Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik »  Kondestablearen jauregia

Kondestablearen jauregia

2006-03-29 / 07:00 / Ibon Sarasola   HIZKUNTZA

Badira hitzak ustez ia erabiltzen ez direnak eta gutxien uste duzunean testu batean aurkitzen dituzunak.

Lehengoan Kondestablearen jauregia irakurri nuen gure egunkarian, Iruñeko Gazteluko plazan 2002. urtean aurkituriko aztarnategiaz ziharduen artikulu batean.

Erdarazko condestable/connétable-ren euskal ordaina hiru formatan agertzen da gure tradizioan: gaztelaniatiko kondestable, XV. mendeko nafar kanta batean eta Iztuetaren Kondairan agertzen dena, frantsesetiko konetable, Egiategi zuberotarrak erabiltzen duena eta konestable, J. Etxeberri Ziburukoak eta Tartasek erabiltzen dutena.

Ikusten denez, tradizioak ez du bere pisu, kasu honetan txikia, inongo aldetara makurtzen. Ezta gaurko erabilerak ere: Ereduzko Prosa Gaur aplikazioan ez dut aurkitu ez kondestable, ez konetable, ez konestable-rik.

Horiek horrela, inguruko hizkuntzei begiratzen badiegu, ikusiko dugu badela Europan, Erdi Aro Berantean, forma bat, conestable, latineko comes stabuli-tik datorrena eta katalanez, italianoz eta frantses zaharrean erabiltzen dena, eta ingelesezko constable eta alemanezko konstabler-en jatorria dena.

Hori da hain zuzen J. Etxeberri Ziburukoak eta Tartasek erabiltzen dutena, konestable, nire ustez euskara batuan dudarik gabe hartu behar litzatekeena. Zein hautatu behar genuke bestela?


(IBON SARASOLA ERRAZKIN hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)

  • Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu HEMEN

Inprimatu


Erantzun

 
Galdera egiazkoak edo soil huts retorikoak?
2006-03-29 / 10:51 / Erramun Gerrikagoitia

Amaitzen du hak Ibon Sarasola eginik galdera bat hau galderea:

Zein hautatu behar genuke bestela?

Horrek galdereak pozten gaitu' hori bai neurri amphiboliko baten zeren du -duke- gonbitatzen irakurlea erantzun dezan berari (diezon) baldin balu zeozer erantzuteko eta irudi du zabaltzen du dialogoa -dia + logo- edo behinik behin dialogo nahia. Merezi al du erantzuteak daukanak zer erantzun jakinik gero ez da -ez dateke- izango rebotean erantzunik ganik galderak egiten dituena, akademiko Ibon Sarasola?

Orai nik galdetzen dut Iboni (diot), esperoan erantzuna, al da hori galdera egiazkoa nahi duena dialogoa edo al da soil eta huts galdera retorikoa? zeinak du soil itxurea hon galderea?


(ERRAMUN GERRIKAGOITIA RODRÍGUEZ maisua da eskola publikoan)

 

Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus