Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik

Gaia: Kultura (Foro guztia)

Artikulu berriagoak »

Sopela: behera tradizioa, gora bulgarismoa! KULTURA
2014-02-03 / 07:31 / Ander Ros

Euskaldunagoak direlakoan aste honetan bertan ofizialdu den Sopela bezalakoak bultzatzen ditugu. Aldaketa zilegizkoa da, dudarik gabe, baina ez, ordea, berau zuritzeko argumentarioa. Erabili den argudio nagusia, Euskaltzaindiaren izenean eta oneritziaz emana, faltsua eta iruzurrezkoa da funtsean.

Osorik irakurri (6 erantzun)

Euskal literaturaren irakurleak zenbat eta nolakoak diren aztergai. Soziolinguistikako datuetatik eta irakurketa-ohiturei buruzko ikerketetatik abiatuta KULTURA
2014-01-31 / 11:47 / Harkaitz Zubiri Esnaola

Euskal literaturaren irakurle kopurua eta irakurleen ezaugarriak funtsezkoak dira kultur eremu honentzat, baina ez dago emaitza doituak eskaintzen dituen berariazko ikerketarik, salbu eta gazteen irakurketa ohituren ezaugarriei buruzkoa eta eskoletako literaturaren irakaskuntzari buruzkoa. Irakurleen errealitateari argazkia atera ahal izateko aztertu ditut egoera soziolinguistikoari, kultura-ohiturei eta irakurketa-ohiturei buruzko zenbait ikerketa, zeren, ikuspegi kritiko batetik analizatzen baditugu, zeharka isla baitezakete euskal literaturaren irakurleak zenbat eta nolakoak diren.

Osorik irakurri

1986-2013 arteko Bertsolari Txapelketa Nagusien analisi estatistikoa KULTURA
2014-01-22 / 09:50 / Manex Agirrezabal, Bertol Arrieta, Aitzol Astigarraga eta Mans Hulden

1986 eta 2009 artean egindako Bertsolari Txapelketa Nagusien azterketa eta alderaketa estatistikoari 2013an jokatutakoarenak gehitu dizkiete EHUko ikerlariek. Bertsozale.com webgunean argitaratu dituzte datuak, eta guk handik hartuta ekarri ditugu hona.

Osorik irakurri

30 urte euskara ikertzen, egokitzen, zabaltzen KULTURA
2013-12-05 / 10:40 / Patxi Uribarren Leturiaga (Bostak Bat)

Bostak Bat kultur taldeak orain dela 30 urte (1983) eskaini zion euskal gizarteari Sinonimoen Hiztegia, bere lehen hiztegia. Oso gutxik uste izango zuen orduan gazte talde hark euskara munduan hain bide luzea egingo zuenik. Egin-eginean ere, hasierako urrats hura euskal gizartean nabaria zen hutsune zehatz bati erantzuteko asmo hutsez zetorrelako.

Osorik irakurri

Glaziazio aro baten hotzikarak KULTURA
2013-12-02 / 09:40 / Pako Aristi (Berria)

Grazia egin zidan Azpeitiko erlojulariak bota zidan zirtoa aspaldiko monotemari buruz ari ginelarik: "Bueno, hi ohituta egongo haiz, zuek beti krisian bizi izan zarete eta. Hori heure alde!". Bai, hori neure alde. Baina adar-jotzeak denboran atzera eraman ninduen, 20 urterekin lehen liburua argitaratu nuenera, nik orduan neuzkan ametsak bestelakoak baitziren.

Osorik irakurri

Tematiak gara KULTURA
2013-11-06 / 09:55 / Goizalde Landabaso

Neure euskaltasuna aseezina da, baina; hondorik gabea, eta maiz, ondo sentitzen dena, baina oso maiz. Nire euskaltasunak gehiago nahi du. Ostiral eta larunbatetan. Eta asteko beste bost egunetan ere bai.

Osorik irakurri

Euskarazko jainkotasunaren izenak: zonaldeko kulturaren eta ekonomiaren aberastasun iturria KULTURA
2013-07-23 / 10:00 / Koldo Colomo

Euskararen presentziak milaka urteko ibilbide luzea du gure ibarretan. Horren lekuko argienak toki, mendi eta ibai izenak ditugu. Hala ere, kasu gehienetan izen mota hauek bi mila urte inguru irautea ez da erraza. Horretarako harrietan zizelkaturik beste izen misteriotsu batzuk ditugu Nafarroako erdiko zonaldean, Erroma garaiko euskaldunek utzi zizkigutenak, hain zuzen ere, gizabanako izenak eta jainkotasunen izenak.

Osorik irakurri

Rudolf Trebitsch-en 1913ko euskal grabazio musikalen mendeurrena KULTURA
2013-06-06 / 09:45 / Inaxio Lopez de Arana Arrieta

Rudolf Trebitsch 1876an jaio zen, Austrian. Vienako Zientzietako Akademia Inperialeko kidea izan zen, eta munduan barrena ibili zen, tokian tokiko soinu-grabazioak biltzen. 1906tik 1913ra bitartean, Europako mendebaldeko zenbait herri zelta (Irlanda, Gales, Ingalaterra, Bretainia eta Eskozia), Laponiako inuiten tribuak (Groenlandia) eta Euskal Herria bisitatu zituen.

Osorik irakurri

'Bularretik Mintzora' garatzen den herrietako familietan irakurtzeko zaletasuna finkatzen ari da KULTURA
2013-01-11 / 10:10 / Galtzagorri Elkartea

2008an martxan jarri zenetik, kuantitatiboki eta kualitatiboki Bularretik Mintzora kanpainaren emaitzak hobetzen doaz. Hori frogatzen dute 2009-2010 ikasturtean hasitako ebaluazioaren emaitzen eta 2011-2012 ikasturteko emaitzen konparazioak. Emaitzek nabarmen adierazten dute Galtzagorri Elkarteak burutzen duen Bularretik Mintzora kanpainak familietan irakurtzeko zaletasuna sustatu eta irakurtzeko ohitura finkatzen duela.

Osorik irakurri

Manuel Lekuona, zubigilea KULTURA
2012-11-19 / 08:00 / Joxe Ramon Zubimendi

Manuel Lekuona euskaltzaina, antropologoa eta hizkuntzalaria hil zela 25 urte bete dira aurten eta Oiartzungo Udalak omenaldia eskaini zion joan den azaroaren 7an. Ekitaldi hartan Joxe Ramon Zubimendik egin hitzaldia da jarraian datorrena.

Osorik irakurri

Artikulu zaharragoak »
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus