Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Pediatrak eta euskara

OEE, UEMA eta Kontseilua / Herri-administrazioa / 2010-11-25 / 07:32


Urriaren 21ean El Correo egunkariak argitaratu zituen Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkarteko lehendakariarenak omen diren zenbait adierazpen. Adierazpen horietan baieztatzen zen pediatrei Administrazioko euskara-mailarik baxuena ezarri behar zitzaiela (1HE), antza denez, oraingo hizkuntza-eskakizunak (2HE) pediatra askori kalte egiten diela eta.



Adierazpenok sasi informazio jakin bat indartzen dute, zenbait hedabidek inolako daturik gabe maltzurki kontrajarri ohi baitituzte euskararen eskakizuna eta asistentzia sanitarioaren kalitatea. Horiek horrela, hau adierazi nahi dugu:

Euskara, noski, duintasunez tratatu behar dute administrazio publikoek eta elkarte profesionalek. Onartuko lukete erdaldunek, ezinbestean ez bada (mediku faltagatik demagun), gaztelaniaz oinarrizko gaitasuna baizik ez duten pediatrek euren umeak atenditzea? Onartuko lukete maila eskas hori daukatenak, edo gaztelania ez dakitenak, gaztelania normaltasunez erabiltzen dutenen baldintza berdinetan sisteman sartzea? Jakina, ez. Izan ere, gaztelaniaren ezagutza derrigorrezkoa da Osakidetzako lanpostu guztietarako, are gehiago, espainiar Estatuak 500 arau baino gehiago eman ditu gaztelania babesteko. Euskaldunok eskubide gutxiago ote dugu kalitatezko zerbitzuak jasotzeko?

Horiek horrela, Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkarteko lehendakariari eskatu nahi diogu gogoeta egin eta aurrerantzean ume eta guraso euskaldunen eskubideei erreparatu eta garrantzia handiago ematea.


(OEE, Udal Euskaldunen Mankomunitatea eta Kontseilua)


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.eus/zer_berri/muinetik/1290666776