Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik

Gaia: Informatika (Foro guztia)

Irakurri beharrean, entzun INFORMATIKA
2014-04-04 / 07:00 / Igor Leturia Azkarate - Elhuyar

Euskal Herrian garatu dugun ahots-teknologiarekin, gaurtik aurrera, weguneak euskaraz irakurri beharrean entzun egin ditzakegu.

Osorik irakurri

eLEZKARI, bilaketa eleaniztunak euskaratik abiatuta INFORMATIKA
2012-10-24 / 10:20 / Maddalen Lopez de Lacalle eta Xabier Saralegi (Elhuyar)

Webean gero eta informazio gehiago dago eskuragarri. Hazkunde horren froga da azkeneko 30 urte hauetan aurreko 5.000 urteetan (zibilizazioaren historia osoa) baino informazio gehiago ekoiztu izana. Informazio hori, gainera, hainbat hizkuntzatan idatzia dago. Zoritxarrez, webean kontsultagai dagoen informazio guztiaren proportzio txiki bat soilik dago euskaraz (% 0,01ra ez da iristen).

Osorik irakurri

BerbaTek: euskarazko hizkuntza-teknologiak martxan INFORMATIKA
2012-02-08 / 10:00 / Igor Leturia

Azken hiru urteotan, euskararentzako hizkuntza-teknologiak ikertzen eta garatzen aritu gara Euskal Herriko hainbat erakunde BerbaTek proiektuan. Eta, proiektuaren helburuetako bat izanik ikerketa erabilera praktikora bideratzea, hiru demo ere sortu ditugu: zientzia eta teknologiako bilatzaile semantiko multimedia bat, dokumentalen bikoizketa automatikorako demo bat, eta hizkuntzen irakaskuntzarako tutore pertsonal bat.

Osorik irakurri

Euskarazko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKTak) INFORMATIKA
2009-01-15 / 09:00 / Araceli Diaz de Lezana

"Informazioaren gizartea" kontzeptua entzun genuen, lehenengo aldiz, orain urte batzuk eta, horrekin batera, "Teknologia Berriei" buruz hitz egiten hasi ginen. Internetek, hau da sareen Sareak, bizitza aldatu digu: lan egiteko modua, negozioak egiteko modua, pertsonekin erlazionatzeko modua, zerbitzuak jasotzeko modua, informazioa jasotzeko modua... Internetekin batera beste kontzeptu berri bat ere sortu zen "errealitate birtuala", gure ordenagailuaren bidez iristen zaigun beste espazio bat.

Osorik irakurri

Ordenagailua euskaraz erabili INFORMATIKA
2007-06-28 / 07:00 / Josu Waliño

Urteak dira sistema eragile eta aplikazio nagusiak euskaraz daudela, baina, oraindik, jende askok ez ditu erabiltzen, aldaketarako beldurragatik batzuetan, edo programen euskarazko bertsioak nola eskuratu ez dakitelako besteetan. Gaur egun, ordea, egunero erabiltzen diren aplikazio nagusiak euskaraz eskuratu daitezke; inolako arazorik gabe eta doan, gainera.

Osorik irakurri (Erantzun bakarra)

Euskara 2.0: zer da hori? INFORMATIKA
2006-11-21 / 07:00 / Iratxe Esnaola Arribillaga

Behin baino gehiagotan ikusi, entzun, edo irakurri dugu azkenaldian. 2.0 kontzeptua indarra hartzen ari da etengabe. Han eta hemen aurkitzen dugu.

Osorik irakurri

Euskararen lurraldea interneteko mapan INFORMATIKA
2006-09-07 / 07:00 / Iratxe Esnaola Arribillaga

Sare sozialen garaian bizi gara. Errealak edo birtualak, baina sare sozialak dira. Mundua biltzen eta lotzen duen sare handiaren barruan sortu sare txikiak: komunitateak.

Osorik irakurri (4 erantzun)

Software librea eta euskararen herria INFORMATIKA
2006-01-20 / 07:00 / Iratxe Esnaola Arribillaga

Softwaregintzak eta, oro har, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek (IKT) egungo gizartea aztoratzen jarraitzen dute: Informazioaren Gizartea. Kode irekiaren garaia, bizi omen garena. Bizi behar duguna. Eta kode irekiaren garaia, biziko garena.

Osorik irakurri (Erantzun bakarra)

Software Librea Euskal Herrira INFORMATIKA
2005-11-03 / 07:00 / Juanan Pereira eta Iñaki Alegria

Massachusettseko herri administrazioak, egunero, milaka agiri eta paper ezberdin sortzen ditu, beste edozein estatu administraziok bezala. Orain arte, dokumentu horiek Microsoft Word (testuetan) eta Microsoft Excel (kalkulu orrietan) erabiliz idazten ziren batik bat, baina hemendik aurrera software libreaz egingo dira.

Osorik irakurri

Euskararen digitalizazioa nola bihurtu industria? INFORMATIKA
2004-01-26 / 07:03 / Kepa Sarasola

Epe ertainean pertsona eta makinen arteko komunikazioa geure hizkuntzan egin ahal izango dugu, ez makinaren hizkuntzan. Ez dago zalantzarik aho-idatzizko mintzaira naturala gure eguneroko bizitzaren giltzarri dela. Egunetik egunera, datu-base dokumentalak handitzen ari dira, ordenagailuekin harremanak izateko erak aldatzen eta multimedia sistema guztiak digitalizatzen. Horren ondorioz, ezinbestekoa bihurtu zaigu aho-idatzizko mintzaira naturala ere informatika bidez lantzeko bideak aztertzea. Zalantzarik gabe Hizkuntza-Teknologiak funtsezkoak dira Informazio eta Komunikazioaren Gizartea esaten diogun horretan.

Osorik irakurri

Artikulu zaharragoak »
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus