Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik

Gaia: Enpresa (Foro guztia)

Artikulu berriagoak »

Ingelesa maldan behera negozioetan? ENPRESA
2011-07-05 / 07:55 / Robert Scarcia

Einsteinek esan bezala, «atomo bat zatitzea baino zailagoa da aurreiritzi bat eraistea». Gure garai globalizatuan are zailagoa dirudi hizkuntzen eta negozioen gaiaren inguruan dagoen ohiko esamesak desegitea. Eta itsas uhinetan nagusi zen XIX. mendeko Ingalaterra bezalaxe, ingelesa jaun eta jabe dugu XXI. mendeko negozio globalizatuen komunikazioetan. Gaur egun, guztion ahotan dabilen topikoaren arabera, agertoki globalean negozioak egin nahi baditugu, hizkuntza bakarra behar dugu: ingelesa, ez besterik.

Osorik irakurri

Euskarazko hedabide ez publikoek iritzi publikoari ENPRESA
2011-05-18 / 10:00 / Euskarazko hedabideak

Otsailean Euskal Herri osoko 80tik gora hedabidek bertara deitu zintuztegun euskarazko hedabide ez publikoen sektoreak egungo krisiaren aurrean bizi duen egoeraren berri emateko. Besteak beste, iragarri genuen hurrengo hilabeteetan euskal gizarteko instituzio eta alderdiekin biltzeko asmoa genuela, eta hala egin dugu.

Osorik irakurri

Gasteizen zerbitzuak euskaraz? ENPRESA
2011-03-11 / 09:15 / Rober Gutierrez

Urtarrilaren erdialdean "Gasteizen zerbitzua euskaraz eskaintzen duten enpresen zerrenda" izeneko artikulua ikusi nuen Ama Hizkuntza Gasteiz blogean. Beranduago, Zuzeu-n eta Sustatu-n horren berri ageri izan da. Eskertzekoa da zerbitzua -ustez- euskaraz eskaintzen duten establezimendu eta enpresak identifikatzen egin den ahalegina.

Osorik irakurri

Euskarazko hedabideen agiria ENPRESA
2011-02-16 / 09:10 / Euskarazko hedabideak

Otsail hasieran editorial bateratua plazaratu ondoren, hainbat euskarazko komunikabidek -80 inguru dira- sektorearen garrantzia eta pisua aldarrikatu, eta erakundeei besteak beste "tamainako apustu eta sostengu ekonomikoa" eskatu zieten atzo (2011-2-15), Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean egindako agerraldian. Jarraian duzuena da agerraldian irakurri zuten agiria.

Osorik irakurri

Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua ENPRESA
2011-02-02 / 09:30 / Euskarazko hedabideen editorial bateratua

Euskarazko hainbat komunikabidek editorial bateratua plazaratu dute. 70etik gora dira editorialarekin bat egin duten hedabideak. Atzo eman zuten argitara lehen aldiz, eta datozen egunetan ere han eta hemengo aldizkari eta argitalpenetan irakurgai izango da. Jarraian datorrena da editorial horren edukia.

Osorik irakurri

CAFeko Hizkuntza Politika Orokorra ENPRESA
2010-11-19 / 07:00 / CAF - Euskara Zerbitzua

CAFek enpresaren Hizkuntza Politika Orokorra jasotzen duen liburuxka argitaratu du 2010 honetan. Euskarazko azalpen zabalenekin batera, gaztelaniaz eta ingelesez emandako laburpenak ere badatoz aipatu liburuxkan. Hemen irakur dezakezue CAFek euskararen normalizazioaren arloan egindakoa eta egin asmo duena.

Osorik irakurri

"It's the economy, stupid" ENPRESA
2010-10-19 / 09:15 / Mikel Urdangarin, Edurne Bilbao

Lelo hori erabili zuen Bill Clintonek AEBtako presidentetza lehen aldiz lortu zuen hauteskundeetan. Bien bitartean, Bush aitak uste zuen Golkoko gerraren bitartez piztuko zuela herritarren nazionalismoa eta horrela lortuko zuela gehiengoaren atxikimendua.

Osorik irakurri

Lehen hitzetik zerbitzua euskaraz ENPRESA
2010-09-23 / 09:15 / Zigor Etxeburua

Azken hogei urteotan, euskalgintzak behin eta berriz azpimarratu du nahitaezkoa dela alor sozioekonomikoaren euskalduntzea, euskararen berreskurapen-prozesuan aldaketa kualitatiboa lortzeko.

Osorik irakurri

Heziketa zikloak, lan mundua eta euskara ENPRESA
2010-04-16 / 08:45 / Buruntzaldeko Euskara Batzordeak

Buruntzaldeko Lanbide Heziketako ikasle batzuk laster arituko dira langile enpresetan. Eta, epe batean, ikasle horietako batzuk ardurak hartzera ere helduko dira, edota enpresa berriak sortzera, beste langile batzuenganako erantzukizuna izatera.

Osorik irakurri

Hizkuntzen kudeaketa egokia enpresei krisia gainditzen laguntzeko ENPRESA
2009-10-20 / 08:45 / Mikel Urdangarin - Edurne Bilbao

Krisialdiak eragin latza izan du gure enpresetan. Dagoeneko, zortziehun baino gehiago dira Lan Erregulazio Espedientea abiatu dutenak Gipuzkoan, eta milaka langile eta familiari eragin die horrek. Guztiok dugu senide edo lagunen bat zerrenda horretan. Zulo horretatik irteteko landu beharreko gakoak ez dira bat edo bi. Ez dago konponbide errazik, eta noiz atertuko zain egoteak ere, egoera luzatu baino ez du egingo.

Osorik irakurri

Artikulu zaharragoak »
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus