Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik »  Kalte-ordainak

Kalte-ordainak

2015-02-25 / 07:45 / Anjel Lertxundi Esnal   BESTELAKOAK

Greziak aldian behin mehatxu egiten die alemanei: soka estutzen eta estutzen segitzen baduzue gure eztarriak itotzeraino, naziek egin zizkiguten kalteen ordaina eskatuko dugu.

Ludger Mees historialariak ez dio atea guztiz ixten aukera horri: «Agian Grezian egindako kaltearen aitorpena falta da». Debatea: noiz arte egin liteke historian atzera, zorren kitapenean?

Korapilo asko eta estuen auzia da, baina inbasio naziaren garaian greziera debekatuta egon zela ere baliatuz —beste zor bat, dirutan neurtzen zaila—, horra kalte-ordainen ertz bat aipatzen ez dena: nola berdintzen da hizkuntza baten debekuak eragindako kaltea? Deskalabroak badu erreparaziorik? Euskarara nator: esan liteke, esan ohi den bezala, administrazioak diru gehiegi gastatzen duela hizkuntzaren sustapenean, hizkuntza horri inolako erreparaziorik egin ez zaionean mendetan, erregimen desberdinetan, diktaduran sufritutako debeku eta pertsekuzioarengatik?


(ANJEL LERTXUNDI ESNAL idazlea da)

  • Estreinakoz Berria egunkarian argitaratua, 2015-02-25ean.


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus