Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik
Artikulu berriagoak »

Denon ekarpenarekin euskara biziberritu BESTELAKOAK
2015-11-25 / 07:26 / Erramun Osa

Sasoi batean herritarrak ez ziren bizibidez eta bizitokiz gaur bezainbat aldatzen. Nolanahi ere, badira oraindik gainditu ez diren joerak. Batzuek herrikotzat dute haien burua, beste batzuek izaera hori inoiz eskuratuko badute, hainbat hesi gainditzera kondenatzen dituztenean. Hizkuntza kontuetan ere badago pareko konturik. Batzuk euskaldun berriak dira, bestetzuk euskaldun zaharrak.

Osorik irakurri

Urrats garrantzitsuak emateko gogoa badago BESTELAKOAK
2015-11-23 / 07:00 / Arkaitz Zarraga

Ederra egin du Patxi Saezek artikulu bakar batekin!! Fauna osoa bildu du bere inguruan eta gainera ia denak ados daudela esateko.

Osorik irakurri

Iraultza zientifiko bat behar dugu BESTELAKOAK
2015-11-16 / 07:00 / Pruden Gartzia

Oso deigarria egin zait Patxi Saezek euskararen arazoa aurkezteko hautatu duen modua, alegia, esaten digu elefante bat daukagula etxeko egongelan eta hari erreparatu ordez nahiago dugula ezikusiarena egitea. Elefanteak kristonetako enbarazua egiten du, traba galanta da, baina geu hura existituko ez balitz bezala saiatzen gara bizitzen. Eta ezin da.

Osorik irakurri

Patxi Saezen "Elefantea ikusi" artikulua dela eta BESTELAKOAK
2015-11-09 / 07:00 / Kike Amonarriz

Martxo amaieran heldu zitzaidan Patxi Saez euskaltzale fin eta Azpeitiko Euskara Patronatuaren zuzendariaren emaila eskaera honekin: "euskararen gizarteratzearekin lotutako artikulu bat idatzi dut eta zure iritzi-iruzkina nahi nuke".

Osorik irakurri (2 erantzun)

Nor gara, egiten duguna izateko? BESTELAKOAK
2015-11-03 / 07:00 / Manex Agirre

Patxi Saezek, Azpeitiko Euskara Patronatuaren zuzendariak, ariketa interesgarria egin du sarean. Artikulu bat idatzi, euskalgintzan erreferentzia diren hainbat laguni bidali, eta joan-etorriko mezu sorta osoa jarri du erabili.eus atarian, brausta. Lan munduari adarretatik heltzea proposatzen du, funtsean. Baina beste hainbat gauza ere: tartean, euskalgintzak bizi omen duen bidegurutze-egoeraren errudun nagusienetako bat, hau da, egitura-lidergoaren eta erreferentzialtasunaren gaia.

Osorik irakurri (2 erantzun)

Godzilla ENPRESA
2015-10-28 / 07:00 / Karlos Gorrindo Etxeandia

Ez dakit non bizi naizen, Indian edo Afrikan, Panyapen edo Nakurun. Euskal Herrian, behintzat, ez. Etxe arrunt eta lehen munduko batean bizi beharrean ere, Nakuruko egurrezko etxola batean bizi naizela dirudi.

Osorik irakurri

Gora "Gu ta gutarrak" KULTURA
2015-10-20 / 07:00 / Asier Larrinaga Larrazabal

"Gu ta gutarrak", ETB1ek 9etatik 10etara emititzen duen programa, oso interesgarri egin zitzaidan hasieratik. Bigarren hezkuntzako eta batxilergoko neska-mutilei zuzendutako programa da, eta hortik zetorren nire interesa.

Osorik irakurri

Elefantea ikusi ENPRESA
2015-10-13 / 07:00 / Patxi Saez Beloki

Hizkuntza Planifikazioak, eraginkorra izateko, problema nagusia aurkitu behar du. Gurera etorriz, non daukagu jarria euskararen planifikazioaren iparrorratza? Euskalgintza lanbide dugunok ez ote gabiltza, han-hemenka, neurri handiagoan edo txikiagoan, geure barrutian, geure txokoan, buruz gain lan, denak emanda, eta, hala ere, iritsi ezinik? Zendu berri zaigun Joshua A. Fishman soziolinguista handiak ere halatsu esanda utzi digu: “Problema txikiez ardura zaitezke, problema nagusia ikusi gabe. Hori izango litzateke zoologikora joan eta bakarrik zorriak ikustea, elefantea ikusi gabe” (1).

Osorik irakurri (75 erantzun)

Mimenkadak euskarari BESTELAKOAK
2015-10-08 / 07:00 / Karlos Gorrindo Etxeandia

Botako naizzz, botako naizelaa, botako naizelaa; ez, ez botaaaa; bai, bai, uzker bat botako naizelaaaa!

Osorik irakurri (Erantzun bakarra)

Aniztasuna eta beste politika batzuk BESTELAKOAK
2015-10-07 / 07:00 / Pako Aristi

Aitortu behar dut apur bat aspertzen hasia naizela aniztasunak gure herrian hartu duen izen onarekin, politikoki zuzen eta defendagarri bihurtu izanarekin, euskal kulturaren defentsa antigoaleko kontu baten errebindikazio bilakatu den era berean.

Osorik irakurri

Artikulu zaharragoak »
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus