Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik

Gaia: Internet (Foro guztia)

.eus: iritsi da euskararen herriaren nazioarteko aitortza INTERNET
2013-06-17 / 10:00 / PuntuEus Elkartea

Urtebete oso bat ebaluazio fasean eman ondoren, ICANN erakundeak Euskararen eta Euskal Kulturaren Komunitatearen .eus domeinua onartu duela jakin dugu. Iritsi da urteetako lana eta pazientzia eskatu duen prozesuaren emaitza. Euskararen herriaren nazioarteko aitortza: .eus lehen mailako Interneteko domeinu bat baita, hau da, komunitatearen garapen lokalerako tresna global bat.

Osorik irakurri

Sare sozialetako hizkuntzaren erabilera Lea-Artibaiko ikasleen artean INTERNET
2013-05-28 / 09:10 / Nerea Jaio (B10 Berritzegunea)

Lea-Artibai eskualdean, sare-sozialetako euskararen erabilera dela eta, ikastetxeetan Hizkuntza Normalizazioan ari garenok hurrengo txostena egin dugu.

Osorik irakurri

Komunikazio elektronikoa: IVAPen gomendioak web-orriak idazteko INTERNET
2013-05-16 / 09:30 / Xabier Amatria, Urtzi Barrenetxea, Irene Fernįndez, Rakel Olea, Joseba Uskola eta Izaskun Zuntzunegi (IVAP)

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) berrehun orrialdeko argitalpena plazaratu du, euskaraz, Interneti egokitutako kalitatezko komunikazioa helburu. Xabier Amatria, Urtzi Barrenetxea, Irene Fernįndez, Rakel Olea, Joseba Uskola eta Izaskun Zuntzunegi dira Komunikazio elektronikoa: IVAPen gomendioak web-orriak idazteko lanaren egileak. Jarraian, argitalpenaren hitzaurrea irakur dezakezue. Argitalpena osorik ere jarri dugu, PDF-an.

Osorik irakurri

Mozilla Manifestua, euskaraz INTERNET
2013-04-25 / 09:40 / erabili.com

Software librea garatzeko lanean diharduen Mozilla proiektuko euskaldunek (Librezale.org) Mozilla Manifestua deritzona euskaratu eta sarean jarri dute. Hona ere ekarri dugu aipatu manifestua, osorik.

Osorik irakurri

Web-corpusen Ataria: euskarazko webeko testuen biltegi erraldoia INTERNET
2013-02-22 / 09:45 / Igor Leturia Azkarate (Elhuyar)

Elhuyar Fundazioko hizkuntza-teknologien I+G taldekook Web-corpusen Ataria jarri dugu online. Bertan hiru baliabide jarri ditugu jendearen eskura: euskarazko corpus bat (125 milioi hitz ingurukoa) eta euskara-gaztelania corpus paralelo bat (18 milioi hitz ingurukoa), biak webetik automatikoki erauziak, eta lehenengotik automatikoki erauzitako hitz-konbinazioen kontsulta. Corpusak euskaraz dauden handienak dira bakoitza bere motakoen artean. Corpus biok eta konbinazioen-kontsultak baliabide garrantzitsua eta aurrerapauso handia dira euskararentzat, erabilgarriak baitira ez soilik hizkuntzalaritzarako, baizik eta baita hizkuntza-teknologien garapenerako ere.

Osorik irakurri

#twitterencatalą INTERNET
2012-09-07 / 10:10 / Miquel Strubell

Boluntario askoren lankidetza-lan itzelari esker -lankidetzak tradizio luzea dauka Kataluniako hizkuntzan, orain dela hamar urte Sofcatalą kode irekiko programa arrakastatsuak katalanera itzultzeko helburuarekin sortu zenetik-, 2012ko uztailetik www.twitter.com-en katalanezko interfazea abian dago ordenagailuentzat. Zenbait sendotasun-arazo dago oraindik hizkuntza-gaiei dagokienean, "tweet" hitzaren inguruan batez ere: "piular" (aditza) eta "piulada" (izena) forma petoak edo "tuitejar" eta "tuit" erabiltzea, hor dago gakoa.

Osorik irakurri

Nerabeak, Interneteko sare sozialak eta euskara INTERNET
2011-12-07 / 08:25 / Eusko Jaurlaritza - HPS

Soziolinguistika Klusterra eta Kultur Kabia-Topaguneak nerabeek sare sozialetan dituzten praktika linguistikoak ezagutu eta horietan eragiten ahalegintzeko esperientzia jaso dute Nerabeak, Interneteko sare sozialak eta euskara txostenean. Osorik irakur dezakezue hemen.

Osorik irakurri

Top ten (2010ean) INTERNET
2010-11-26 / 07:43 / Txerra Rodriguez

Orain dela hiru urte soziolinguista batek (horrelakorik esistitzen bada behinik behin) galdu ezin dituen webguneen zerrenda egin nuen. Orduan guztiz subjektiboa zen eta oraingo honetan ere berdintsu.

Osorik irakurri

Lehen hitz digitala INTERNET
2008-04-22 / 08:35 / Ińaki Arruti

Garai aurredigitalean gertatutako pasadizo bat nahi nuke gogora ekarri. Bi neska elkarrekin dantzan ari zirela, bi mutil dantza eske hurbildu eta izandako «elkarrizketa» da. Esan beharrik ez dago ingurua eta inguruan zebiltzanak euskaldunak zirela, elebidunak (euskal elebidunak!) zehatzago esanda:

Osorik irakurri

Euskarazko Wikipediak 25.000 artikulu INTERNET
2008-04-08 / 08:25 / Gotzon Egia, Mikel Iturbe eta Arkaitz Zubiaga

Euskarazko Wikipediak, sarean den euskal entziklopedia aske handienak, 25.000 artikuluen muga gainditu du. Wikipedia entziklopedia eleanitza da, eduki askeduna eta dohainekoa, edonork eraiki eta ekarpenak egiteko aukera ematen duena.

Osorik irakurri

Artikulu zaharragoak »
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus