Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik »  Domeinua

Domeinua

2005-12-14 / 07:00 / Ibon Sarasola   HIZKUNTZA

Duela gutxi jarri da domeinu boladan, katalanen ".cat" dela-eta hiztegiz hiztegiko bizitza ilunetik egunkarietara igaro denean. Baina aspaldi asmatu zen: edozein burutazio diziplinaz onartzen genuen garaietan hain zuzen.

“Domeinu” 1977ko Hiztegi modernoan agertzen da dagoeneko. Euskara batuaren hasiera hartan ezer gutxi genekien euskal hitzen tradizioaz eta eraketaz, eta ezjakintasun hura atxikimendu sutsuarekin kitatzen genuen. Geroago, garai hartan asmaturiko hitz badaezpadako asko kritikaren galbahetik pasatu eta bere onera ekarri genituen. Baina batzuk, gutxi erabiltzen zirenak gehien bat, itzuri egin ziren egokitze lan horretatik. Horietako bat da domeinu.

Dirudienez, jeinu-ren itzalean asmatu zen domeinu, dominio-ri “euskal itxura” emateko; baina itxuragabea atera zen. Jeinu euskal hitz petoa da, genius-etik fonema truke normalenetako baten bidez (eniu > einu) eratorria. Baina oso bestelakoa da domeinu-ren kasua: fonetikoki dominium ez da genius-en kidea, aluminium-ena baizik, eta kide-kidea bistan denez. Asma al daiteke alumeinu baino itxuragabekeria handiagorik? Ez: aluminio da aluminium-i euskaraz dagokion forma; eta era berean, dominio dagokio dominium-i.

Bestalde, domeinu bezalako hitz mozorrotuek errazago ahalbidetzen dituzte espainolaren klonikoak. Adibidez, “eszenaren erabateko domeinua erakutsi zuen” idatzi zuena, ausartuko al zen “eszenaren erabateko dominioa erakutsi zuen” idazten? Agian ez, eta itxurazko esaldi bat taxutzeko lana hartuko zuen beharbada; “erakutsi zuen bazekiela eszenan aritzen”, esaterako.


(IBON SARASOLA ERRAZKIN hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)

  • Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu HEMEN

Inprimatu


Erantzun

 
DOMOtik DOMINIOra
2005-12-14 / 17:02 / Josu Lavin Campo

ROMANICAn, hau da, Erdara Erkide Batuan, ondoko hitz honetatik:

domo n

es: casa

eu: etxe

datozkigu beste hitz eratorri hauek:

domicilio &; domino &; domestic [ o/a ] &; majordomo etc.

Guri interesatzen zaigu DOMINO hitza

domino n

es: seńor

eu: jaun, jabe

zeinetatik ondokoak baitatoz:

dominio &; Dominico &; dominica-dominical; dominar &; domina

Orain, ordea, ikus dezagun DOMINIO hitza gure ROMANICA-ANGLESE hiztegian:

dominio n 1. (absolute) ownership, dominion, dominium; 2. dominion (= rule control, supreme authority; 3. domain;

dominio eminente [ Law ] eminent domain

dominio publico [ Law ] public domain

DOMINIO hitz honek ere halaber eratorriak ditu: dominial; condominio

dominial adj pertaining to a domain, domainal; dominial

condominio n condominium

Adeitsuki


(JOSU LAVIN CAMPO Herri Ikastetxeko Irakaslea da)

 

Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus