Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik

Gaia: Irakaskuntza (Foro guztia)

Ikasleen euskara gaitasuna hobetzeko, analisi osoa, soluzio anitzak eta denon erantzukizuna. IRAKASKUNTZA
2015-02-11 / 07:00 / Jose Manuel Bujanda Arizmendi

Batzuen batzuk, orain dela gutxi, Jaurlaritza eta bere Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kultura Saila gordinki salatu dute, salaketa horren arabera “lotsagarria” omen da Sailaren jarrera euskararekiko.

Osorik irakurri (2 erantzun)

Lanari euskaraz ekiteko bide-orria IRAKASKUNTZA
2015-02-02 / 07:00 / Edune Bilbao -IMH-

2014ko urriaren 2an, 30+10 Mintegia burutu zen, 9. urtez jarraian, Elgoibarko Makina-erremintaren institutuan (IMH). Bertan, 120 pertsona inguru elkartu ziren, Gehitu izeneko ikerketaren emaitzak entzun eta Lanbide Heziketako (hemendik aurrera LH) ikasleek Lantokiko Prestakuntza modulua (hemendik aurrera LP) euskaraz egin ahal izateko neurriak aztertzeko. Haien artean izan genituen, gai honetan zeresana duten eragile nagusien ordezkariak: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Elgoibarko Udala eta bestelako herri-erakundeak, Hezkuntza saila eta Lanbide Heziketako Sailburuordetza, Berritzeguneak, ikastetxeak, enpresak eta enpresa elkarteak, hizkuntza-aholkularitzak, sindikatuak, alderdi politikoak… Dokumentu honek publiko egin nahi ditu bertan jasotako ideiarik garrantzitsuenak, eta aurrera egiteko bide-orrirako ideia nagusiak proposatu.

Osorik irakurri

Ingelesa, atzerriko hizkuntza IRAKASKUNTZA
2015-01-22 / 07:00 / Aniceto Morales Horrillo

Azaroan Juan Carlos Moreno Cabrerak (Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Hizkuntzalaritza Orokorreko katedraduna eta alor honetan 40 urteko esperientzia duena) Iruñean mahai inguru batean parte hartu zuen, eta bere mintzaldia 18 minutu baino gehiagoko zerbait izan zen, ingelesaren inguruko mitoak eta argi koroak lurrera botatzeko aski denbora.

Osorik irakurri

Krisia eta emaitzak IRAKASKUNTZA
2015-01-09 / 07:00 / Erramun Osa

Euskadiko Eskola Kontseiluak Hezkuntza Euskadin 2012-2013 izenburua daraman txostena argitaratu berri du. Ikerketa honen harira, Kontseiluak gogoeta eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, “bi hezkuntza sareetako ikasleen jatorri sozioekonomiko eta kulturalaren aldea gero eta handiagoa delako aztarnak ikusten dituelako”. Nolanahi ere, baieztapenak ñabardurak, eta handiak gainera, behar dituelakoan nago baldin arrazoietan ez eze irtenbideetan ere asmatuko bada.

Osorik irakurri

Konpromisoa eta proiektua IRAKASKUNTZA
2014-10-24 / 07:00 / Erramun Osa

Komentu bateko sukaldean, hainbaten beldurrak, beste batzuen ezin ulertuak eta zenbaiten kontrako jarrera tarteko, Zangozan ikastola abian jarri zutenek ez zuten aurreikusten urte batzuk geroago haien ahalegina eta konpromisoa gizartearen zati handi batek aitortu eta goretsiko zituenik.

Osorik irakurri

D ereduan espainolez? Ez, ez? IRAKASKUNTZA
2014-09-09 / 07:00 / Bittor Hidalgo

Aurreko ikasturtea eman dut D ereduko DBHko institutu batean, Donostia inguruko immigrazio herri industrializatuxean. Aurretik "ikastola" izandakoa(ren jarraipena), oraindik ikasle "euskaldunago", "euskaltzaleagoak" biltzen dituena inguruko institutuek baino. Herrian, %40 jada euskaldun; %25 ia, Donostiaren antzean. Elkarrizketen laurdena euskaraz kalean, Donostian baino 10 puntu gehiago.

Osorik irakurri

Bolognaz eta euskaraz, uda ikastaroak tarteko IRAKASKUNTZA
2014-07-11 / 07:01 / Patxi Salaberri Muñoa

Iñaki Goirizelaiak Bolognako ikasketa-planaren ezarpen bukatu berriaz idatzi duen iritzi-artikulua irakurri dut (Berria, 2014-06-29).

Osorik irakurri (2 erantzun)

Euskalduntzea etorkizun hurbilean. IRAKASKUNTZA
2014-03-17 / 07:00 / Eneko Haritza Garaialde Etxaburu

Helduen euskalduntzearen sektorea desagertzeko joerarekin sortu zen: gizartea euskaldundutakoan, etorri berrientzako euskaltegi gutxi batzuk beharko ziren, soilik.

Gaur, etorkizun hurbila irudikatzen dugu:

Osorik irakurri

Hizkuntza gaitasuna eta eleaniztasuna IRAKASKUNTZA
2014-03-10 / 07:00 / Ainhoa Ezeiza

Ebaluazio eta kalifikazioen garai “bortitza” itxi berritan, kezka bat dabilkit buruan bueltaka. Kontua da Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko Gaztelania Atalean ari naizela lanean eta konturatuta nago ikasle elebidunen gaztelania gaitasuna ez dudala ikusten nire lankide elebakarren moduan.

Osorik irakurri

Gu gara eskola IRAKASKUNTZA
2014-02-19 / 07:00 / Iñaki Lasa Ustariz

Eskola frankistaren ondorengoak gara gu. Egurrezko berogailuan berotutakoak, irakasleen zaplastadek gorritutako belarriak ditugu, Eliza eta Espainia handiaren baloretan hezitakoak gara. Abertzaleak, euskaltzaleak, laikoak eta askatasun zaleak, hala ere.

Osorik irakurri

Artikulu zaharragoak »
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus