Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik »  Meskitak

Meskitak

2005-11-23 / 07:00 / Ibon Sarasola   HIZKUNTZA

Askoren ustean, "nazioarteko" -s- horrek ematen dio euskaraz meskita hitzari gutxieneko beregaintasuna eta libratzen du gaztelaniaren mendetik. Egiatan, erabat alderantziz da kontua.

Jakina denez, Euskaltzaindiaren arabera, hitz edo adiera bat normal mailegatzeko, hitz edo adiera horrek forma bera izan behar du espainolez eta frantsesez gutxienez. (Bidenabar esateko, horregatik iruditzen zait badaezpadakoa futbolarien harrobi hori, nahiz Elosegi adiskideari aspergarria iruditzen zaion nire kezka).

Ari garen hitzak ez du betetzen gutxieneko hori, espainolez mezquita eta frantsesez mosquée baita. Irtenbideen bila hasiz gero, kontuan har dezakegu frantsesezko mosquée hori mailegatu zutela bai ingelesak -mosque-, bai alemanak -moschee- eta bai italianoak -moschea-. Baina ez zaio inori bururatu, nazioartekotasun horretan oinarriturik, euskaraz moskea proposatzea. Nik ere -hitzaren itxura aski- ez nuke horrelakorik proposatuko.

Badugu beste irtenbide bat: frantsesezko mosquée hori "berria" da, XV. mendearen erdialdekoa. Forma zaharra mesckite da, gurutzaden denboran mailegatua. Hitza, jakina, arabieratik dator, armeniar mzkit-en bitartez, antza; mzkit hori izan zen latin hizkuntzetako aldaera guztien jatorria.

Aldaera horiek -s- bat zuten lehen silabaren bukaeran inguruko hizkuntza guztietan. Salbuespen bakarra espainola zen. Eta euskara: mezkita erabiltzen du Beriainek 1621ean eta orobat Anabitartek XX. mendean, eta mezkita agertzen da Larramendiren hiztegian; meskita-ren arrastorik ez dago. Zein da tradizio hori –urria, bai, baina gurea– hausteko arrazoia? Antza denez, delako -z- hori espainola baino ez dela. Eta zer? erantzun genezake. Baina bada besterik.

Izan ere, z hori euskarazkoa ere bada. Are gehiago, euskarazkoa da: euskararen eraginez du z hori gaztelaniak. Euskal filologian zertxobait lardaskatu duenak badaki hori. Inguruko gainerako hizkuntza guztiek, latinak bezala, era horretako txistukari bakarra dute, latinak bezala s-z idazten dutena. Horregatik idazten dituzte hizkuntza horiek guztiek s-rekin Bizkaia, Zaragoza eta analizatu bezalakoak. Baina guk bi ditugu, s eta z, eta gure eraginez gaztelaniak.

Euskaraz ere izan zen duela urte batzuk analisatu idazteko joera, ingelesaren eta frantsesaren mimetismo hutsez; baina laster itzuli ziren gauzak bere onera. Bada ordua meskita-ren kasuan ere gauzak bere onera, mezkita-ra, ekartzeko. Bestela zer argudiatuko genioke, orduan euskaraz Biskaia idatzi behar dela esaten hasten denari?


(IBON SARASOLA ERRAZKIN hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)

  • Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu HEMEN

Inprimatu


Erantzun

 
Interneten oso hiztegi etimologiko onak
2005-11-23 / 09:41 / Josu Lavin Campo

Interneten oso hiztegi etimologiko onak aurkitzen ahal dira. Datuen arabera ingelesak (mosque) frantsesetik (mosquée) hartu du hitz hori, frantsesak italieratik (moschea) eta italierak gaztelaniatik (mesquita, gaur: mezquita). Portugesek mesquita esaten dute.

ERDARA ERKIDE BATUAn, ROMANICAn alegia, geuk MOSCHEA aukeratu dugu, zeina /moskéa/ nahiz /moskhéa/ ahoskatzen baita:

http://romanica.wikicities.com

EUSKARA ERKIDE BATUAn, HEUSKARAn alegia, geuk MOSCHEA aukeratu dugu, zeina MOSKEA ere idazten ahalko baita. Forma honekin batera MESQUITA nahiz MESKITA ere onargarriak dira.

MEZKITA, ordea, ezin onartuzkoa gertatzen zaigu Johannes Leizarraga Elkargoa osatzen dugunoi, zeren espainol kamuflatua besterik ez baita.

Espero dugu inor ere moskea ez dadin

Beste posibilitate bat MOSQUE nahiz MOSKE izan (sic) litzateke, baina MOSCHEA nahiz MOSKEA hobetsi dugu.


(JOSU LAVIN CAMPO, Herri Ikastetxeko Irakaslea da)

 
Beste bidea arabierara zuzenean jotzea da
2005-11-23 / 13:10 / Mikel Morris

Beste bidea, jakina, arabierara zuzenean jotzea da. "Moskea" onartzeaz gain, "masgidu" (edo "masjidu") onar liteke, horrela esaten baita arabiera klasikoaz. Orain arrotza izango da, baina, egun, musulman asko eta asko datoz Euskal Herrira eta, jakina, hori begi onez ikusten dute, eta "meskita" eta "moskea" baino hobea da haientzat.

Bidenabar, "Mahoma" españolkeria baztertu behar genuke, hori soil-soilik gaztelaniaz erabiltzen baita. Beraz, Islamaren profeta "Muhammad" zen, ez "Mahoma". "Mahoma" ez da nazioarteko hitza eta, gainera, "Muhammad", edo Mohammed oso ezaguna da Euskal Herriko zazpi probintzietan. Marrokoko erregeak Muhammad VI. izena du, ez "Mahoma VI." Benetan, ez zait buruan sartzen zergatik "Mahoma" erabiltzen den, espainieraren menpekeriagatik ez baldin bada. Gainera, "Allah" esan behar da, ez "Ala". "Ala" forma bultzaten dutenak soil-soilik gaztelaniaz irakurtzen dutenak dira. Jatorrizko ortografian, arabieraz alegia, garbi dago "Allah" dela, ez "Ala". Ez ahaztu, musulmanentzat, "Allah" izen sakratua dela. Beraz, errespetuarengatik, "Allah" idatzi behar da, ez "Ala" bezalako errazkeria (gaztelaniaren bitartez heldutakoa).

(MIKEL MORRIS PAGOETA, Morris Student Plus hiztegiaren egilea da)

 
Revisione generala hon hitz internationalak, euskaraz
2005-11-23 / 13:57 / Erramun Gerrikagoitia

Argi dago ezen behar dela egin revisione general bat hainbat gauzarena, batez ere buruz hitz internationalak, hortakotz hor dagoke nola bedere borradore konsultivo aski handia nire liburua (Euskarazko arrotzhitzak, revisionea 2002 urtea, non bait datoz 22000 hitz international, referntziak dakarzela an aleman, ingles, frantzes, italiano, espainol, russo eta portuges). Exempluak, exemplu konkretu bakar isolatuak ondo dago aipatzea, baina da problemea' problema general bat aparte hain exemplu konkretu, moskea edo besterik..

Argi ere dagoen lez eta normal ere den lez, ez da ongi egin guzia. Behar da repaso general on bat, bai, hon affaira hak hitz internationalak.


(ERRAMUN GERRIKAGOITA RODRÍGUEZ maisua da eskola publikoan)

 
International Vocabulary
2005-11-23 / 15:37 / Josu Lavin Campo

Izenburuko bi hitz horiek google-n bilatuta ikaragarrizko informazioa lortu ahal da Nazioarteko Hiztegiari buruz.

Lexiko internazionalaren alorra oso estudiatuta dago eta dohainik jarrita gure eskura.

Esan liteke ezen hitz bat sei hizkuntza hauetarik hirutan agertzen denean:

1) ingelesa 2) espainiera eta/edo portugesa 3) frantsesa 4) italiera 5) alemaniera 6) errusiera

hitz hori nazioartekotzat jotzen dela. Espainiera eta portugesa grupo bakar bat konsideratzen da, zeren lexiko altxorra ia identikoa baita, ortografia gora behera.

Lexiko hori bilduta dago aspaldik eta gaurkotu egiten da, zeren ia egunero hitz internazional berriak sortzen baitira.

Honetaz gain, hitz horien forma batua ere establitzen da, prototipoa deiturikoa, alegia.

Adibidez MOSCHEA da variante desberdinen artean hautatua izan dena, nola aukeratuak izan diren: INFORMATION, PSYCHOLOGIA, SCANNER, VIDEO...

Ez da lau katuren lana izaten, baina ongi kualifikatutako lan-ekipo internazionalaren fruitua.

Hona helbide bat:

www.interlingua.com/ied

INTERLINGUAkoek lexiko internazionala aktivatu dute hizkuntza gisa, zeren gramatika erraz bat erantsi baitiote.

Esan dezadan, ezen neuk ROMANICA hizkuntza, hau da, ERDARA ERKIDE BATUA duela lauzpabost urte finkatu nuenean egindako lan horiezaz profitatu nintzela guztiz.

ROMANICAren lexikoa eta INTERLINGUAkoa exaktuki berdina da, eta hauxe da arrazoia zeinagatik neuk lan egin eta lan egiten baitut nazioarteko lexiko hori eguneratzen eta beste hizkuntzekiko hiztegi elebidunak prestatzen:

http://ia.wiktionary.org

Honek ez du esan nahi, ezen prototipo internazionala, adibidez, PSYCHOLOGIA denarren, geuk euskaraz bere horretan erabili behar dugunik.

Perfektuki PSIKOLOGIA modura mailega genezake, nola egiten baitugu EUSKARA ERKIDE BATUAn, baina EUSKARA BATU honetan PSYCHOLOGIA idaztea ere onartzen da, dudarik gabe.

Ez genuke ahaztu beharko ezen ingelesez PSYCHOLOGY idazten dela eta frantsesez PSYCHOLOGIE.

Zuek esango didazue zer irabazten duen iparraldeko euskaldun batek PSIKOLOGIA, BIDEO, etc. idaztearekin!

Baina, alferrik ari gara, zeren Euskaltzaindiak nahi duena egingo baitu eta gehienek, logikoki, obedituko.

Hala ere, jadanik badago abian EUSKARA BATU BERRIA: Euskara Erkide Batua, onartu nahi izan dezagunontzat bereziki prestatua.

Euskaltzaindiaren bidea maiteago dutenek bide horretatik joan daitezela, eta Johannes Leizarraga Elkargoaren bidea hautatzen dutenentzat geuk gogotik lan egingo dugu.

http://heuskara.blogspot.com eta http://groups.yahoo.com/group/euskara

Mezu hau EUSKARA ERKIDE BATUAn idatzia izan da, hizkuntza hori zer ote den inork jakin nahi baleza.


(JOSU LAVIN CAMPO, Herri Ikastetxeko Irakaslea da)

 
Historikoki ere eta baita modernoki ere
2005-11-25 / 18:20 / Erramun Gerrikagoitia

Radioa entzuten dugula sarri dugu (derrigorrez?, ditugu?) entzuten honakoak noiz zoriontzen dira familiakoak, lagunak eta abar: izeko Isabel, aitita Manu, ... Baita izkiriatu zuen Axularrek (Gomendiozco carta, 6 or, facsimila) Çu içançara Echaus, mendi Pyrinioetan, Alduideco hegaletan, bethiere centinela, eta beguirale beçazla,...

Nik ez dut ukatzen ez denik erabili gehiago alderantzizko strukturuea, baina ba dakit ze bestea ere existitzen da euskaraz, euskara normalean, modernoan eta historikoan, nola ikusten ahal da aurrean. Dira bi possibilitate, eta ez dakit zertara datorren holako obsesione -khroniko- handia, zeinak ba duke zerbait tik liskar personal kin eztakit zein alkate.


(ERRAMUN GERRIKAGOITIA RODRÍGUEZ maisua da eskola publikoan)

 
Ez zen honako, diskulpa nazazue
2005-11-26 / 15:06 / Erramun Gerrikagoitia

Diskulpa nazala irakurleak ze goian izkiriatua ez zen honako baizik beste leku baterako. Huts bat.


(ERRAMUN GERRIKAGOITIA RODRÍGUEZ maisua da eskola publikoan)

 

Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus