Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik

Gaia: Enpresa (Foro guztia)

Godzilla ENPRESA
2015-10-28 / 07:00 / Karlos Gorrindo Etxeandia

Ez dakit non bizi naizen, Indian edo Afrikan, Panyapen edo Nakurun. Euskal Herrian, behintzat, ez. Etxe arrunt eta lehen munduko batean bizi beharrean ere, Nakuruko egurrezko etxola batean bizi naizela dirudi.

Osorik irakurri

Elefantea ikusi ENPRESA
2015-10-13 / 07:00 / Patxi Saez Beloki

Hizkuntza Planifikazioak, eraginkorra izateko, problema nagusia aurkitu behar du. Gurera etorriz, non daukagu jarria euskararen planifikazioaren iparrorratza? Euskalgintza lanbide dugunok ez ote gabiltza, han-hemenka, neurri handiagoan edo txikiagoan, geure barrutian, geure txokoan, buruz gain lan, denak emanda, eta, hala ere, iritsi ezinik? Zendu berri zaigun Joshua A. Fishman soziolinguista handiak ere halatsu esanda utzi digu: “Problema txikiez ardura zaitezke, problema nagusia ikusi gabe. Hori izango litzateke zoologikora joan eta bakarrik zorriak ikustea, elefantea ikusi gabe” (1).

Osorik irakurri (75 erantzun)

Euskara eta kontsumoa ENPRESA
2015-05-08 / 07:00 / Jorge Giménez Bech

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideez gogoeta egiteko abiapuntu egokia eskaini zigun Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Kontsumobideren zuzendariarekin eta Merkataritza eta Turismoko sailburuordearekin batera, otsailaren 9an Legebiltzarrean egindako agerraldian.

Osorik irakurri

Goierri ingelestua ENPRESA
2015-04-17 / 07:00 / Elixabete Garmendia

Zumarragatik zatozela Ormaiztegin sartu, eta hor topatuko duzu: Creatio Irizar Innovation Center.

Osorik irakurri

Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak ENPRESA
2015-04-15 / 07:00 / Xabier Isasi Balanzategi

Jaurlaritzak Kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideei buruzko 123/2008 Dekretuaren betetze-mailaren azterketa aurkeztu zuen joan zen otsailaren 9an, Legebiltzarreko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Batzordean.

Osorik irakurri

Euskal hedabideen etxea, tokikoen ikuspegitik ENPRESA
2013-11-27 / 10:00 / Tokikom

Tokiko euskal hedabideen Tokikom enpresak Euskal hedabideen etxea, tokikoen ikuspegitik txostena aurkeztu du. 2012an abian jarritako gogoeta prozesuaren emaitza da dokumentua: euskarazko tokiko hedabideen egoera deskribatu eta aurrera begirako hausnarketak ere jaso dituzte bertan. Txostenaren atarikoan Tokikomen presidente Mikel Irizarrek idatzitakoa ekarri dugu hona. Txosten osoa ere eskuragarri dago behean.

Osorik irakurri

Lehiakortasuna ENPRESA
2013-11-05 / 09:30 / Rober Gutierrez

Euskara eremu sozioekonomikoan txertatzea estrategikoa da hizkuntzaren normalizaziorako. Eta enpresen ikuspegitik, euskara txertatzea estrategikoa al da?

Osorik irakurri

BBK eta aitorpena (II) ENPRESA
2013-05-13 / 08:35 / Arkaitz Zarraga Azumendi

Errenta aitorpena egitera joan naiz BBkra, aurreko batean artikulu batean iragarri nuen moduan, euskaraz atenditua izateko helburua jantzita. Hantxe egon naiz zain aurrekoek amaitu arte. Neska gaztea ari zitzaien atenditzen eta esperantza izan dut niri paper batzuk eskatzeko beste jakingo zuela euskaraz. Ba ez!

Osorik irakurri

BBK eta aitorpena ENPRESA
2013-05-03 / 09:20 / Arkaitz Zarraga Azumendi

Berriro ere errenta aitorpena egiteko epea heldu da eta horrekin batera bihotzerrea sartu zait, urtero bezala. Kontua ez da guztion kutxari asko zor diodala, ez! Kutxatik zerbait jasotzea espero dut. Gatazka linguistikoa izango dudala aurreikusteak nahasten dizkit barrenak. Badakigu estress linguistikoa sortzen zaigula euskaldunoi (elebidunoi) bi hizkuntzen artean erabaki behar izaten dugunean, baina gogorragoa da, nire ustez, gatazkaren aurreikuspena, eskubidea dena aldarrikatzeak arazoak sortuko dizkigula baitakigu.

Osorik irakurri (Erantzun bakarra)

Laboral Kutxa izen berria dela eta ENPRESA
2013-05-02 / 08:35 / Dionisio Amundarain

Iritziak iritzi eta gustuak gustu, argi eta garbi dago aipagai dugun bankuari (zer da ba bankua ezta) bost axola zaiola euskara.

Osorik irakurri (Erantzun bakarra)

Artikulu zaharragoak »
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus