Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Godzilla

Karlos Gorrindo Etxeandia / Enpresa / 2015-10-28 / 07:00


Ez dakit non bizi naizen, Indian edo Afrikan, Panyapen edo Nakurun. Euskal Herrian, behintzat, ez. Etxe arrunt eta lehen munduko batean bizi beharrean ere, Nakuruko egurrezko etxola batean bizi naizela dirudi.



Etxetik bertatik ere elefanteak ikusten baititut. Txiki-txikiak, kasu honetan, baina patariak, azken finean. Kalera atera eta, dedio! Hau da sabana luze-zabala hau! Aurrera-atzera eta alboetara begiratu eta den dena elefantea. Tamaina guztietakoak daude, egon ere. Baina handiak dira nagusi, eta elefante barik, mamut dirudite. Ez dago bat eta bakarra, ezta inondik ere! Asko dira gure herrian aurrera-atzera dabiltzanak eroso, ezelako gupida eta lotsaizunik gabe. Solte-solte dabiltzanak gune nagusi hauetan dihardute barrabaskeriak egiten (esaten). Badakit Gernika-Lumo Gernika-Lumo dela, baina ez nenbilke oker hemen ematen diren datuak estrapolatuko banitu Euskal Herri guztira, entzunak entzun eta zenbakiak zenbaki. Datu estatistiko argigarri bat baino ez. Klusterrak 2011n egindako azken azterlan soziolinguistikoaren arabera, Gernika-Lumon % 48,9k darabil euskara. Eustaten (2006) datuen arabera, %67,87 ginen euskaradun-euskaradun garai hartan.

Datu aseptiko hutsak baino ez dira. Eta uste dut errealitatea ezkutatzen dutela. Degenerazio profesionala izango da, pertsekuzio mania, neurosi obsesiboa edota tripalak, baina nik entzuten dudana kalean ez dator bat estatistikekin.

Baina gatozen harira eta has gaitzen eremuak zehazten.

Baina argi daukat gauza bat eta honetan bat nator Patxirekin: Euskaltzaindia eta Eusko Jaurlaritza beharrezko dira auzi honetan euskarari birikietan geratzen zaion haize poxia indartuko badiogu. Eta bat nator Mikel Irizarrekin ere: Estatu (gabeko) arazotzat hartu behar da euskararen auzia; bestela, Irlanda bis bilakatzeko arriskua du Euskal Herriak denbora gutxi barru.


(KARLOS GORRINDO ETXEANDIA Gernika-Lumoko euskara teknikaria da)

Artikulu honekin zuzen-zuzenean lotutakoak (Ikusteko gainean sakatu).

Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.eus/zer_berri/muinetik/1445986725