Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik »  Bikoizketarako irizpideak finkatzen (X)

Bikoizketarako irizpideak finkatzen (X)

2007-01-12 / 07:00 / Asier Larrinaga Larrazabal   HIZKUNTZA

Orri honetan gai txiki bi aztertu ditugu. Txikiak, eman behar diren argibideen luzerari begiratuta, baina funtsezkoak, bikoizketan kalitatezko testuak osatzeko. Lehen gaian, dokumentaletan hizkuntzarekin lotutako azalpenak ematen direnean zelan jokatu behar den zehaztuko dugu. Bigarrenean, publizitateko klixe batez arituko gara.

Erdaretatik euskarara

Erdaretatik euskarara


Hizkuntzen "idiosinkrasia"

Hiztun gehienok atsegin dugu hitzen gaineko bitxikeriak jakitea: nondik datozen, zer esan nahi zuten jatorriz, zein den oraingo esanguraren historia...

Ikus-entzunezko produktuetan -dokumentaletan batik bat-, ez da arraroa horrelako jakingarriren bat tartekatzea. Bikoizteko, beharrezkoa izaten da testua hein batean egokitzea, osterantzean, bertsio bikoiztuak ez bailuke zentzurik izango.

Hona ekarri ditugun adibideetan ondo ikusten da Euskal Telebistaren bikoizketetan zelan egiten ditugun era horretako egokitzapenak.

The killer whales strike again and the water runs red. Killer whales really do live up to their name.

Orkek berriro eraso, eta ura gorritzen hasi da. Horregatik, askok, orkak hiltzailetzat hartzen dituzte.
(Hiltzeko eginak II, 05)

Until 2005, this party town [ New Orleans ] had avoided major storms for years. Its Achilles’ heel: a densely populated region that lies below sea level. Locals fondly called it "The Bowl".

2005 arte, hainbat urtez, ekaitz handiek alboan utzi zuten hiri alai hau. Baina ahulgunea dauka: populazio handiko eskualde zabal hau itsasoaren maila baino beherago dago. Bertakoek sakan batean bizi direla diote.
(Hondamendien planeta)

Le bassin de Fox, sur lequel s’engagent Rémy Marion et son guide, est réputé pour abriter l’une des plus grandes colonies de morses ou chevaux de mer, comme on les nommait au 16e sičcle.

Foxeko arroan Rémy Marion eta haren gidaria elkartu zaizkio. Inguru hau oso ospetsua da, munduko mortsa koloniarik handienak daudela-eta.
(Ushuaia natura 13)

Euskarazko bertsioan ez du lekurik hitzez hitzeko itzulpenak, ez baita egia XVI. mendeko euskaldunek «itsas zaldi» esaten zietela mortsei. Nahasgarria izango litzateke, gainera, guretzat «itsas zaldia» beste animalia bat baita, frantsesentzat «hippocampe» dena. Testuan, hobe da aipamena ezabatzea, gehiagoko azalpenetan sartu barik.

Hizkuntzarekin lotutako iruzkinen aurrean hala jokatzen dugu, baina beste modu batean jokatu behar da pertsonaiek darabilten hizkerari buruzko iruzkinekin. Pertsonaiek darabilten hizkeran intentzioak, gakoak eta efektuak gordetzen dira, eta iruzkinek intentzio, gako edo efektuok nabarmendu egiten dituzte. Beraz, konponbideren bat eman behar zaie.

PEPPE: Put a mask on, and swim with the fishes. You’ll enjoy swimming with the fishes.
AMBER: Why?
PEPPE: Because it’s nice.
AMBER: When you have some time off, I suggest you swim with the fishes! [ berekiko, haserre ] ‘Fish’ is the plural for ‘fish’

PEPPE: Jantzi hau, eta egin igerian arraiekin! Gustatuko zaizu!
AMBER: Zergatik?
PEPPE: Atsegina delako.
AMBER: Tarte bat duzunean, segi arraiekin igerian!... «Arrainak» da, ez «arraiak»!
(Itsasoak eramana)

Hizkerak


Gomendioak

Publizitatean baliabide ezaguna eta ondo finkatua da produktuak erakunderen edo elkarteren baten bermea duela esatea.

  • Calgonit is recommended by major dishwasher manufacturers.
  • Calgonit est recommandé par les plus grands fabricants de lave-vaisselle.
  • Calgonit, recomendado por los principales fabricantes de lavavajillas.

Euskaraz ere, pareko esaldiak erabili ditugu iragarkietan.

  • Calgonit, ontzi-garbigailu fabrikatzaile handienek gomendatua.

Inoiz, «gomendatu» aditzaren lekuan «aholkatu» azaldu da, baina ez da egokiena. Hiztegi Batuan begiratuz gero:

aholkatu du ad.: norbaitek norbait zerbait egitera aholkatu. «Aholkatu zuen Adan, hark ere har zezan sagar hartatik». Sin.: aholku eman.

«Gomendatu» aditzean oinarritutako formulak hainbeste aldaera ditu.

  • Hamar dermatologotik zazpik HS gomendatzen dute.
  • Vitroclen, fabrikatzaileek gomendatutako produktu bakarra.
  • Fabrikatzaileok Calgonit bakarrik gomendatzen dugu.


(ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)

  • Txosten hau ETB eta MIXER-eko euskara arduradunek elkarlanean eginikoa da eta erabili.com-en argitaratu dute edonoren ekarpenak jasotzeko. Beraz, hementxe duzu aukera, irakurle, euskaldun guztion etxeetara iristen den Euskal Telebistaren hizkuntza irizpideetan zure aletxoa jartzeko. Zure ekarpena gaur-biharko euskaldun guztion mesederako izango da, zuretzat eta zure ingurukoentzat ere bai.

Orain arte argitaratuak

  1. Bikoizketarako irizpideak finkatzen (bat)
  2. Bikoizketarako irizpideak finkatzen (II)
  3. Bikoizketarako irizpideak finkatzen (III)
  4. Bikoizketarako irizpideak finkatzen (IV)
  5. Bikoizketarako irizpideak finkatzen (V)
  6. Bikoizketarako irizpideak finkatzen (VI)
  7. Bikoizketarako irizpideak finkatzen (VII)
  8. Bikoizketarako irizpideak finkatzen (VIII)
  9. Bikoizketarako irizpideak finkatzen (IX)
  10. Bikoizketarako irizpideak finkatzen (X)
  11. Bikoizketarako irizpideak finkatzen (XI)


Inprimatu


Erantzun

 
Itzulpen irizpideak
2007-01-16 / 13:59 / Borja Ariztimuńo López

Kaixo lagunok.

Lehenik eta behin esan beharra dut oso interesgarriak zaizkidala "bikoizketarako irizpideak finkatzen" sail-edo honetako artikulu guztiak, eta ez dudala ezertxo ere itzultzaileen kontra, aitzitik.

Baina ondokoak non/nori esan ez dakit eta hemen idatziko ditut.

Hortaz, irizpide on anitz dugu, baina umeentzako marrazki bizidunetatik eta iragarkietatik at, non aplikatzen dituzte irizpide horiek? ETB1eko teleberrietan ez dituzte gaztelaniazko hizketak itzultzen (frantsesak bai, jakina!), gazte (gazte, ez haurńo) edo helduentzako telesailik ez dute itzultzen, film gutxiegi eta gehienetan aurretik erdaraz ikusiak... Eta horretaz gain, hainbat iragarkitan ikus daiteke espańolarekiko morrontza, ez soilik hizkuntzaren aldetik, baina baliabideengatik. Maiz, argi eta garbi guztiz atzerrikoa (Espainiatik kanpokoa) den iragarki batean gaztelaniazko hitz eta esaldi idatziak agertzen dira, irudien jatorria argituz eta gurea bigarren mailako itzulpena dela salatuz. Xehekeriak direla irudituko zaio nori edo nori, baina euskaldun asko kokoteraino dago horrelako detaile ezagatik.

Jendeak ez ditu euskarara itzulitako filmak ikusten, eta ez nau harritzen. Jeneralki lehenago ETB2n (edo beste nonbait) ikusitakoak izaten dira, edo oso zaharrak, edo oso ezezagunak (normalean ezezagunak txarrak direlako).

Lau haizetara zabaldu eta iragarri zuten Harry Potterren filmaren euskarazko bertsioa, harro-harro. Hori da, ene uste apalean, azken urteotan egindako lanik hoberen(etako)a, baina jakina, politikoki zuzenak izan behar eta egun-ordu berean ETB2n gaztelerazko bertsioa ikusteko aukera izan genuen... Noren mesederako? Eta gainera uste izango dute fabore bat egiten ari direla euskarari, edo guri, edo auskalo nori...

Behar duguna: ekimen handiagoa, berritze-izpiritu azkarragoa eta (badakit zaila dena, dena lez) goi-kargudunen aldetiko altruismo apur bat, zeren euskarazko telebista-kate publikoa bi aldiz defizitario dela argi izan behar bailukete.

Gure hizkuntza saltoki txiki bat da, bi merkatal zentru erakargarri eta etekintsuen artean...

Gaztelaniara jada itzulia izan dena euskaratzekotan, har ezazue komertzialena eta mementu horretan bolo-bolo dabilena, ondo saldu euskara! Tasio ondo dago (lehen hiruzpalau ikusteetan), baina jendeak nahiago du Eraztunen Jauna (adibide bat jartzearren ipini dut hau, ez ezazuela orain itzul, jada jendea ohituegia dago-eta erdarazko bertsioetara...beste behin beranduegi da).

Ongi esanak kontuan hartu (ez baitut uste gaizki esanik den).

 
Ordena aldaketa
2007-01-17 / 13:49 / Xabier Andonegi Santamaria

> - Calgonit is recommended by major dishwasher manufacturers.

> - Calgonit est recommandé par les plus grands fabricants de lave-vaisselle.

> - Calgonit, recomendado por los principales fabricantes de lavavajillas.

Euskaraz ere, pareko esaldiak erabili ditugu iragarkietan.

> - Calgonit, ontzi-garbigailu fabrikatzaile handienek gomendatua.

Ez zait, jakina, gaizki iruditzen esaldi hori, baina esango nuke euskarak esaldi pasiboa ordena aldaketarekin ebazteko duen erraztasuna kontuan hartzekoa dela horrelakoetan, aditz ekonomiarik gabe:

Calgonit, ontzi-garbigailu fabrikatzaile handienek gomendatzen dute.

Koma horren defentsa Sarasolak berak egin zuen orain dela asko ez, eta Esnalek eta Zubimendik ere ez dute baztertzen (mintzagai hanpatua deitzen diete halakoei).

Bestalde, arrain eta arraiarena oso polita iruditu zait.

Ongi izan.

 
Eta holan?
2007-01-17 / 17:05 / Erramun Gerrikagoitia

Eta izkiriatzen balitz holan?

Calgonit gomendatzen dute ontzi-garbigailu fabrikatzaile handienek.

 
Ahoz
2007-01-18 / 13:23 / Xabier Andonegi Santamaria

Kaixo Erramun:

Ahoz, doinu egokia emanda, ez daukat zalantzarik. Baina idatziz egun (eta ez hain aspalditik) ordena hori markatua da (zoritxarrez, zeren eta, nire ustez, galdegai kontu horrek kalte baino ez baitigu egin formulatu zenez geroztik).

Egia da, hala ere, gauza bera esan litekeela koma horri buruz. Beharbada, horregatik aukeratu dute aditz elipsia.

 
Goiko koma
2007-01-18 / 18:52 / Josu Lavin

> - Calgonit, ontzi-garbigailu fabrikatzaile handienek gomendatua.

Nire iritziz goiko koma' egokiagoa da:

Calgonit' ontzi-garbigailu fabrikatzaile handienek gomendatua

(JOSU LAVIN, Herri Ikastetxeko Irakaslea)

 
Ahoz, izkribuz, grammatikaz, ellipsiak, ...
2007-01-18 / 20:19 / Erramun Gerrikagoitia

Nik euskara theorizatua -grammatikala- esango nuke ez dudala ezagutzen lar, behintzat hainbat nola segitzeko exaktuki askotan esaten dena zorrotz berba eginik buruz hain konzeptu edo konzeptuak. Esango nuke ze ezagutzen dudala euskara gehiago modu intuitivo eta naturalean zeren ibili bait naiz barna dialekto differentetako personak eta irakurri bait dut euskal prosa historikoa nola irakurle normala (ez horregatio, arrunta). Eta askotan orai pozten naiz hortaz -neure ignorantzia grammatikal hortaz- zeren uste bait dut ezagutza horrek -orai impartitzen ohi denak- ezarriko litzaidala (uste dut verbua dela korrektua, baina ziur ez dakit) zama pezu bat eta nengokeela poxi bat gehiago sklerotiko ezi orai nagoena izkiriatzeko eta berba egiteko euskaraz. Gezurra ba dirudi ere uste dut ezen ezagutza grammatikalak nindukeela lotuko beharrean askatuko, askatzenago.

Beraz, Xabier Andonegi, sinets zadazu (iezadazu) ze ez dut ulertzen zuzen zer esan nahi duzun kin hori "idatziz egun (eta ez hain aspalditik) ordena hori markatua da". Ez dut ulertzen zer da hori ze markatua da. Diotsut ere sekula ez dudala ulertu izan zer da hori hon elementu inquiritua (edo galdetua implizituki baino ez bada ere). Eta gure lehengo eta ere oraiko idazle relevante batzuk seguruenez ez zekiten eta ez dakite zer da hori, baina berdin izkiriatzen ahal dute ongi.

Esan nahi dudana zuri Xabier edo beste edozein da ze esaldi (dicho) eta phrase hori hartzen lukeela edozein euskaldunek normaltzat, salvu beharbada batzuk zeintzuk dakizuen -zoritxarrez edo zorionez?- zer da markatua egotea, besteek, hainbatek, gehienek nik nioke ez lukete ezer spezialik aurkituko honetan phrasean:

Calgonit gomendatzen dute ontzi-garbigailu fabrikatzaile handienek.

 

Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus