Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Sare sozialetako hizkuntzaren erabilera Lea-Artibaiko ikasleen artean

Nerea Jaio (B10 Berritzegunea) / Internet / 2013-05-28 / 09:10


Lea-Artibai eskualdean, sare-sozialetako euskararen erabilera dela eta, ikastetxeetan Hizkuntza Normalizazioan ari garenok hurrengo txostena egin dugu.



Sarrera

Sarrera

Eskualdeko gazteen arteko euskararen erabilera aztertu nahian, gaur egun oso erabilgarria den eremu hau izan du hizpide talde honek. Bertan, kontuan hartuz adin tarte honetako gehienek Tuenti sarea erabiltzen dutela, ikasleei ekoizpenak eskatu eta aztertu ondoren, hurrengo txostena egin eta Euskal Herriko beste eskualdeetako gazte zein eragileen esku jartzea erabaki du.

Erabaki honetan eragin handia izan du azkenaldi honetan argitaratu diren hainbat proiektu, txosten eta ikerketak. Horietarikoen artean, Soziolinguistika Klusterrak Urtxintxa eta EMUNekin batera egindako Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa edo Kultura Kabia-Topagunearekin batera egindakoa: Nerabeak, Interneteko sare sozialak eta Euskara txostena.

Nerabeak, Interneteko sare sozialak eta euskara
Eusko Jaurlaritza - HPS / Internet / 2011-12-07 / 08:25 txostenekoa:

"Programaren hasierako une honetan, datu-jasoketa aprobetxatu zen nerabeen gaztelaniazko hizkera informalari edo gazte hizkerari erreparatzeko. Gehien erabiltzen ziren espresioak identifikatu ziren. Hauekin, espresio bakoitza zertarako erabiltzen zen ikusita, funtzio berdina bete zezakeen euskarazko espresioak bilatzeko saiakera egitea erabaki zen, beti ere erabiltzeko artifizialegiak liratekeen itzulpenetan erori gabe.

Hizkuntza bakoitzaren erabileraren inguruko ondorioak ere eskuratu ziren hasierako uneko egoeraren azterketa honetan. Orokorrean, gaztelaniaren erabilera zen nagusi esparru guztietan eta funtzio guztiei dagokionez. Euskararen erabilera mailarik altuena horman idatzitako zorion mezuetan ematen zen (% 71); maila apalago batean, elkar agurtzean ere euskararen presentzia esanguratsua zela esan daiteke (% 36). Euskara eta gaztelaniazko hizkera nahasia, zorion mezuen kasuan soilik iristen zen esanguratsua izatera (% 12); eduki-mota horretan soilik hurbiltzen zitzaion gaztelaniaren erabilera-mailari. Ingelesaren erabilerari dagokionez, egoera deskribatzeko esparruan ematen zen proportzio altuenean (% 9); bestela, oso baxua zen ingelesaren presentzia.

Euskararen erabilera maila altueneko edukiak zorionak eta agurrak izateak interpretazio bat egitera garamatza. Hizkuntzaren erabilera hau funtzio sinbolikoko erabileratzat jo daiteke, neurri handi batean. Esate baterako ekitaldietara gonbidatzea, txantxak egitea edo iraintzeak funtzio instrumentala izango lukete, aldiz. Hau ikusita, euskararen erabilera sinboliko izatetik instrumental izaterako aldaketa bultzatu beharrekotzat jotzen da. Erabilera instrumentala handitzeak hizkuntzaren balorazioan eta bere erabilgarritasunaz jabetzean aldaketak eragin ditzakeelakoan gaude.

Proba pilotuen bidez Tuenti sare sozialaren funtzionamendua ulertu ostean eta hasierako egoera aztertzeko datu-bilketa egin eta gero, hurrengo koadroan biltzen dira hizkuntzak erabiltzerakoan ikusitako joera nagusiak eta horien arabera esku-hartzeari begira ezarritako lehentasunak, laburtuta:

Txosten honetan azaltzen diren diagnosiak eta ondorioek Lea-Artibaiko ikasleen erabileraz bat egiten ez dutenez, diagnosia egiteari ekin dio talde honek.

Lea-Artibaiko egoera

Lea-Artibaiko ikasleen artean euskaraz ari dira sare-sozialetan. Aztertu den sarea Tuenti izan da, gehien erabiltzen dutelako adin tarte honetan.

Erabilitzen duten hizkeraren azterketa egin da:

***

Lea-Artibaiko Hizkuntza Normalizazio taldea osatzen duten ikastetxeak:


(NEREA JAIO B10eko Hizkuntza Normalizazio aholkularia da)


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.eus/zer_berri/muinetik/1369725220