Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Ingelesa, atzerriko hizkuntza

Aniceto Morales Horrillo / Irakaskuntza / 2015-01-22 / 07:00


Azaroan Juan Carlos Moreno Cabrerak (Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Hizkuntzalaritza Orokorreko katedraduna eta alor honetan 40 urteko esperientzia duena) Iruñean mahai inguru batean parte hartu zuen, eta bere mintzaldia 18 minutu baino gehiagoko zerbait izan zen, ingelesaren inguruko mitoak eta argi koroak lurrera botatzeko aski denbora.



Hizkuntz kolonialismoaz mintzatzen hasi zen, ingelesarekin eta gaztelaniarekin gertatu eta gertatzen ari dena horixe baita, ingelesaren eta gaztelaniaren zoritxarrerako, besteak bezain duinak diren hizkuntzak baitira, baina berezko hizkuntzen aurkako kolonizazio arma gisa erabiliak direnak. Kanpoko hizkuntza bati bertakoei baino garrantzi handiagoa ematea akats larria da. Hemen duzue Morenok gezurtatu zituen mitoak:

Laburbilduz, Moreno jaunak erraten digu hau berezko hizkuntzen aurkako plana baino gehiago dela, zerbait sakonagoa eta kezkagarriagoa. Eskuineko ideologia soilik ez. Are gehiago, ideologia guzti-hartzailea, baztertzailea, etnozida eta hizkuntzen hiltzailea da. Espainiako Estatua elebakarra da, eta orain arma eztabaidaezina (lehenengo begiradan) aurkitu du, ingelesa, berezko hizkuntzen aurka erabiltzeko.

Nire gurasoak 60ko urteetan Extremaduratik etorri ziren. Nire hezkuntza eredu elebakarrekoan izan zen (gaztelaniaz), 13 urtetik euskara ikasgai gisa edukita. Hogei urteetan, ahalegin pertsonal garrantzitsuarekin, ikasketak eta lana tartekatu nituen euskaltegietan euskara ikastearekin. Orain dela 18 urte Nafarroara etorri nintzen, orain dela 16 urte EGA atera eta orain dela 14 urte lur hauetan nire lehenengo lana lortu nuen. Ordutik bost tokitan lan egin dut, horien artean bi udaletan (Antsoainen eta Iruñean) eta Nafarroako Gobernuan. Bost enplegu horiek lortzeko euskara jakitea gakoa izan da. Nire kasuan Morenok dioena baieztatzen da: euskara baliagarria da Nafarroan.

Nire bi alabek (10 eta 14 urtekoak) Arrotxapean D ereduan ikasketak egin ahal izateko zortea daukate. Adin goiztiar batetik, gain-ahaleginik gabe, elebidun dira, eta, gainera, beste ereduetako ikasleen ingeles maila berbera edo goragokoa daukate, elebidun izateak beste hizkuntzen ikaskuntza errazten duelako.

Youtuben Moreno Cabreraren mintzaldia duzue, benetan adierazgarria. Gomendatzen dizuet, batez ere hurrengo urteetan seme-alabak Haur eta Lehenengo Hezkuntzan matrikulatuko dituzten gurasoei.


(ANICETO MORALES HORRILLO Iruñeko Arrotxapeko euskalgintzako kide da)


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.eus/zer_berri/muinetik/1421822750