Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Euskararen bizi-indarraz Ipar Euskal Herrian

Jean-Baptiste 'Battittu' Coyos / Hizkuntza / 2012-01-26 / 09:35


UNESCO erakundeko arriskuan diren hizkuntzei buruzko aditu talde berezi batek Language Vitality and Endangerment (Hizkuntzen bizi-indarra eta desagertzea) deitu zen txostena aurkeztu zuen, 2003an. Txosten horren helburuak hizkuntzen higaduraren maila definitzea eta desagertze arriskuaren balioztapen-irizpideak finkatzea ziren.



Bere Atlas of the World's Languages in Danger-eko (Munduan Arriskuan diren Hizkuntzen Atlasa) azken bertsioan, 2010ekoan, alegia, euskara desagertzeko arriskuan dauden 2.500 hizkuntzen zerrendan sartu zuen UNESCOk berriz ere. Hau da UNESCOk egindako bost mailatako arriskuaren sailkapena: «Kaltebera», «Arriskuan», «Larriki arriskuan», «Egoera larrian» eta «Hila». Euskarak bere tokia hobetu duen arren, kaltebera da UNESCOren ustez, eta ahultasun egoeran dago oraino. Halere, euskararen egoera oso larria da Ipar Euskal Herrian.

Zein dira, laburbilduz, aditu taldeak definitu zituen bederatzi faktoreak?

Faktore bakoitza sei mailatako eskala batean sailkatzen da, aztertzen den hizkuntzaren arabera. Seigarren maila da hoberena eta lehenengoa larriena. Bederatzi faktore horiek aztertuz, orain so egin dezagun laburki zergatik den txarra euskararen egoera Ipar Euskal Herrian. Bistan da, txosten honek azalpen luzeagoak mereziko lituzke (ikusi adibidea, frantsesez).

Oro har, Hego Euskal Herrian, UNESCOren arabera, euskara «kaltebera» dago. Ipar Euskal Herrian «larriki arriskuan» dela erran genezake, haren egoera hobetzen ari bada ere.


(JEAN-BAPTISTE BATTITTU COYOS hizkuntzalaria da)


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.eus/zer_berri/muinetik/1327567093