Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik »  Sare sozialetako hizkuntzaren erabilera Lea-Artibaiko ikasleen artean

Sare sozialetako hizkuntzaren erabilera Lea-Artibaiko ikasleen artean

2013-05-28 / 09:10 / Nerea Jaio (B10 Berritzegunea)   INTERNET

Lea-Artibai eskualdean, sare-sozialetako euskararen erabilera dela eta, ikastetxeetan Hizkuntza Normalizazioan ari garenok hurrengo txostena egin dugu.

Sarrera

Sarrera

Eskualdeko gazteen arteko euskararen erabilera aztertu nahian, gaur egun oso erabilgarria den eremu hau izan du hizpide talde honek. Bertan, kontuan hartuz adin tarte honetako gehienek Tuenti sarea erabiltzen dutela, ikasleei ekoizpenak eskatu eta aztertu ondoren, hurrengo txostena egin eta Euskal Herriko beste eskualdeetako gazte zein eragileen esku jartzea erabaki du.

Erabaki honetan eragin handia izan du azkenaldi honetan argitaratu diren hainbat proiektu, txosten eta ikerketak. Horietarikoen artean, Soziolinguistika Klusterrak Urtxintxa eta EMUNekin batera egindako Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa edo Kultura Kabia-Topagunearekin batera egindakoa: Nerabeak, Interneteko sare sozialak eta Euskara txostena.

Nerabeak, Interneteko sare sozialak eta euskara
Eusko Jaurlaritza - HPS / Internet / 2011-12-07 / 08:25 txostenekoa:

"Programaren hasierako une honetan, datu-jasoketa aprobetxatu zen nerabeen gaztelaniazko hizkera informalari edo gazte hizkerari erreparatzeko. Gehien erabiltzen ziren espresioak identifikatu ziren. Hauekin, espresio bakoitza zertarako erabiltzen zen ikusita, funtzio berdina bete zezakeen euskarazko espresioak bilatzeko saiakera egitea erabaki zen, beti ere erabiltzeko artifizialegiak liratekeen itzulpenetan erori gabe.

Hizkuntza bakoitzaren erabileraren inguruko ondorioak ere eskuratu ziren hasierako uneko egoeraren azterketa honetan. Orokorrean, gaztelaniaren erabilera zen nagusi esparru guztietan eta funtzio guztiei dagokionez. Euskararen erabilera mailarik altuena horman idatzitako zorion mezuetan ematen zen (% 71); maila apalago batean, elkar agurtzean ere euskararen presentzia esanguratsua zela esan daiteke (% 36). Euskara eta gaztelaniazko hizkera nahasia, zorion mezuen kasuan soilik iristen zen esanguratsua izatera (% 12); eduki-mota horretan soilik hurbiltzen zitzaion gaztelaniaren erabilera-mailari. Ingelesaren erabilerari dagokionez, egoera deskribatzeko esparruan ematen zen proportzio altuenean (% 9); bestela, oso baxua zen ingelesaren presentzia.

Euskararen erabilera maila altueneko edukiak zorionak eta agurrak izateak interpretazio bat egitera garamatza. Hizkuntzaren erabilera hau funtzio sinbolikoko erabileratzat jo daiteke, neurri handi batean. Esate baterako ekitaldietara gonbidatzea, txantxak egitea edo iraintzeak funtzio instrumentala izango lukete, aldiz. Hau ikusita, euskararen erabilera sinboliko izatetik instrumental izaterako aldaketa bultzatu beharrekotzat jotzen da. Erabilera instrumentala handitzeak hizkuntzaren balorazioan eta bere erabilgarritasunaz jabetzean aldaketak eragin ditzakeelakoan gaude.

Proba pilotuen bidez Tuenti sare sozialaren funtzionamendua ulertu ostean eta hasierako egoera aztertzeko datu-bilketa egin eta gero, hurrengo koadroan biltzen dira hizkuntzak erabiltzerakoan ikusitako joera nagusiak eta horien arabera esku-hartzeari begira ezarritako lehentasunak, laburtuta:

  • Euskara erabiltzen denean Euskara Batua eta hizkera formala erabiltzen da, kasu guztietan. Gaztelaniaz, ordea, hizkera informala, lagunartekoa eta arauetatik kanpokoa erabiltzen da, orokorrean.
  • Gaztelaniazko hizkera informaleko espresio ohikoenak eta betetzen zituzten funtzioak identifikatu ziren, argitzeko ea hauetako zeintzuk izan zezaketen euskarazko ordaina.
  • Proba pilotuetan, SMS idazkeraren erabileraren adibide batzuk aurkitu ziren. Ia kasu guztietan gaztelaniazkoak ziren. Bilboko nerabe-taldean oso gutxi erabiltzen da SMS idazkera. Hala ere, esku-hartzean euskarazko SMS idazkera erabili eta sustatzea egoki ikusi zen.
  • Aztertutako hizketa-jardunean euskalkiaren presentziarik ez zegoela ikusita eta Bilbon, bertako euskalkiaren erabilera maila, orokorrean, baxua dela jakitun izanik, ez zen egoki ikusi euskalkiaren erabilera sustatzea talde honetan".

Txosten honetan azaltzen diren diagnosiak eta ondorioek Lea-Artibaiko ikasleen erabileraz bat egiten ez dutenez, diagnosia egiteari ekin dio talde honek.

Lea-Artibaiko egoera

Lea-Artibaiko ikasleen artean euskaraz ari dira sare-sozialetan. Aztertu den sarea Tuenti izan da, gehien erabiltzen dutelako adin tarte honetan.

Erabilitzen duten hizkeraren azterketa egin da:

  • Erabiltzen duten hizkera euren herrikoa da, sare sozialetako ezaugarriekin: berba laburtuak,...

    Adibideak:

    • Ba zeuk esan ia noiz zazen libre ta naixunin goiz! Ta ia gero edo konektetan bazara txatin ze gauza bateri buruz naiot ein berba zuazz!!
    • Garaziii fikiko klasitan reglak itxi bir nazuz eee
    • Eske ez dakitx nun daukarazen da baterako enau merezi erosti
    • ba bijar gernikara eztait, zegun zenbat ikasteoten.... ze azterketan urrun dokotez baņa mate gazte eta abar berde berde dokotez asik no se.... segun... jejej
    • esanleike nik eindotel osoik
    • bai bai bixi naz baņa d mala manera jajajaja
      ba bijar gernikara eztait, zegun zenbat ikasteoten.... ze azterketan urrun dokotez baņa mate gazte eta abar berde berde dokotez asik no se.... segun... jejej
    • ya, ori tipi.. bo ni banoie deberik eitxa ajaja aguurr
      klaaaro eza bajaten zlaaan enterakoza...
  • Ortografia errespetatzen dute, hau da, S / Z-ren kasuan dagokien lekuan agertzen dira eta, gauza bera gertatzen da beste grafien kasuan.

    Adibideak:

    • asko ikasi!!!
    • dokotez
    • zer konta binozu ba
    • baa poozten naaz!!!!
    • zu zelan klasiak???
    • kresala nozko da?
  • Euskaraz ari dira euren artean. Ingelesa eta gaztelera agertzen dira tartean, era naturalean. Hala ere, ingelesa gaztelera baino gehiago erabiltzen da. Ingelesez dauden berbak osorik agertzen dira, laburdurarik gabe

    Adibideak:

    • tomorrow my darlinnnng!! dancing dancingg....jajajajajaa ospatu einbiooooot!!
      :D noiz helduko zaraaaa??ni 7.30 geratu naz batzukin!!heltzen zarinin call meee pleaseee! :) kisses my little sweeet!!
    • me dake probemillak dauezalagazte eguneko kontzertukin eehh jajaja
    • zeba?
    • yees
    • okee
    • eskala de gris ero oxe
    • ta amatxutakun lokalea a eso d las 6
    • lo tienes en el bote
  • Gaztelerazko grafien artean, euskal grafiak txertatuta daude. "K"-ren erabilera nabarmena.

    Adibideak:

    • de makillajeee
    • portzierto!
    • el ke arriesga...
    • ke sea en mi kamaaaa
    • kbakba
  • Ahozko ezaugarriak daude: berbak luzatuta.

    Adibideak:

    • a bai dana asteleeakoooo
    • esandopa!! ni konformisti nazela!! jajajaja ta nortzuk goiz baa???
    • -ain guapie zara baze.... ixena be ahaztu!!! neuri be pasaten jat, t komprendo... ajjajaja
      ez ez maja!!!!!!! bukatu nebazen atzo!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! DANA APROBATA!!!!!!!!!!!! 7TIK GORA!!!!!!!!!!!
    • jaajaja pozten naz nibe
    • ajajajaja fliipau
    • zln
    • jaja ni b byy
    • baiiiiii
    • buuenoo
    • ikusiizuuu yuentiikoo argazkii barrixeee?
    • ba oso ndoo momntz ixngoraa!
    • esaten bastazu errezarala
    • oxe pentsarot nk b
  • Onomatopeiak ere agertzen dira:

    Adibideak:

    • "jajajaja"
    • jijijj
    • muaaaa
    • aaaaaggggggg
    • jeeej
    • aixxxxxxx
    • ufff
  • Goranzko diptongoetan, "-bua" -"wa" idazten dute.

    Adibideak:

    • kantzau betiko mdn..bņe wno
    • kontakoztazuu wltan obetooo
    • wno erreeesoi
    • illuntzin ero naibazu wapa
    • bai, korrikn, jinasixun 3 welta

***

Lea-Artibaiko Hizkuntza Normalizazio taldea osatzen duten ikastetxeak:

  • Lekeitio BHI
  • Ondarroa BHI
  • Markina BHI
  • Berakruz Ikastola
  • Txomin Agirre Ikastola
  • Lea-Artibai Ikastetxea
  • Lekeitio HI
  • Bekobenta HI
  • Zaldupe HI
  • B10 Berritzegunea


(NEREA JAIO B10eko Hizkuntza Normalizazio aholkularia da)


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus