Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik

Gaia: Internet (Foro guztia)

Artikulu berriagoak »

Elebila, euskarazko emaitzak INTERNET
2007-10-18 / 07:00 / Iņaki Irazabalbeitia

Normalean usatzen ditugun Internet bilatzaileak, Google edo Yahoo! esaterako, ez daude pentsatuta euskarazko testuetan bilaketak egiteko. Lehenik eta behin ez dakite euskaraz, hots, ez dira gai euskaraz dagoen testu bat beste hizkuntza batean dagoenaz bereizten.

Osorik irakurri

Gipuzkoako Foru Aldundia oker dabil INTERNET
2005-05-27 / 10:48 / Joxe Aranzabal

Euskaraz idatzitako blog-ei Gipuzkoan izan duten aitzidaritza ukatu die Gipuzkoako Foru Aldundiak. Apirilaren hondarrean Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmen bat egin zuen El Diario Vasco egunkariarekin, blog lehiaketa bat antolatzeko. Ez zituen aintzat hartu ordura arte Gipuzkoan bertan blogintzan egindako ahalegin oparoak, eta DV-rekin ezkondu zen. Historia faltseatzera ere heldu da, gainera.

Osorik irakurri

Web gune eleaniztunak diseinatzeko aholkuak INTERNET
2005-04-18 / 07:00 / Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

Lehenik eta behin, enpresaren web gunea euskaraz ere bisitatu ahal izateak eta informazioa euskaraz jasotzeko aukera izateak bezero euskaldunen nahi eta beharrei erantzuten die. Bere eskaintza euskaraz egiten duen enpresak zerbitzu hobea ematen dio bezeroari, gertutasunean irabazi egiten du eta erosle potentzialek espero dutenari hobeto erantzuten dio. Bestela esanda, kalitate handiagoko zerbitzua emateko gai dela frogatzen du.

Osorik irakurri

Blogen buztan luzea eta harpidetza motza INTERNET
2005-03-25 / 07:00 / Luistxo Fernandez Ostolaza

Blogak, blogak, blogak. Modako kontzeptua. Argitalpen azkarreko Interneteko webgune eredua. Albiste eta nobedadeak komentatzeko, primerako eredua.

Osorik irakurri (3 erantzun)

Euskarazko edukiak dituzten web guneen azterketa INTERNET
2003-10-13 / 07:01 / Andoni Sagarna

Oso hedabide berria da guretzat Internet. Orain dela bederatzi urte izan nuen nik amaraunaren berri. Alabaina, oso bizkor zabaldu da eta etxekotu zaigu guztiz. Honezkero ez da egongo gure artean lantegi, eskola edo elkarterik bere web gunea ez daukanik edo gutxienez eduki nahi ez duenik. Horietan dauden eduki batzuk euskaraz daudela denok dakigu, baina oraindik ez da egin taxuzko azterketarik zer arlotakoak diren, nongoak, euskarak eta beste hizkuntzek bertan zer leku duten, zenbateraino ateratzen dieten etekina hedabide berriaren baliabideei, etab. jakiteko.

Osorik irakurri

Mozilla: interneteko herensugerik indartsuena INTERNET
2003-09-11 / 07:30 / Osoitz Elkorobarrutia

Mozilla software pakete bat da:web nabigatzailea, posta bezeroa, helbide agenda, IRC bezeroa, eta HTML konposatzailea integratzen dituena. Linux-BSD, Windows eta Macintosh plataformetan dabil eta software librea da. (dohakoa da, libreki banatu daiteke, eta kodea ikusi zein moldatzeko eskubidea ematen du)

Osorik irakurri

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus