Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik »  Kirol proben izenak

Kirol proben izenak

2006-10-06 / 07:00 / Asier Larrinaga Larrazabal   HIZKUNTZA

Ryder Cup-a ala Ryder Kopa? Bislett Games-en, Bislett Games-etan ala Bislett Jokoetan? Augustako Masters-en, Augustako Mastersean ala Augustako Maisuen Proban? Ez, ez dugu burua galdu, oraindik ez. Baina kirol-probak aipatzen ditugunean, zoratzerainoko zalantzak eragiten dizkigute beste hizkuntzetako hitzek: zelan esan, nola idatzi… Ez dago hori konpontzeko formula bat eta bakarra, baina badaude joera batzuk:

Kirol-proba askoren izenak bi-hiru atalez osatuta egoten dira: lekua + kirola + proba-mota. Honela:





lekuakirolaproba-mota
EUSKAL HERRIKO
NEWYORKEKO
MUNDUKO
TXIRRINDULARI

RALLY
ITZULIA
MARATOIA
TXAPELKETA

Beste askotan, probak "izen berezia" dauka, pertsona baten edo erakunde baten omenez antolatzen denean, kasurako: omendua + kirola + proba-mota.

omenduakirolaproba-mota
BILLABONG PRO
DAVIS
JUAN MUGERZA
VOLVO OCEAN
SURF


BELAONTZI
TXAPELKETA
KOPA
NAZIOARTEKO KROSA
ESTROPADA

Kros hitza bezala, probak izendatzeko beste erdal hitz batzuk geureganatu ditugu: open [ ing ] (irekia), tour [ fr ] (itzulia, bira), giro [ it] (itzulia, bira), meeting [ ing ] (topaketa). Euskarazko hitzen moduan deklinatzen ditugu, artikuluarekin.

omendua/lekuakirolaproba-mota
AUSTRALIAKO
DAUPHINÉ LIBÉRÉ
ZURICHEKO
AUGUSTAKO
TENIS

ATLETISMO

OPENA
CRITERIUMA
MEETINGA
MASTERSA

Eta, batzuetan, izen bereziaren pareko dira: Tourra = Frantziako Txirrindulari Itzulia; Giroa = Italiako Txirrindulari Itzulia...

Antzeko bilakaera izan dute beste kirol ekitaldi batzuek: Lega Calcio Calcio liga Calcioa.

Dena dela, kasu banaka batzuekin baino ez da gertatzen hori. Gainerako proba izenetan, aukera egin behar izaten dugu: probaren jatorrizko izendapena erabili edo euskarara moldatu.

jatorrizkoaeuskarazkoa
BISLETT GAMES
AMSTEL GOLD RACE
RYDER CUP (1)
BISLETT JOKOAK
AMSTEL GOLD LASTERKETA
RYDER KOPA

Bestela, izen berezia huts-hutsik aipatzen denean, ez da artikulurik sartu behar: Roland Garros (torneoa), Tirreno-Adriatico (proba), Weltklasse (meetinga)...

  • EZ:
    • Flèche Wallonea udaberrian jokatzen da.
  • BAI:
    • Flèche Wallone udaberrian jokatzen da.
  • BAI:
    • Flèche Wallone klasikoa / lasterketa / proba udaberrian jokatzen da.

Azken adibide horretan bezala, berbaldian txertatzeko erosoena proba-mota euskarara ekartzea da, txapelketa, lehiaketa edo dena delako hitza sartuta. Konponbide egokia da beste izen arazotsu batzuekin. Zenbakiak tartean direnean, esaterako:

  • TOP 16 (goreneko hamaseiak)
  • TOP 16 sailkapeneko bigarren lekuan gelditu da Bilbao Basket
  • TOP 16an aurrera egin eta Lauko Finalerako sailkatu da TAU.

    ______________________________________________

  • Velux 5 Oceans / Velux 5 Ozeano
  • Velux 5 Ozeano estropada lau urterik behin izaten da.

Edozelan ere, proba zenbat eta ezagunagoa, orduan eta errazago kentzen dira “makuluak”.

  • EUSKADIKO SEI ORDUAK
    • Datorren astean izango dira Euskadiko Sei Orduak.
    • Giro bikaina sortu da Euskadiko Sei Orduetan.
  • HIRU HANDIEN PROBA / HIRU HANDIAK
    • Mendizale asko ausartzen dira Hiru Handiei aurre egiten.
    • Hiru Handien probak Gorbeia, Anboto eta Aizkorri lotzen ditu.

(ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)

  • Orain arte argitaratutako artikulu guztiak ikusteko sakatu HEMEN

______________________________________

Oin-oharrak

  • (1) Argi dago izen bat edo beste erabiltzea ohitura kontua dela. Ryder Cup entzuten ohituta gaude, baina Davis Cup esateko joerarik ez dago.


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus