Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik »  Euskararen beharrak asetzeko estatus eta lege egokiak behar dira

Euskararen beharrak asetzeko estatus eta lege egokiak behar dira

2009-10-16 / 08:45 / Xabier Mendiguren Bereziartu   HERRI-ADMINISTRAZIOA

Euskara denon kezka dela adierazteko urriaren 24an mobiliza gaitezen Deiadar manifestaldian parte hartuz.

Frantziar Estatuak mendeetan gure hizkuntzaren eta antzeko gutxiagotuen aurkako politika eraman ondoren, Europatik helduriko presioengatik agian, Konstituzioa aldatzea bultzatu du. Bertan "eskualdeko" hizkuntzak Frantziaren ondare bilakatzen dira. Egia esan, ezer gutxi dakigu artikulu horren eragin-arloaz, baina ondare hitzak berak, hizkuntzaren babesa eta transmisioa ekarri beharko luke. Haatik, aipuak hutsuneak uzten ditu, euskarari ez zaio behar bezalako estatusa eskaintzen, hizkuntza-politika eraginkorra ahalbidetzeko babesa eskaintzen duena eta hizkuntza horien hiztunen hizkuntza-eskubideak bermatzen dituenak. Estatus egokia zein den aspaldian badakigu, ofizialtasuna da. Bai, euskarari estatus ofiziala aitortu behar zaio, euskaldunon hizkuntza-eskubideak babestuko dituen corpus juridikoa osatu eta hizkuntza-politika eraginkorra abiarazi.

Gaur egun, gure herrian euskaraz bizitzeko milaka oztopo ditugu eguneroko jardunean. Euskarak hizkuntza-politika egokia eta eraginkorra behar du, eremu publiko eta pribatu guztietara heltzeko, funtzio sozial guztietan erabiltzeko aukera lortu behar genuke. Eta hizkuntza-politika egoki hori bideratzeko, guretzat ez da dudarik, euskararen ofizialtasuna edo estatus egokia erdiestea ezinbestekoa da.

Hizkuntza bat egoera diglosikoan dagoenean, hau da, espazio fisiko eta funtzionala beste hizkuntza batekin banatzen duenean, baina ez fisikoki eta ez funtzionalki osoa ez denean, hizkuntza gutxitua normalizatzeko funtsezkoa da bi hizkuntzen estatusak gutxienez berdintzea. Juridikoki hizkuntza nagusia gainetik badago ezingo da gutxitua normalizatu. Bestalde, euskara berezkoa, bertokoa dela diogu ez baita beste inongoa. Frantzian frantsesa berezkoa da baina ez Martinikan nahiz eta frantsesez egin. Euskara ofiziala izateak ez dakar inplizituki hizkuntzaren normalizazioa baina ondorio juridikoak ditu. Aitortu egiten da herritarrak administrazioarekiko harremanetan erabiltzeko eskubidea duela ofiziala delako eta horretaz baliatuz bere egoera hobetzeko politikak legitimitatea lortzen du.

Horretaz, aldaketarekin batera, lege baten sorrera hitzeman du Frantses gobernuak, Sarkozyk lehenik, hauteskunde garaian zelarik, eta Kultura Ministerioko sailburuak, Albanel andreak, bere garaian. Gaur egun legearen edukiaz, berriro ere, ezer gutxi dakigu, ezta hitzemandakoa beteko duten ere. Eskualdeko hizkuntzak Frantziako ondare izendatzen dituen artikuluak, berez, ez dio eskaintzen euskarari estatus egokia. Osatuko den legeak, hastetik, koadro juridiko egoki bat finkatu beharko du eta hizkuntza-politika egokia definitu beharko du, murriztailea izanen ez dena.

Testuinguru horretan legeak estatusaren egokiaren hutsunea bete beharko luke. Hezkuntza-sistemak, gainera, belaunaldi berriak osorik euskaldundu behar ditu, baita goi mailako ikasketen eskaintza egin ere. Horretaz gain, administrazioa eta bere zerbitzuak euskaldundu behar dira; alor sozio-ekonomikoa euskalduntzeko bideak eskaini; gizarteko beste alorrak euskaldundu, hala nola, aisia, kirola, hedabideak, kultura, etab; diru-baliabideak, administratiboak eta giza baliabideak nabarmen handitu behar dira eta, azkenik, helduen euskalduntzeari izaera estrategikoa aitortu behar zaio.

Hizkuntza-politika eraginkorrak epe eta helburu zehatzak behar ditu, bitartekoz ongi hornitua izan behar du, gizarteko sektore guztietara iritsiko dena, administrazio nagusitik toki administraziorainokoa, hizkuntza-eskubideak bermatzeko helburua duena, ikuspegi osokoa, lurralde-hizkuntzaren erabilera sozial normalizatua helburutzat hartuko duena eta sailartekoa, hizkuntza ez baita kulturaren azpi-atal bat, komunikazio-tresna baizik.

Lege baten osaera berri positiboa izango da baldin eta arestikoak betetzen badira, estatus egokirik ez duen hizkuntza baten aldeko legeak nola babestuko ditu euskal herritarrak? Eta herri mugimenduak urteetan eramandako lana batetik ez luke mugatu behar eta bestetik, ez litzateke murriztailea izan behar, ez dugu atzera pausorik onartuko. Legeak ausarta eta egokia izan behar du, benetako normalizazioa eta aitorpena ekarriko dituena.

Momentu gako baten aurrean gara, euskararen eta haren gisako beste hizkuntzen beharrak aldarrikatzeko unea da, mobiliza gaitezen Parisek gure kezkak eta kexak entzun ditzan eta tokiko hautetsiek ere beren ardurak hartu ditzaten. Euskarak behar gaitu orain! Euskara behar dugu orain! Euskara jendartearen kezka dela berretsi behar dugu, lege egoki bat nahi dugula, hizkuntza-politika egoki bat nahi dugula adierazteko momentua da, beranduegi izan aitzin, altxa gaitezen eta urriaren 24an euskararen alde mobiliza gaitezen! Ofizialtasunaren alde! Gure eskubideak bermatuko dituen lege baten alde! Euskararen normalizazioa ekarriko duen lege baten alde!


(XABIER MENDIGUREN BEREZIARTU Kontseiluko idazkari nagusia da)


Inprimatu


Erantzun

 
Geure baitara begiraturik reflexionatu
2009-10-19 / 16:50 / Erramun Gerrikagoitia

Egun berean -urriaren 24an- izango da an Carcassona manifestatione bat gaitza alde hizkuntza bearnes / gaskon / okzitanoa. On da guretzat ere euskaldunok jakitea zer da egiten ari gure inguruan. Hemen zehatzago horren berri

Title: 2009 CARCASSONA

Date: Saturday October 24, 2009

Time: 2:00 pm - 6:00 pm

Next reminder: The next reminder for this event will be sent in 5 days, 3 minutes.

Location: CARCASSONA. EASTERN PYRENAIC CONFEDERATION

Notes: Any person can attend. The main reivindication will be in favor of the Occitan/Bearnese/Gasconian language.

Orai gu loturik geure arlo propia zein bait da euskara nahi nuke egin zenbait reflexione ustez on litzetekenak gu guziontzat euskararen onez.

Lehenbizi aitortu ezen uste dudala ze euskarak ditu hainbat traba eta oztopo esaterako hizkuntza offizial ez izatea kin horrek dakarren guzia. Baina, eta nahi dut indar egin baina hortan, esanik ze askotan dago gure esku zer erabilera konkretu egiten dugu kin euskara an izkribitzean batez ere eta baita mintzatzean. Ba dira izkiriazale hobeak eta gutiago hobeak dapendituz zenbat fite duten konektatzen kin irakurlea edo mintzazaleak kin beren entzuleak.

Zeren esaterako mezu hontan non X. Mendiguren-ek egiten du deiadar bat tzat gaitezen jaiki eta altxa esanik

beranduegi izan aitzin, altxa gaitezen

dut nik uste ze kasurako bere mezu hori ez da aski digeriblea edozein euskaldun, delarik delakoa alphabetatua edo ez alphabetatua. Textua konprenitu ahal da baina harturik aitzinetik determinatione fermu egiazkoa heltzeko azkenera hon artikulu labur hori. Jarriko dut hemen paragrapho edozein bat hartua exemplugarri dagian irakurleak ikusi ea zaion kausitzen gaitz ulertzeko berari ere. Hara

Testuinguru horretan legeak estatusaren egokiaren hutsunea bete beharko luke. Hezkuntza-sistemak, gainera, belaunaldi berriak osorik euskaldundu behar ditu, baita goi mailako ikasketen eskaintza egin ere. Horretaz gain, administrazioa eta bere zerbitzuak euskaldundu behar dira; alor sozio-ekonomikoa euskalduntzeko bideak eskaini; gizarteko beste alorrak euskaldundu, hala nola, aisia, kirola, hedabideak, kultura, etab; diru-baliabideak, administratiboak eta giza baliabideak nabarmen handitu behar dira eta, azkenik, helduen euskalduntzeari izaera estrategikoa aitortu behar zaio.

Geure esku dago ere hobetzea textu behar dena interpretatu eta ulertu eta egin aski aise asekible. Ausartuko naiz hobetzera hori goiko textu hori holan

Testuinguru horretan legeak bete beharko luke estatus egokiaren hutsunea. Hezkuntza-sistemak, gainera, osorik euskaldundu behar ditu belaunaldi berriak, baita goi mailako ikasketen eskaintza egin ere. Horretaz gain, euskaldundu behar dira administrazioa eta bere zerbitzuak; bideak eskaini euskalduntzeko alor sozio-ekonomikoa; gizarteko beste alorrak euskaldundu, hala nola, aisia, kirola, hedabideak, kultura, etab; nabarmen handitu behar dira diru-baliabideak, administratiboak eta giza baliabideak eta, azkenik, izaera estrategikoa aitortu behar zaio helduen euskalduntzeari.

Berba batean zera ze geure eskuko praxi effikaza ere erabiltzen hasi ahal garela razionalki jokatuz eta haitzat hartuz irakurle / entzulea.

Izan bedi hau neure reflexionea bultzada positivoa an euskararen bide eta dynamika hobea.

 

Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus