Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik

Gaia: Irakaskuntza (Foro guztia)

Artikulu berriagoak »

Geurearen alde IRAKASKUNTZA
2014-02-07 / 07:01 / Paul Bilbao Sarria

Euskarak aurrera egin du azken hamarkadotan, bai. Hiztun gehiago gara hiru iturritik elikatu dugulako gure hizkuntza-komunitatea. Batetik, gurasoengandik seme-alabenganako transmisioa; bestetik, milaka herritarrek euskara ikasteko konpromisoa hartu dute herriaren luze-zabalean kokatuta dauden euskaltegietan, eta hirugarrenik, azken hamarkadotan D eredutik euskaldundutako milaka herritarrek egungo kopuruetara ekarri gaituzte.

Osorik irakurri

Prefetari gutun irekia IRAKASKUNTZA
2013-12-11 / 10:00 / Hiru Sareta (Biga Bai, Seaska eta Euskal Haziak)

Prefeta jauna, Hiru Sareta, euskarazko irakaskuntzan ari diren 3 sareak bateratzen dituen elkartea da (murgiltze eredua, elebidun katolikoa eta publikoa). Euskarazko irakaskuntzari buruzko begirada osoa dugunez, elgarrekin ihardetsi nahi dugu, irailaren 18an prentsan atera ikastolen eraikuntzen finantzamenduei buruzko zure iritziari:

Osorik irakurri

"Euskara salbatzeko eta maitatzeko modurik onena erabiltzea da" IRAKASKUNTZA
2013-09-16 / 09:37 / Patxi Baztarrika

Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuordeak euskaltegien 2013-2014 ikasturte hasierako ekitaldi akademikoan egindako hitzaldia osorik irakurgai.

Osorik irakurri (Erantzun bakarra)

LOMCEren gainetik, hezkuntza euskalduna IRAKASKUNTZA
2013-07-10 / 10:00 / Erramun Osa eta J. Iņaki Etxezarreta

Espainiako gobernuaren aurreikuspenak beteko balira, urte honen amaieran, LOMCE (Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa) deiturikoa onetsiko dute Gorteek eta 2014-2015 ikasturtean jarriko dute indarrean. Eztabaidan den testuak atzean duen bultzada politikoak bi problema larriri irtenbidea aurkitu nahi dio: batetik, hezkuntza-sistema espainiarraren emaitza heterogeneoei; eta, bestetik, nazioarteko emaitzekiko hezkuntza-sistema espainiarraren emaitza eskasei.

Osorik irakurri

Eskola euskaldunaren bidean, baxoa euskaraz! (II) IRAKASKUNTZA
2013-06-13 / 10:00 / Baxoa Euskaraz - EHE

Maiatzaren 29ko elkarretaratzearen ondotik, agerraldi berria egin dute Baxoa euskaraz eta EHEko kideek Baionan, "Lapurdi, Xiberua eta Baxe Nafarroako ikasleok pairatu behar dugunaren argazki orokorra herritarrei helarazi eta azaltzea" xede dutela. Jarraian, agerraldian zabaldutako mezua, osorik.

Osorik irakurri

Seme-alabak euskalduntzeko eta euskaraz bizitzeko nahia bermatuko duen hezkuntza sistema behar dugu IRAKASKUNTZA
2013-02-06 / 09:00 / Garbiņe Petriati

Gurasoek euren seme-alaben hezkuntza, kultura eta aberastasuna bermatzeko ahalegina egiten duten bitartean, administrazio ezberdinek ez dute eskubide hori bermatuko duen hezkuntza-ereduarekin asmatu.

Osorik irakurri

Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu-titulua IRAKASKUNTZA
2012-09-28 / 09:30 / Julen Arexolaleiba

Euskal Kulturgintzaren Transmisioa izeneko aditu-titulua ez da eskaintza akademiko soila, euskal kultura biziberritzeko tresna baizik. Horregatik bere ekarpena azaltzeak eta baloratzeak badu interesik. Balio dezake hausnartzeko ez ezik, hizkuntza minorizatua duten bestelako komunitateetan eredu gisa ere. Ildo beretik, aditu-tituluaren muinean dagoen Sorguneak ikerketa-taldeak bere premisak argitaratuko ditu artikulu honetan. Honela, interesa duen irakurle espezialduaren esku jarri nahiko lituzke taldeak orain artean egindako bidearen gako nagusiak.

Osorik irakurri (Erantzun bakarra)

Ingelesik gabe euskal irakaskuntza non? IRAKASKUNTZA
2012-03-23 / 08:50 / Patxi Alaņa

Euskalgintzan ideiak agortzen ari zaizkigula dirudi. Orain dela 30 bat urte ekimena kalean zegoen, proiektu berriak herritik sortzen ziren. Gaur egun, ordea, badirudi denok Administrazioari begira gaudela, hura txalotuz edo kritikatuz, baina gauza berri asko sortu gabe.

Osorik irakurri

Herri euskaldunak eta eskola txikiak IRAKASKUNTZA
2011-09-01 / 09:30 / Paula Kasares

Euskararen berreskuratze sozialaren prozesuak hizkuntzaren hiritartzea ekarri du. Azken mendean euskara hiritik baztertuta egon da eta bereziki landa eremuetako mintzaira izatetik, nekazalgo eta arrantzuaren bizimolde tradizionalei lotuta egotetik, modernitateari eta hirietako bizimoduari egokitu zaio gutxi-asko. Egun, euskaldun gehienak hirietan bizi dira eta oso ehuneko apala baino ez, aldiz, herri txikietan.

Osorik irakurri

Euskara edo beste hizkuntza ez ofizialak IRAKASKUNTZA
2011-03-18 / 09:50 / Miren Azkarate

Euskal Herriko Unibertsitatean garrantzi handiko kontua da zein trataera ematen zaion euskarari, eta Jaurlaritzaren azken erabakiek euskara beste hizkuntza ez-ofizialen pare jarri dute. Esaterako, tesia euskaraz egiteak ez du inolako aitortzarik izango.

Osorik irakurri

Artikulu zaharragoak »
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus