Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik

Gaia: Enpresa (Foro guztia)

Artikulu berriagoak »

Hekimen: "Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuan hedabideentzat diru jaitsierarik ez egotea sektoreak egindako lana onartzea da" ENPRESA
2013-04-24 / 09:55 / Hekimen

Herri Ekimeneko Euskal Hedabideen Elkarteak Gobernuak 2013rako aurkeztu duen asmoaren balorazioa plazaratu du. Elkarteak kezka agertu du hizkuntza politikarako laguntzen murrizketa dela eta.

Osorik irakurri

Hekimen sortu da, euskal hedabideen elkartea ENPRESA
2012-11-22 / 10:10 / Hekimen

Bi urteko prozesuaren ostean, euskarazko hedabideen sektoreko 50 eragilek Hekimen, Euskal Hedabideen Elkartea sortu zuten atzo (2012-11-21) Donostian. Elkarteak euskara hutsezko hedabideen arteko elkarlana bideratzea, eta kanpoko eragileen aurrean solaskidetza bateratua eramatea ditu bere helburuen artean, beti ere euskal komunikazio esparrua indartzeko asmoz. Jarraian, elkartearen aurkezpenean egindako adierazpena eta elkarteko kideen zerrenda.

Osorik irakurri

Eztabaidaren desbideratzea eta gertakarien larritasuna ENPRESA
2012-09-10 / 10:55 / Euskal Herria Esnea Kooperatiba

Hautsak harrotu ditu Eusko Jaurlaritzak Euskal Herria Esnea marka berriari produktuen etiketak euskara hutsean edukitzeagatik ireki dion zigor-espedienteak. Kaikuk markaren izena zela-eta igorritako salaketaren ondoren etorri da Jaurlaritzaren ekimena. Jarraian datorrena, Euskal Herria Esnea Kooperatibak sortuka ika-mikari erantzunez plazaratu duen azken adierazpena da.

Osorik irakurri

Euskal Telebista eta euskal telebista ENPRESA
2012-07-24 / 08:08 / Jon Sarasua

"Euskarazko telebista esparruaz eztabaidarako gogoeta bat" egin du Jon Sarasuak, "EITBk sortutako Kontseilugune aholku-organurako egindako gogoeta pertsonal bat eta Lanki ikertegiko Inkuba egitasmorako egindakoa baliatuz, testu bat idatzi dut labur-labur, tesi zehatz baten bueltan. Gogoeta partziala da, baina euskarazko hedabideen inguruan behar dugun debaterako ekarpen mugatu moduan balio dezake beharbada. Zenbakiz seinalatutako puntutan banatu ditut ideiak, haria errazago eramateko", azaltzen du. Hemen irakur daitezke Sarasuaren ekarpenaren hemeretzi puntuak.

Osorik irakurri

Beste behin, murrizketak euskal hedabideentzat ENPRESA
2012-07-13 / 09:00 / Eider Carton (Elhuyar), Mikel Irizar (Tokikom), Joanmari Larrarte (Berria Taldea) eta Xabier Letona (Argia), Herri Ekimeneko Euskal Hedabideen izenean

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak %11 murriztu du herri ekimeneko euskal hedabideentzako diru-laguntzen partida. Batean Jaurlaritza, bestetan Aldundiak, bestetan udalek, apurka-apurka baina etengabe ari zaizkigu iristen murrizketak, diskurtso publikoan izaera estrategikoa aitortzen bazaigu ere.

Osorik irakurri

Aldahitz ikerketa: Euskara ikasi dutenen hizkuntza‐ohituren aldaketak lan munduan ENPRESA
2012-02-07 / 09:35 / Soziolinguistika Klusterra

Soziolinguistika Klusterrak Aldahitz ikerketaren ondorioak kaleratu ditu. Ikerketa 2010 eta 2011. urteetan zehar garatu da, lan munduan, eta tipologia jakin bateko langileen kasuak izan ditu aztergai: heldu zirela euskara ikasi, eta lankideekin euskaraz egiterainoko ohitura finkatu duten langileak. Klusterrak proiektu hau AEK-Ahize, Elhuyar Aholkularitza, Emun Koop. E., Hernaniko Udala eta Eusko Jaurlaritzako HPSrekin lankidetzan garatu du. Pello Jauregi irakaslea (EHU) izan da zuzendaria eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu du. Jarraian datorrena ikerketaren ondorioen sintesiaren txostena duzue.

Osorik irakurri

Hiriko ez da soilik auto bat ENPRESA
2012-02-01 / 09:10 / Rober Gutierrez

Hiriko ez da kotxe bat. Hiriko hiri barneko mugikortasunerako irtenbidea da. A new solution for the new urban mobility, Jesús Echavek, Hirikoren presidenteak adierazi duen bezala, jasangarriak izan eta pertsonengan oinarritu nahi diren hirietako mugikortasunari ekarpen berritzailea izateko helburuarekin jaio den proiektua da, Green Capital 2012 den Vitoria-Gasteizko izena munduan zehar zabaltzen ari dena.

Osorik irakurri (Erantzun bakarra)

Euskarazko hedabideek erakundeen konpromisoa behar dute ENPRESA
2011-12-05 / 07:31 / Euskarazko hedabide ez publikoak

Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua editorial bateratua plazaratu eta bederatzi hilabetera, euskarazko hedabide ez publikoek beste idatzi bateratu bat zabaldu dute. Hemen duzue, oso-osorik.

Osorik irakurri

Enpresa ekintzaileak eta hizkuntza kudeaketa ENPRESA
2011-11-15 / 09:05 / Edurne Bilbao eta Mikel Urdangarin

Ohitura berriak sortzea, errotuta daudenak aldatzea baino errazagoa den bezala, lorgarriagoa da hizkuntzak kudeatzeko sistema egokia ezartzea enpresa berri batean, aspaldi sortutako batean baino. Berriak izateaz gain, txikiagoak ere izaten dira, eta, erraztasun handiagoa dute egokitzeko. Ondorioz, eraginkorragoak dira berrikuntzen aurrean.

Osorik irakurri

Guztia da oso zaila erraza izan aurretik ENPRESA
2011-07-08 / 09:50 / Rober Gutierrez

Gaztelera hizkuntza bakartzat duen ingurune batekoa naiz, familia erdaldunekoa, beste asko bezala lan eta aukera bila Gasteizera etorri behar izan zuena. Gasteizko bilakaera soziolinguistikoa ezaguna da eta, azken hamarkadetan hobera egin badu ere, oraindik ere gasteiztar askorentzat gaztelera da hizkuntza normal eta errealitate bakarra.

Osorik irakurri

Artikulu zaharragoak »
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus