ez galdera betiko erantzungabea!

Osorik irakurri

Kopla berria, santageda-eskerako jarria KULTURA
2015-02-03 / 07:00 / Joxe Ramon Zubimendi

Santa Ageda bezpera dugu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua duguna.

Osorik irakurri

Duintasunaren alde KULTURA
2014-12-01 / 07:00 / Gontzal Fontaneda Orille

Justizia astiro omen dabil, eta gelditasun horrek askotan auzitako kontuei kalte handia ekartzen omen die. Badakarkio honi:

Osorik irakurri

ETB-1, euskararen aldeko apustuan berrikuntza gutxi. KULTURA
2014-03-13 / 07:00 / Patxi Azpillaga

Fikzioaren gabezia da, beste behin ere, ETB-1en programazioari geratzen zaion hutsunerik handiena.

Osorik irakurri

Azkue, intelektual posibilista bat. KULTURA
2014-03-10 / 07:00 / Pruden Gartzia

Euskaltzaindia hitzetik hortzera aipatzen da euskal komunitate intelektualean, ez beti, apika, iruzkin goresgarriak egiteko, baina nekez aurki daiteke gure artean erakunde hori sekulan (onerako edo txarrerako) aipatuko ez duen lagunik. Garbi dago, niretzat, Euskaltzaindia dela euskal komunitate intelektualak duen erreferentzia nagusietako bat.

Osorik irakurri (Erantzun bakarra)

Artikulu zaharragoak »
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus