Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik »  Laboral Kutxa izen berria dela eta

Laboral Kutxa izen berria dela eta

2013-05-02 / 08:35 / Dionisio Amundarain   ENPRESA

Iritziak iritzi eta gustuak gustu, argi eta garbi dago aipagai dugun bankuari (zer da ba bankua ezta) bost axola zaiola euskara.

Tarteka egingo ditu adierazpen batzuk, baina funtsean adierazpen interesatuak izaten dira; besterik ez. Jakina, ona izango litzateke interes eta probetxu kapitalistak eraginda bakarrik ere euskara erabiliko balute askok eta askok. Baina jakinaren gainean egon beharko genuke gauza bat dela motibazio materialista-egoista hori, eta beste gauza bat euskara erabiltzea Euskal Herria euskaldun herri ikusi nahi duelako. Horrelakorik ikusteko gaude Laboral Kutxaren kasuan.

Bestetik, jendeak, ohiko hizkeran, "laboralean" etab. erabiltzen duelakoa, nondik dator? Erakunde horrek, hasiera beretik, "laboral" terminoa sustatu, indartu, nabarmendu zuelako. Hasieratik beste izen bat sustatu izan balu -esateko, Langile Kutxa- beste bat zatekeen jendearen ohiko hizkera.

Bukatzeko, izen berria dela eta, banku horrekiko lausenguak sobera dira (horretantxe hasi beharko genuke!); lausenguak ez ezik, eufemismoak ere bai. Uste dut lotsagarria dela eta lotsatzekoa izen berri hori. Baina, jakina, lotsa zer den jakin beharra izaten da.


(DIONISIO AMUNDARAIN SARASOLA itzultzailea da)


Inprimatu


Erantzun

 
Laboral berbea da euscarazco hitz international amancommuna
2013-05-07 / 21:45 / Erramun Gerrikagoitia

Dirudienez eta nagoquiola choilic izenari, ezen "Laboral Kutxa" izena, dirudienez tzat Dionisio Amundarain problemea dago ze hor euscarazco izenean aguiri da laboral hitza zeina dirudienez ez duque Dionisioc hartzen euscarazcotzat, euscarazco berbatzat. Zeren uste bait dut nic ze ez dela referitzen ki kutxa hitza zeina ere ethorquiz eta jatorriz ethorri da, ethorri zen aspaldi gainera campotic, campoco hizcuntzetatic. Delaric laboral hitza' arrotzhitza (hitz normalean modernoagoa eta gabea erosione phonicoric, ezen zuzenean hartua izan da tic beste hizcuntza bat via cultura bideac) eta ostera kutxa hitza' da mailegua (mailegua, ezen dela aspaldico berbea izan duena normalqui gainera erosione phonicoa hartua izan bait da ganic populua tic hizcuntza mintzatua, via interrelatione sociala).

Raro iruditzen zait ze esatea euscaldun batec bizi denac XXI. mendean ze laboral hitza (quin bere orbita lexical osoa) ez dela euscarazco hitz garbia.

Poztuco nintzateque arguibideric balego’ behintzat jaquin dazadantzat dudala ongui interpretatu dioena Dionisio-c. Derradan hartzara ze baldin badut interpretatu ondo Dionisioc dioena, ze ethrrico litzaquiola ongui eta izan probetchuco –berari Dionisiori edo edozeini pensatzen luqueena nola berac- iracurtzea liburu berria “Zazpi ebidentzia birjaiotzarako” ganic Xavier Amuritza non mintzo bait da buruz lexico international amancommuna behar duena euscarac (or. 235 - 297).

 

Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus