Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Gertaeren inguruabarrak

Asier Larrinaga Larrazabal - EiTB / Hizkuntza / 2007-09-07 / 08:30


Istripu, atentatu, hilketa eta bestelako ezbeharren berri ematen dugunean, zein egoeratan gertatu diren azaldu behar izaten dugu. Hau da, gertaeraz gain, testuingurua ere azaldu behar izaten dugu, osterantzean albistea sinopsi hutsa izango litzateke eta.



Ezbehar bat zein egoeratan gertatu den azaltzeko, -ta erabiltzen dugu.


Baliteke langilea teilatutik erori ostean hiltzea, anbulantzian, ospitalera bidean. Baina kazetariak ez du hori esan nahi. Inguruabarrak azaldu nahi ditu, beste barik.


Beste aukera batzuk ere aurki ditzakegu.


Beste aukera bat denbora azpimarratzea da. Testuinguruaren berri ematen ari garela kontuan hartuta, aldibereko denbora dagokio.


Testuingurua azaltzeko esaldian aditz jokatua erabiltzen badugu, -la edo -larik eransten diogu.


Esaldiaren amaieran ez ezik, -la edo -larik daukaten azalpenak hasieran ere ipini daitezke.


Batzuetan, gaztelaniaren esamoldeak zuzen-zuzenean itzultzeagatik, esaldi okerrak egiten dira.

Hurrengo adibidean, garbi dago testuingurua partidaren amaiera dela, eta gertaera, Ronaldinhoren gola.


(ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.eus/zer_berri/muinetik/1188979462