Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Heriotza albiste

Asier Larrinaga Larrazabal - EiTB / Hizkuntza / 2007-03-02 / 07:00


Lan-istripuak, eutanasia, sarraskiak... Zoritxarrez, heriotza eguneroko gaia dugu albistegian. Eta sinonimo edo ordezko esaerak bilatzen ditugu horren berri emateko. Zuzen? Oker? Hori argitzen ahaleginduko gara, heriotza adierazteko darabilzkigun aditzak aztertuta.



HIL

HIL

Aditz hau dugu oinarrizkoa. Hainbat esapide hartzen ditu:

ZENDU

Asko zabaldu da aditz honen erabilera, baina baditu muga batzuk:

1. Zendu forma burutua baino ez du onartzen:

2. Ez da erabiltzen heriotza istripu edo ezbehar batek ekarri duenean.

3. Norbaiten datu biografikoak edo emateko erabili ohi da, eta horretara mugatu beharko genuke zendu aditzaren erabilera albistegietan.

PAUSATU

Batez ere Iparraldean darabilte aditz forma hau. Zendu aditzaren esparru bera hartzen du.

ERAIL

Beste aukera bat dugu hau. Ez dago oso argi aditz honen jatorria: Iparraldeko hizkeretan gaur egun oraindik bizirik dagoen ero, eho formatik datorrela diote batzuek, eta hil aditzari -ra- marka "arazlea" itsatsita asmatutakoa dela beste batzuek.

Pare bat ohar, aditz hau dela eta:

  1. Kontuz idazterakoan. Hitz honek ez du h-rik: erahil, erahilketa...
  2. Batzuetan egin izan diren bereizketa batzuk (hilketa vs. erailketa / homicidio vs. asesinato) ez dira errealak.

AKABATU, TRAGATU, GARBITU...

Aditz hauek animaliekin erabiltzen dira. Pertsonekin erabiltzekotan, oso lagunarteko esapideetan baino ez. Ez dute lekurik albistegietan.

BESTE AUKERA BATZUK

Heriotzaren berri emateko, aditz soilez gainera, esapideak ere baditugu, batzuk fin edo poetikoak, beste batzuk neutro samarrak, baita zatarrak ere. Lagunartekoak baztertzekoak dira albiste testuetan.


(ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)

Oin-oharrak


Inprimatu


Erantzunak


Eufemismo batzuk

Jesus Mari Makazaga / 2007-03-06 / 12:03

Elgoibarren jaso ditudan eufemismo batzuk ekarri nahi nituzke hona, Asier, ondo iruditzen bazaizu:


Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.eus/zer_berri/muinetik/1172746442