Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik »  Zelan prestatu esateko diren albisteak (I)

Zelan prestatu esateko diren albisteak (I)

2005-03-04 / 07:00 / Asier Larrinaga Larrazabal - EITB   HIZKUNTZA

Zelan komunikatu ondoen? Hori da gu denon kezka. Telebistako albisteak paperean idazten ditugu, baina ez dugu ahaztu behar esateko direla. Idatzizko baliabide asko ez dira belarriz entzuteko egokiak, baina ez da zaila izaten adierazpide samurragoak aurkitzea.

Orri honetan ipini ditugun azalpenak ez dira derrigorrezko arauak, gomendioak edo jarraibideak baizik. Beraz, adibideetako esaldiak ontzat eman daitezke komunikazio-egoera jakin batzuetan, baina telebistako albistegietarako hobeak molda daitezke gomendioei jarraituta.

Tartekirik ez. Entzuleek hobeto aditzen dituzte errenkadan esandakoak.

  • (?) Ni lapurretan ibili baino, nire lagunak dabiltzan bezala, nahiago dut lan hau egin.
    • HOBETO: Nahiago dut lan hau egin, eta ez lapurretan ibili, nire lagunak dabiltzan bezala.
  • (?) Horrek esan nahi du, Javier Dean sailburuordeak azaldu digunez, babes ofizialeko etxeak egingo liratekeela egun baino 31 udal gehiagotan.
    • HOBETO: Javier Dean sailburuordeak azaldu digunez, horrek esan nahi du babes ofizialeko etxeak egingo liratekeela egun baino 31 udal gehiagotan.
  • (?) Orain, hilabetez atsedena hartuko du indarberritzeko eta beste proiektu batzuk, Londreseko Europako kopa, esaterako, aurrera eraman ahal izateko.
    • HOBETO: Orain, hilabetez atsedena hartuko du indarberritzeko eta beste proiektu batzuk aurrera eraman ahal izateko; Londreseko Europako kopa, esaterako.
  • (?) Jose Pablok web gunea du Interneten, arriagaarte.com, jendearekin kontaktuan egoteko.
    • HOBETO: Jose Pablok web gunea du Interneten, jendearekin kontaktuan egoteko (Hauxe): arriagaarte.com.

Ahozko katean, erosoago aditzen dira deklinatutako esaldiak, zehatzagoak dira eta.

  • (?) Telealarma sistema bakarrik bizi diren eta mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonei bizi kalitatea hobetzeko sortu zen
    • HOBETO: Telealarma sistema bakarrik bizi diren pertsonei eta mugitzeko zailtasunak dituztenei bizi kalitatea hobetzeko sortu zen.
  • (?) Bi ingeniari egiptoar bahitu dituzte Bagdaden. Berririk ez gatibu britainiar* eta italiarrez (*Kasu honetan, gainera, gatibu bakarra zen britainiarra)
    • HOBETO: Bi ingeniari egiptoar bahitu dituzte Bagdaden. Berririk ez gatibu britainiarraz eta italiarrez.

Ildo honetatik, gogoan hartzeko dira Euskaltzaindiak izenen juntadurari buruz eman dituen arauak. Arauok zentzuz aplikatuz gero, ez genuke honelakorik esango.

  • EZ: Euskadiko Alderdi Sozialista, Eusko Alderdi Jeltzalea, Eusko Alkartasuna, Alderdi Popularra eta ezker Batuko udal bozeramaileek aho batez onartu eta sinatu dute gaitzespen testua.
    • HOBETO: Euskadiko Alderdi Sozialistako, Eusko Alderdi Jeltzaleko, Eusko Alkartasuneko, Alderdi Popularreko eta ezker Batuko udal bozeramaileek aho batez onartu eta sinatu dute gaitzespen testua.
  • EZ: Estatu Batuak, Mexiko, Venezuela, Txile, Argentina eta Perun entzungo da, besteak beste, Fangoriaren musika.
  • (?) Estatu Batu, Mexiko, Venezuela, Txile, Argentina eta Perun entzungo da, besteak beste, Fangoriaren musika.
    • HOBETO: Mexiko, Venezuela, Txile, Argentina, Peru eta Estatu Batuetan entzungo da, besteak beste, Fangoriaren musika.

    EDO:

    • Estatu Batuetan, Mexikon, Venezuelan, Txilen, Argentinan eta Perun entzungo da, besteak beste, Fangoriaren musika.


(ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)

  • Orain arte argitaratutako artikulu guztiak ikusteko sakatu HEMEN

Inprimatu


Erantzun

 
Aditzaren aurretik zerrenda gutxi, eta are gutxiago koherentzia gabe
2005-03-04 / 15:26 / Jesus Rubio

ETBko euskara-sailaren buru Asier Larrinagak ematen digu honako adibide hau:

  • EZ: Estatu Batuak, Mexiko, Venezuela, Txile, Argentina eta Perun entzungo da, besteak beste, Fangoriaren musika.
  • (?) Estatu Batu, Mexiko, Venezuela, Txile, Argentina eta Perun entzungo da, besteak beste, Fangoriaren musika.
    • HOBETO: Mexiko, Venezuela, Txile, Argentina, Peru eta Estatu Batuetan entzungo da, besteak beste, Fangoriaren musika.

    EDO:

    • Estatu Batuetan, Mexikon, Venezuelan, Txilen, Argentinan eta Perun entzungo da, besteak beste, Fangoriaren musika.

Aukera horiek guztiak oso eskasak dira hon ikuspuntu komunikatiboa, zeren denek ere ematen digute zerrenda luzetxoa lehenago ezi ezagutu dezagun aditza, hau da lehenago ezi jakin dezagun zer gertatzen ari den esaldi horretan; eta areago: lehenago ezi ezagutu dezagun zertara datorren zerrenda (ezin dugu zerrenda hori koherenteki itsatsi an diskurtsoa).

Euskaraz, bistan da, halako zerrenda bat izan liteke, adibidez, esaldi erlatibo baten osagarria, edo edozer: hau da, euskaraz guztiz galduta gaude (gaztelaniaz, nahiz-eta ez ezagutu aditza, badakigu esaldi erlatibo batean gauden, edo bestelako menpeko osagarri batean gauden, zeren aurretik iragartzen baita hori). Azken batean esaten ari gara ezen baliabide prepositiboak koherenteak direla, bitartean-eta pospositiboak ez (itxaron behar dugu azkeneraino).

Bistan da, askoz komunikatiboagoa da aukera hau:

  • Fangoriaren musika entzungo da Mexikon, Venezuelan, Txilen, Argentinan, Perun eta Estatu Batuetan, besteak beste.

edo beste hau:

  • Fangoriaren musika entzungo da an Mexiko, an Venezuela, an Txile, an Argentina, an Peru eta an Estatu Batuak, besteak beste.

Bestalde, Asier Larrinagak ematen digu beste adibide hau:

  • EZ: Euskadiko Alderdi Sozialista, Eusko Alderdi Jeltzalea, Eusko Alkartasuna, Alderdi Popularra eta ezker Batuko udal bozeramaileek aho batez onartu eta sinatu dute gaitzespen testua.
    • HOBETO: Euskadiko Alderdi Sozialistako, Eusko Alderdi Jeltzaleko, Eusko Alkartasuneko, Alderdi Popularreko eta ezker Batuko udal bozeramaileek aho batez onartu eta sinatu dute gaitzespen testua.

Azken esaldi hau ez da batere komunikatiboa. Nik uste bistan dela ezen askoz hobeki doala hau:

  • Los portavoces (hau sujetoa da, eta ezin da besterik izan) municipales del Partido Socialista de Euskadi, Partido Nacionalista Vasco, Eusko Alkartasuna, Partido Popular e Izquierda Unida (hemen amaitzen da sujetoaren osagarri luze hori) han aprobado por unanimidad y firmado el testo de rechazo. Edo hobeto honela:
  • El testo de rechazo ha sido aprobado por unanimidad y firmado por los portavoces municipales del Partido Socialista de Euskadi, Partido Nacionalista Vasco, Eusko Alkartasuna, Partido Popular e Izquierda Unida.

Nik ezin dut ulertu nola Asier Larrinagak ikusten dituen ñabardurarik ñabarrenak, bitartean-eta ez duen ikusten zeruaren urdina.

Aterea hon balbula.blogspot.com

(JESUS RUBIO PEÑA da doktore an ekonomia)

 
Kezka bera baina ikuspegi bi
2005-03-07 / 10:01 / Asier Larrinaga

Jesus Rubioren iruzkinak interes handiarekin irakurtzen ditut beti, izan ere funtsean biok kezka bera dugula iruditzen baitzait. Kezka bera –komunikagarritasuna–, baina ikuspegi bi. Horregatik, gure arteko iritzi-trukea –polemika, zehatzagoa izatearren– guztiz elkorra da: berak ez nau berera erakarriko, eta nik ez dut bera konbentzituko. Nolanahi ere den, ez dezadan proselitismo-aukerarik gal.

  • 1. Pertsonak ez gara makinak. Ordenagailuak bagina, eta informazioa prozesatzeko modu bakarra bagenu, mutur batetik hastea eta hitzez hitz edo bitez bit irakurtzen eta ulertzen joatea, orduan bai, orduan arrazoizkoak lirateke Rubioren argudioak. Baina esperientziak irakatsi digu gai garela testurik bihurrienez lehenengoan jabetzeko, eta irakatsi digu beste testu batzuez jabetzeko behin eta berriro prozesatu behar ditugula (ordenagailu batek ez lituzke inoiz ulertuko). Prozesagaitzetan, nire kutuna hau da –gaztelaniaz–: «la excepción confirma la regla». Arazoa ez da Rubiok ikusarazi nahi digun bezain sinplea.
  • 2. Hizkuntzaren erabilera errealean ez da existitzen ordena optimorik. Hau da, ezin da arau absoluturik eman. Gehienez ere, gomendio eta jarraibideak eman daitezke. Testuingurua, ahoz ala idatziz ari garen, hiztunaren intentzioak eta beste mila xehetasun jakin barik, ezin da arau batean ezarri zein ordenak funtzionatuko duen ondo eta zeinek ez.

Hain zuzen, horregatik ez ditugu oker moduan markatzen gure adibideetako esaldi gehienak. Beste komunikazio-egoera batzuetan ondo funtziona dezakete: adibidez, idatziz, edo hiztunak halako eta halako intentzioa duenean, edo...

  • 3. Hizkuntza bakoitzak bere komunikazio-estrategiak ditu. Gaztelaniaz, adibidez, testugintzan funtsezko tresna da «que». Egia da oso malgua dela, eta esaldi-katea infinituraino luzatzeko modua ematen digula. Horrek ez du ezer esan nahi. Are gutxiago euskarazko -n erlatiboarekin itzultzen tematzen bagara, horren bidez euskararen sintaxia zurruna dela frogatzeko. Izan ere, «que» hori ez da erlatiboa izaten gehien-gehienetan, lokailu soila baizik. Iruzurrik ez, mesedez!

Ulertu nahi ez duenak ez du ulertuko, eta, hona helduta, gaztelanian, edo frantsesean, edo nik ahal dakit ezin hizkuntzatan oinarrituriko kasuak aterako ditu. Tipikoa izaten da definizio erako lerrokada bat mahaigaineratzea: «una X es una Y que tal y que tal, que cuando tal, hace tal». Ez dago definizioak emateko beste moduren bat, DRAEren estilo ankilosatu eta artrosikoa ez dena? Bai, badago, eta egungo hiztegi moderno eta aurreratu askotan erabiltzen da. Berriro diot hizkuntza bakoitzak –eta hiztun bakoitzak– bere estrategiak dituela; eta denak dira onak.

 
Tartekiak (eta edonolako osagarriak) askoz hobeto uztartuko (eta erabiliko) dira an eta kin estruktura progresiboak
2005-03-08 / 15:27 / Jesus Rubio

Asier Larrinaga bere ostiraleko artikuluan agertzen da kontra erabilera hon tartekiak an albistegi mintzatuak, zeren entzuleek hobeto aditzen dituzte errenkadan esandakoak.

Baina, hor, arazoa ez dira tartekiak berez, baizik tartekien diskurtsibitatea. Esan nahi baita ezen egon daitezke tarteki progresiboak zeinek, ez soilik ez dute oztopatuko informazioaren progresioa, baizik lagunduko dute progresio hori. Modu berean egon daitezke osagarri regresiboak zein, tartekiak izan gabe, izan baitaitezke izugarri antiinformatiboak, eta hauxe da benetako problema: diskurtsibitate-eskasia, zein batzutan gauzatuko baita tartekietan, baina gehienetan osagarri regresibo antiinformatiboetan.

Tartekiak askoz hobeto doaz baliabide progresiboekin ezi baliabide regresiboekin, eta horregatik askoz gehiago erabiliko dira (informazioa enkajatuz non-eta behar denean). Bestalde osagarriak hobeto kateatuko dira modu progresiboan ezi modu regresiboan, eta horregatik askoz osagarri-kate aberats eta informatiboagoak lortuko ditugu kin estruktura progresiboak (respektu regresiboak).

Komenta dezagun hurrengo adibidea, emana per ETBko euskara-arduraduna:

  • (?) Ni lapurretan ibili baino, nire lagunak dabiltzan bezala, nahiago dut lan hau egin.
    • HOBETO: Nahiago dut lan hau egin, eta ez lapurretan ibili, nire lagunak dabiltzan bezala.

Ikusten dugu ezen Asier Larrinagak ordezkatu du baliabide pospositibo bat ("baino") per baliabide prepositibo bat ("eta ez"), eta, hortaz esan behar dut norabide onean jo duela.

Bestalde, nik bereiztuko nituzke “lapurretan ibili barik” eta “lapurretan ibili baino”. Lehengoarentzat aukeratuko nuke “... eta ez ...”; bestearentzat “… ezen-ez ...” edo “... ezi-ez ...”. Hortaz, nik emango nuke honela:

Nahiago dut lan hau egin, ezi ibili lapurretan, nola dabiltzan nire lagunak. Ikus beste esaldi hau:

Nahiago dut lan hau egin: nire familiarekin, nire gustuko lanean, batere arazorik gabe; lehenago ezi ibili lapurretan, nola dabiltzan nire lagunak. Nola jarriko genituzke osagarri/tarteki horiek errenkadan?

Areago, aurreko tarteki horiek osagarri esplikatiboak dira; baina izan litezke osagarri murriztaileak:

Nahiago dut lan egin nire familiarekin, nire gustuko lanean eta batere arazorik gabe; lehenago ezi ibili lapurretan nola dabiltzan nire lagunak.

Ikus dezagun, amaitzeko, nola hasten den pasa den ostiraleko DEIAren editoriala:

Desde que Maragall hizo estallar la crisis en el pleno parlamentario del pasado 24 de febrero con sus declaraciones sobre el supuesto cobro de comisiones ilegales por parte de CIU, el panorama político catalán considerado generalmente como un modelo de equilibrio y sensatez, se enreda más cada día que pasa. ... Hor, osagarriak, aski luzeak izanda ere, aski ongi doaz; askoz hobeto ezi erabili bagenitu estruktura edo baliabide pospositiboak. Horren ondoan agertzen da Ixiar Rozas-en zutabe bat, zein hasten baita honela:

Vicentek ez zuen, inondik inora, gerta zitekeena susmatzen. Eta Vicentek bezala, bere lagunak eta senitarteak. Erretiratu zenetik goizero abiatzen zen La Puntan zuen baratzera, argitasun goitiarra agertzen den ordu horretan. Eskuak gauak freskatutako lurrean sartzen zituenerako iristen ziren lehenengo distirak ur-azalera. Eta hantxe egoten zen eguzkiak gehiegi berotzen zuenean, Paloma, alabaren etxeko bidea hartzen zuen arte. ...

Irakur dezagun linealki (errenkadan?) azken esaldia (azkenaurrekoa ere ez da samurra):

Eta hantxe egoten zen (nor?: Vicente) eguzkiak gehiegi berotzen zuenean (ze txarto!), Paloma (Paloma zen egoten zena?), alabaren etxeko bidea hartzen zuen arte (orain, finean, ulertu dut: Vicente ez zen egoten eguzkiak gehiegi berotzen zuenean, baizik-eta momentu horretara arte, noiz Vicentek berak hartzen baitzuen bere alaba Palomaren etxeko bidea).

Akaso batek esango dit ezen testu horri falta zaio koma bat hemen edo han; baina gauza da ezen komekin edo gabe, estruktura progresiboak askoz ahaltsuagoak direla:

Y allí se quedaba hasta que, cuando el sol calentaba demasiado, tomaba el camino de la casa de su hija, Paloma.

 
Hizkuntzak teknologia dira
2005-03-08 / 15:29 / Jesus Rubio

Erantzunez tu Asier Larrinaga (1)

Pertsonak ez gara makinak, baina hizkuntzak badira teknologiak, teknologia komunikatiboak, teknologia sozialak. Eta teknologia guztietan bezala, hemen ere identifikatu daitezke arazoak, eta proposatu daitezke soluzioak, hain justu nola egiten baitu Asier Larrinagak berak (jakina, jendarteak du azken hitza).

Asier Larrinagak esaten digu ezen esperientziak irakatsi digu gai garela testurik bihurrienez lehenengoan jabetzeko, baina nik ez dakit nondik atera duen Asier Larrinagak esperientzia hori (zehaztu zenezake?). Nire esperienzia (eta areago: nire ebidentzia) da ezen testu beraren bertsio euskalduna izaten da zailagoa (edo askoz zailagoa) ezi gaztelaniazkoa (konprobatu an adibide sinpleak zein eman ditu Asier Larrinagak berak), eta bistakoak dira arrazoi estruktural edo teknikoak.

Nola emango zenuke hau? (Victor Moreno: El desorden social de la blasfemia, Pamiela, 2004, 32 or.)

..., el poder institucional -político y religioso- ha sido ducho en crear socialmente climas de opinión, falsear hechos, inventarlos, difamar a sus adversarios con acusaciones que serían ridículas si no tuvieran la finalidad de excitar el linchamieno moral a manos de turbas enloquecidas por la opresión, la miseria, la ignorancia y la falta de toda piedad hacia el adversario.

Espero dut egin ahal izatea konparazio komunikatiboa inter orijinal hori eta Asier Larrinagaren bertsioa.

 
Zailtasun kontzeptuala vs. zailtasun informatiboa
2005-03-09 / 11:29 / Jesus Rubio

Erantzunez tu Asier Larrinaga (2)

Asier Larrinagak esaten digu ezen ...esperientziak irakatsi digu gai garela testurik bihurrienez lehenengoan jabetzeko, eta irakatsi digu beste testu batzuez jabetzeko behin eta berriro prozesatu behar ditugula (ordenagailu batek ez lituzke inoiz ulertuko). Prozesagaitzetan, nire kutuna hau da –gaztelaniaz–: «la excepción confirma la regla». Arazoa ez da Rubiok ikusarazi nahi digun bezain sinplea. Badirudi ezen hor Asier Larrinaga mintzatzen zaigu buruz zailasun kontzeptuala, eta ez buruz zailtasun informatiboa. Berak adibidetzat jartzen duen esaldi hori («la excepción confirma la regla») kontzeptualki prozesagaitza izan daiteke, baina informatiboki ezin argiagoa da, eta hemen ari gara buruz zailtasun informatiboa, zein baita oinarrizkoagoa ezi zailtasun kontzeptuala.

Zeren zerbait kontzeptualki zaila dela esan ahal izateko, aurretik zerbait horren berri izan beharko dugu; esan nahi baita ezen zerbait horri buruzko informazioa ailegatu bahar zaigu tu gure entendimendua. Egitura buru-azkenekin (aditzak eta osagarri buruak azken lekura eramanez) lor dezakegu oso efektu adierazkorra batzuetan (gaztelaniaz ere erabiltzen dugu bazuetan: "El pan quiero" = "El pan es lo que quiero"), baina informazio-karga handia transmititu behar dugunean gure helburua ez da izaten efektu berezirik lortzerik (gainera efektu bereziak lortzeko badaude modu alternatibo errazak, nola azentuazioa), baizik informazio hori ematea modurik efizienteenean, prezisoenean, ordenatuenean; eta hor sartzen dira egitura eta baliabide diskurtsiboak.

Euskaraz ez dira garatu baliabide diskurtsibo gehiegi, baina batzuk bai (adibidez, noizbait erabili dira honako hauek: ezi zu, nola zu, baizik zu, salbu zu, kontra zu, nahiz-eta egin, afin egin dezagun, bitartean-eta egiten ditugun, ...), eta gehienak dira ia ezezagunak, zergatik? Oso galdera ona (hizkuntzalariek badute hor erantzukizun handia, ez baitigute eskaini hizkuntzaren perspekktiba egokia afin jo dezagun an norabide zuzena).

Asier Larrinagak berak hemen mintzatu zitzaigun buruz zailtasun komunitaboa:

Orain arteko azalpenok aitzakiatzat har litezke, datu enpirikoek euskarazko testuak komunikatiboki eraginkorrak direla erakutsiko ez balute. Zoritxarrez, datu enpirikoak nire tesien aurka ditut, eta Rubiok alde, egia bai baita euskarazko testu asko-asko zailak direla ulertzen. Dena dela, halako testuekin egiten dudan probak argibide nahikoa eman dezake korapilo hau askatzeko.

Nik, halako testu bihurri-ulertezinak automatikoki itzultzen ditut gaztelaniara, eta gehienetan ez zait ia nekeza izaten hariari jarraitzea.

Eta hor bai, hor Asier Larrinaga ari da buruz zailtasun informatiboa. Eta hor bai ikusten da nola estruktura prepositiboak erabiliz bihurtzen baita komunikatiboki ongi eramangarria haxe bera zein baitzen zaila edo inkluso ulertezina noiz erabiltzen genituen estruktura pospositiboak (bide batez: itzulpena zuzen-zuzenean eginaz, automatikoki).

Beraz, ez ditzagun nahastu zailtasun kontzeptuala eta zailtasun informatiboa.

Aterea hon balbula.blogspot.com

 
Arazoa bai da hain sinplea
2005-03-14 / 09:28 / Jesus Rubio

Erantzunez tu Asier Larrinaga (3)

Asier Larrinagak esaten digu ezen:

Arazoa ez da Rubiok ikusarazi nahi digun bezain sinplea.

Ikus dezagun nolako sinpleak izan daitezkeen gauzak: munduan milaka hizkuntza badaude ere, euren muinera bagoaz nabarituko dugu ezen lehen hurbilketa batean bereiz ditzakegula soil-soilik bi sintaxi-modu edo hitz-hurrenkera: OV (aurrena objektua edo osagarria, eta gero aditza) eta VO (aurrena aditza, eta ondoren objetua edo osagarria). Ikus honako hau (Xabier Artiagoitia, Hatsarreak eta parametroak lantzen, 31. or.):

(21) Hitz hurrenkeraren parametroa (lehen hurbilketa): a. Hizkuntzek O-V ordena bezala finkatzen dute parametroa; edo b. Hizkuntzak V-O ordena bezala finkatzen dute parametroa.

Hizkuntzalaritza ortodoxoaren teorian, bi sintaxi-modu edo parametro horiek era inozentean aurkezten dira, nola bailiran ezaugarri hutsalak zein ez baitoaz haratago hon azaleko kasuistika anekdotiko eta arbitrario bat. Praktika burugogorrean ordea, aditzak dira nola iman irregularrak, ez baitute alde guztietarik indar berdina osagarriak itsasten: izan ere, eta arrazoi komunikatiboengatik, dira askoz indartsuagoak eskuinetik ezi ezkerretik, eta hor jaiotzen da falazia hon paralelismo inozentea inter hizkuntza buru-lehenak eta buru-azkenak (prepositiboak eta pospositiboak), zein baita dogma inter hizkuntzalari ortodoxoak (heterodoxo samarrik ere bada, hala nola Bittor Hidalgo). Paralelismo hori soilik da formala; ez, inondik inora, funtzionala.

Hortaz azpimarratu behar da ezen, komunikazioaren ikuspuntutik, OV/VO azaleko parametro hori ez dela batere inozentea, esan nahi baita ez dela batere azalekoa. Ikus, adibidez, Igone Zabalak dioskun hau (Igone ZABALA, 2000, Hitz-hurrenkera euskara tekniko-zientifikoan, Ekaia, 12, 143-166 or.):

... testuen egokitasunaz eta arintasunaz aritu diren profesional eta itzultzaileek azpimarratu dute testu arinagoak lortzen direla oro har aditza aurreratuz

Baina, demontre, horrek ez al du esan nahi ezen orokorrean (ez soilik adibide sinpleetan, baizik orokorrean) errazago lortuko direla testu arinagoak VO hizkuntzetan ezi OV hizkuntzetan? Eta baieztapen horretatik ez al da segitzen ezen, oro har, VO sintaxi-modua da arinagoa ezi bestea? Eta "arinagoa" horrek ez al du markatzen nondik nora jo beharko luketen hak hizkuntzak zein oraindik ez dira iritsi maila horretara?

Arazoa bai da hain sinplea. Non dago arazoa?

Aterea hon balbula.blogspot.com

 
Oro har
2005-03-14 / 10:10 / Jesus Rubio

Erantzunez tu Asier Larrinaga (4)

Asier Larrinagak esaten digu ezen:

Hizkuntzaren erabilera errealean ez da existitzen ordena optimorik. Hau da, ezin da arau absoluturik eman. Gehienez ere, gomendio eta jarraibideak eman daitezke. Testuingurua, ahoz ala idatziz ari garen, hiztunaren intentzioak eta beste mila xehetasun jakin barik, ezin da arau batean ezarri zein ordenak funtzionatuko duen ondo eta zeinek ez.

Ohartu dadila Asier Larrinaga nola atzokoan jasotzen bainuen Igone Zabalaren zita bat non autoreak esaten baitzuen *testu arinagoak lortzen direla oro har aditza aurreratuz*. Igone Zabala orokorrean (oro har) ari da, eta ni orokorrean ari naiz, eta, jakina, orokorrean badaude ordena batzuk zein baitira arinagoak ezi besteak: ez diezaiogun gure buruari tranpa gehiago egin.

Adibidez: nola aditzek osagarriei eusten diete hobeki eskuinetik ezi ezkerretik, komunikatiboki hobe izanen da esaldiaren pisu informatiboa egon dadin atze aditza, eta ez aurre aditza, batez ere osagarria luze samarra bada. Ikusi dugu, beraz, nola VO estruktura arinagoa den, oro har.

Orain, aditzaren ostean dugu osagarri luze samarra; eta hor, konturatzen gara ezen, osagarri horren bukaeran egon liteke (egon edo ez egon: egon liteke) posposizio edo atzizki deklinatibo bat zeinek baldintzatu lezake osagarriaren zentzu osoa (aditzak baldintzatzen zuen bezala), eta horrek sortuko digu halako egonezin bat, halako presa bat, halako estuasun bat, zeinek baldintzatuko baitu gure espresibitatea (kantitatean eta kalitatean).

Bistan da: aditzekin bezala gertatzen zaigu, baina orain respektu posposizio eta atzizki deklinatiboak; alegia posposizio aurreratuek (hau da preposizioek) karga komunikatibo pisutsuagoa eramaten ahal dutela (respektu euren kide pospositiboak). Ez dago paralelismo funtzionalik inter posposizioak eta preposizioak (hauek ere askoz hobeto itsasten baitituzte osgarriak eskuinetik ezi ezkerretik), soilik paralelismo formala. Eta, hala da, nahiz-eta akaso Asier Larrinagari ez gustatu. Ezin eutsi daitekena da aditz pospositiboekin arazoak badaudela, eta atzizki deklinatibo edo posposizioekin ez dagoela antzeko arazorik, hor kontraesana dago.

Eta, areago, izen osagarri-buruekin ere berdin-berdin gertatzen da, oro har. Ikus dezagun Igone Zabala beraren beste zita hau (atzoko iturri beretik):

Perpausen kasuan informazio nagusia aditzaren inguruan antolaturik dagoen bezala, izen-sintagmaren kasuan, izenaren inguruan datza informazio nagusia eta oro har deskodifikazioa errazteko estrategia ona izaten da izena aurreratzea.

Eta horregatik guztiagatik, oro har, estruktura buru-lehena izanen da askoz arinagoa, ahaltsuagoa, ... ezi estruktua buru-azkena. Eta oro har hala da, nahiz-eta Asier Larrinagari ez gustatu.

Eta hor dago dena. Zeren, funtsean, bi sintaxi-modu kontrajarri baino ez dira existitzen (paradigma idealean): sintaxi buru-lehenak, non osagarrien gako informatiboak jartzen baitira aurre euren osagarriak, eta sintaxi buru-azkenak, non osagarrien gako informatiboak jartzen baitira atze euren osagarriak. Xabier Artiagoitia hizkuntzalariak berak orokortuko digu atzoko lehen hurbilpena:

(22) Hitz hurrenkeraren parametroa: a. Hizkuntzek osagarria-burua bezala finkatzen dute parametroa; edo b. Hizkuntzek burua-osagarria bezala finkatzen dute parametroa. Hots: hizkuntz mota bi besterik ez leudeke hurrenkerari dagokionez: hizkuntza buru-azkenak eta hizkuntza buru-lehenak.

Ohartu ezen ez dugu sujetua aipatu (atzoko hizkuntz-sailkapena zen OV vs. VO), izan ere, sujetoaren paper sintaktikoa kontsideratzen baita aski irrelebante. Irakur dezagun Eusebio Osa-ren zita hau (Euskararen hitzordena, 1990, 121 or.):

Subjetuaren jokoa dela eta, Lehmann-ek ere uste du SOV eta SVO ordena nagusi horietan, munduan zeharko hizkuntzetan gehien gailentzen diren horietan, ordena horien S horrek ez lukeela zeregin erabakiorrik jokatuko, eta, seguruenik, egiazko lehia OV-aren eta VO-ren artekoa izango litzateke.

Edonola den ere, bistan da ezen baldin aditzaren aurretik jartzen badugu ez soilik osagarria, baizik sujetua ere (aurre osagarria: SOV), orduan komunikatiboki are txartoago egonen gara respektu SVO, oro har. Bestalde, sujetuak oro har izaten dira askoz laburragoak eta sinpleagoak ezi osagarriak (askotan sujetuak eliptikoak dira), eta alde horretatik ere dira kandidatu askoz hobeak ezi osagarriak afin-eta joan aurre aditza (ikus Mahomarena).

Aurrekoagatik guztiagatik, askoz efizienteagoa da SVO estruktura buru-lehena (prepositiboa) ezi SOV estruktura buru-azkena (pospositiboa).

Analisi komunikatibo guzti hau da hain sinplea nola frogagarria, eta Asier Larrinagak berak onartu du ezen: Zoritxarrez, datu enpirikoak nire tesien aurka ditut, eta Rubiok alde (ikus hemen).

Hizkuntzaren erabilera minimoki exijentean, ez dago absolutuki batere dudarik ezen, oro har, ordena progresiboak (head-first) funtzionatzen du askoz hobeto ezi modu regresiboak (head-last). Eta ez da soilik ahalmen-kontu bat; da kalitate komunikatiboa, da gozamena zein segitzen baita hon kateatzea hitzak eta osagarriak eta perpausak eta esaldiak, eta dena an modu diskurtsiboa, ahaltsua, pausatua, kontrolatua, prezisoa, koherentea, informatiboa, ...

 
Iruzur zientifiko eta soziala (I)
2005-03-30 / 19:55 / Jesus Rubio

Erantzunez tu Asier Larrinaga (5)

Asier Larrinagari eman behar diot arrazoia an gauza bat: hasi behar gara iruzurraz mintzatzen: iruzur zientifikoaz, eta iruzur sozialaz. Hemen, euskararen inguruan egiten ari da iruzur zientifikoa eta soziala, eta hor tartean dabil Asier Larrinaga (nik erakutsi nion bere argudioen faltsutasuna, eta aurreko mezuetan jarraitu dut egiten; eta berak paso egiten du, nola ez bailitzan ezer gertatu). 2003ko urriaren 14an idatzi nuen gutun bat (BERRIAn argitaratua) non esaten bainuen:

Nago kontra mediokritate zientifikoa hon horiek guztiak ze, ikertzaile linguistikoak izanik, ez duten onartu nahi ebidentzia. Nago kontra arduragabekeria itzela hon horiek guztiak ze, izanik ardura zientifikoak gain esparru linguistikoa, jarraitzen duten mahaigaineratzen aitzakia lazgarriak afin-eta euskararen auziaren muinean ez sartzeko. Nago, azkenez, kontra hizkuntzalari horiek denak (eta bereziki sintaxian adituak) ze ez dioten arazoari begiratu ere egin nahi: ez dute horrela euren erantzukizuna txikiagotuko!

Nik jakin nahi nuke nola jarriko lituzke Asier Larrinagak (edo Ibon Sarasolak, edo Juan Garziak, edo edozeinek) aurreko hiru esaldi horiek. Eta egin nahi nuke konparazio komunikatiboa inter bi bertsioak, eta debatitu serioski bezain zintzoki. Baina, seguruasko, ez du(te) egingo. Zergatik?

Hemen erantzukizuna duenak erantzun behar du, eta argudiatu; edo bestela iruzur profesionala egiten du, iruzur zientifikoa, iruzur soziala; zeren gogora dezagun ezen gai hau sozialki oso-oso inportantea da. Baina, zergatik egiten dute atzera noiz-ere eskatzen baitzaie debate serio eta zintzo bat non denok aporta ditzagun adibide konkretuak, eta non denok ikus dezagun nola ibiltzen dira ahalbide regresiboak respektu progresiboak an egoera konparatibo konkretuak? Nik ez daukat arazorik tu erakutsi (izan ere, aurreko mezuetan begien bistan gelditu da) ezen baliabide prepositiboek gehiago eta hobeto egiten dute euren lana, baina eurek bai: zergatik? (ez ahaztu, gainera, ezen ni debate(?) honetan EHUko ikerlari modura nagoela).

Nik esaten ditudan gauza guztiak frogatzen ditut, teorian eta praktikan: guztiak ere. Eta norbaitek eskatzen badit azalpen bat, emango diot, oso gustura gainera (nire erantzukizuna baita); eta norbaitek erakusten badit oker nabilela, eta nire frogak ez direla zuzenak, onartuko dut, oso gustura ere. Baina Asier Larrinagak

  • ez du azaltzen nondik ateratzen ditu gauza aski txokante eta anbiguoak zein esaten dituen (ikus hemen);
  • ez dit ematen itzulpena zein eskatu nion; bide batez eman gaurkoa ere, mesedez; eta gero jarraituko dugu kin horiek zein joan baitira agertzen an aurreko mezu guztiak, eta kin horiek zein agertuko baitira hurrengo mezuetan ere, banan banan, astiro, aurriritzirik gabe (ez dezala aurretik esan ez duela iritziz aldatuko), harik-eta lortu konklusio zientifikoki onargarri bat;
  • ez du teoriarik bere alde: argi eta garbi ikusten (eta erakusten) da nola estruktura progresiboak (respektu regresiboak) baitira askoz ahaltsuagoak, irekiagoak, arinagoak, koherenteagoak, pausatuagoak, jarraituagoak, informatiboagoak, ... ;
  • eta, azkenik, datu enpirikoak ere ez daude bere alde (ikus atzoko mezua).

Guztiarekin ere, badirudi ezen Asier Larrinagak eman nahi ditu lezioak hon zintzotasun zientifikoa. Hau ez da serioa.

Asier Larrinagak (eta Ibon Sarasolak eta Juan Garziak..) onartu behar du ezen bada ordena bat zeinek berdin ongi funtzionatzen du exijentzia-gradu altuan edo baxuan, esaldi luzeetan edo laburretan, mintzatzean edo idaztean, itzultzean edo bikoiztean, dokumentaletan edo albistegietan, definizioetan edo edozertan; eta, bestalde, badela beste ordena bat zeinen estuasun konparatiboek baldintzatzen baitute kantitatea eta kalitatea hon diskurtsoa zein produzitzen baita kin ordena hori (efektua izan daiteke ezkutuagoa edo ageriagoa, baina hor dago: ezin da bestela izan).

Hemen analisi serioak egin behar dira, eta hortik atera gomendio serioak. Hemen oso argi dago nondik nora doa komunikazioaren haria, eta zein baliabide egokitzen zaizkion hobekien tu hari edo norabide hori; zeren badago teoria (eta ebidentzia) komunikatibo sendo, argi eta garbia; zeinetatik ilki beharko baitziren gomendio eta aukera sintaktiko berritzaileak oso diferenteak hon horiek zein egiten/ematen baitira. Hemen bultzatu beharko lirateke estruktura eta baliabide buru-lehenak, hemen bultzatu beharko litzateke berrikuntza, saiakuntza, debate zabala, zintzoa eta rigurosoa; eta zer bultzatzen da? isiltasuna, antidebatea, betiko egitura atzerakoiak, ... hemen bunker antizientifiko bat dago.

Demagun adibide bat. Asier Larrinagak dio:

Ordenagailuak bagina, eta informazioa prozesatzeko modu bakarra bagenu, mutur batetik hastea eta hitzez hitz edo bitez bit irakurtzen eta ulertzen joatea, orduan bai, orduan arrazoizkoak lirateke Rubioren argudioak.

Baina puntu hori oso argi gelditu zen hemen. Han, Asier Larrinagak jasotzen zituen honako hitzak hon Bittor Hidalgo:

«Irakurleak, hiztunak eta entzuleak bezala, ez ditu esaldiak osorik begi sakada bakarrean jasotzen, ez deskodetzen, ez ulertzen. Zatika baino. Eta aldiko ez da jabetzen oso unitate laburrez baino, fisikoki ondo mugatuez, nori gure esperientzia propioak ere erraz erakuts diezagukeen moduan».

Nire erantzunean jasotzen nituen Bittor Hidalforen hitz hauek

Dirudi prozesamendua, ahoz edo irakurriz, gehienera 10 (15?) silaba bitarteko informazio unitateetan egin ohi dela. (EKAIA, 2002, 16. zkia.)

Eta, pixkat beherago, nioen ezen:

Hidalgoren azken bertsioen arabera 7, 8 edo 10 bat silaba da topea nondik aurrera agertuko zaigun kizkur nabaria, edo, nahiago bada, atzerakarga (IU bat da topea):

Badirudi guk bai irakurtzean eta bai entzutean kolpe batean ulertzen ditugun zatiak direla 10 bat silabatakoak. 10 silabatik gorako zatiak nekez ulertzen ditugu. 7-8 silabatako multzo hori da "informazio unitatea" deitzen dena. (ARGIA, 2003ko azaroaren 23ko alea)

Beraz, Asier Larrinagari gustatu ala ez, prozesamendua egiten da oso unitate laburrez. Honela nioen:

Gehienera, beraz: tope modura 10-15 silaba. Modu diskurtsibo-progresiboan ez da tope horretara ailegatzen, zeren kasu horretan informazioaren adreilu koherenteak eta zentzudunak (informazio-unitate itsaskorrak) izaten dira hitzak(...), zeinen metaketa informatiboak ez duen muga argirik. Modu adierazkor-regresiboan, aldiz, tope hori da mehatxu konstante bat, Damokles-en ezpata bat zein, edozein momentutan, erori baitaiteke gain gure osagarri bat, gain gure perpaus bat, gain gure esaldi bat.

Esanda dago: informazio-unitate itsaskorren tamaina dependitzen da krutziaki hon ze nolako hitz-hurrenkera erabiltzen ari garen; eta zenbat-eta informazio-unitate itsaskor laburragoak erabili, zenbat-eta adreilu koherente finagoak erabili, orduan-eta jarraikortasun gehiago gozatuko dugu, bai-eta, beraz, arazo gutxiago diskurritzeko.

Bittor Hidalgok edo Asier Larrinagak diote ezen 7 edo 10 edo inkluso 15 silabatako zatietan ez duela inporta non jartzen dugun preposizioa edo posposizioa, non jartzen dugun izena edo ezizena, baina hori ez da horrela. Jakina inporta duela, eta asko gainera; zeren, informazio-unitate itsaskor luzeen barneko ordena antiinformatiboak oztopatzen baitu unitate horien aurrerako kateazioa (ez ordea, atzerakoa: baina atzera kateatzeak sakonduko luke gure arazo komunikatiboa). Esan nahi baita ezen informazio-unitate itsaskor luzeen barneko ordena antiinformatiboak zeharo baldintzatzen du informazio-unitate horiek aurrera kateatzeko aukera (kalitatean eta kantitatean), baldintzatzen du mezuaren korritzea, baldintzatzen du komunikazioa bera.

Beraz, modu progresiboa da askoz koherenteagoa ezi modu regresiboa, eta horregatik lortzen dugu komunikazio koherenteagoa, kontrolatuagoa, ahaltsuagoa, malguagoa, arinagoa, eta, hitz batean, askoz hobea. Ez dezala esan, mesedez, ez Asier Larrinagak ezta inork ere ezen berdin da.

 
Iruzur zientifiko eta soziala (II)
2005-03-30 / 20:08 / Jesus Rubio

Erantzunez tu Asier Larrinaga (6)

Asier Larrinagak esaten digu ezen:

Hizkuntza bakoitzak bere komunikazio-estrategiak ditu.

Ez: hizkuntza batzuek (head-last-ek) dauzkate estrategia urri eta eskasak, eta beste batzuek (head-first-ek) dauzkate estrategia ugari eta kalitatezkoak. Hori da (euskararen) egia, egiarik bada; eta goiko esaldi horri darion paralelismo inozentea da iruzur handia, zein denen bistan gelditu behar baita.

Asier Larrinagak jartzen digu erlatiboen adibidea:

Gaztelaniaz, adibidez, testugintzan funtsezko tresna da «que». Egia da oso malgua dela, eta esaldi-katea infinituraino luzatzeko modua ematen digula. Horrek ez du ezer esan nahi. Are gutxiago euskarazko -n erlatiboarekin itzultzen tematzen bagara, horren bidez euskararen sintaxia zurruna dela frogatzeko. Izan ere, «que» hori ez da erlatiboa izaten gehien-gehienetan, lokailu soila baizik. Iruzurrik ez, mesedez!

Beraz, Asier larrinagak onartzen du ezen erlatibo prepositiboa oso malgua dela (respektu pospositibo zurruna), baina dio horrek ez dakarrela ezen euskararen sintaxi osoa zurruna denik. Erlatibo prepositibo malgu bat ez izatea, berez iruditzen zait oso gauza larria; baina, areago: Asier Larrinagak onartu beharko dit ezen, euskaraz, ia beste baliabide guztiak dira hain zurrunak, hain mugatuak (edo hain pospositibo) nola goiko erlatibo pospositibo zurrun eta mugatu hori; nondik segitzen baita ondorioa ezen euskararen sintaxia, oro har, zurruna dela, edo, nahiago bada, askoz zurrunagoa ezi beste edozein sintaxi non estruktura eta baliabide guztiak baitira hain malguak, irekiak, koherenteak (prepositiboak)... nola goiko erlatibo prepositibo malgu hori. Edo ez?

Bistan da, baliabide progresiboak elkarren artean konbinatu daitezke (berdin nola erlatiboak eurak) afin joan eskuratzen tobogan komunikatiboak nondik etorriko baita gozamen diskurtsibo jarraitua, irekia, koherentea, informatiboa... zein, inondik inora, ezin da lortu erabiliz sintaxi regresiboa (hortxe dago, zain, Jaun Kixkur eta bere lege regresiboa afin-eta gozamenaren kantitatea eta kalitatea ongi mugatzeko).

Gogora dezagun zer esaten nion tu Asier Larrinaga an nire aspaldiko erantzun bat, non agertzen baitira hainbat zita hon Juan Garzia:

... Juan Garziak honakoa dio:

Izan ere oso gauza desberdina da ISaren gune nagusia eman (determinazioa eta izena) eta gero haren muina den izena zehazten segitzea (erdaraz gertatu ohi den moduan), eta (hori baita kasua) zehaztapen hori airean -erreferenterik gabe- egitea eta gero halako batean, guztiaren buruan, erreferente nagusi hori ematea. Garbi dago hor ere kizkur horietako bat egitera behartuko genukeela berehala irakurlea (hots, behin luze-konplexotasun gradu batera orduko). ... (Joskera, lantegi, 368 or.)

Hidalgoren azken bertsioen arabera 7, 8 edo 10 bat silaba da topea nondik aurrera agertuko zaigun kizkur nabaria, edo, nahiago bada, atzerakarga (IU bat da topea):

Badirudi guk bai irakurtzean eta bai entzutean kolpe batean ulertzen ditugun zatiak direla 10 bat silabatakoak. 10 silabatik gorako zatiak nekez ulertzen ditugu. 7-8 silabatako multzo hori da "informazio unitatea" deitzen dena. (ARGIA, 2003ko azaroaren 23ko alea)

... .Esanda dago: informazio-unitate itsaskorren tamaina dependitzen da krutziaki hon ze nolako hitz-hurrenkera erabiltzen ari garen; eta zenbat-eta informazio-unitate itsaskor laburragoak erabili, orduan-eta jarraikortasun gehiago gozatuko dugu, bai-eta, beraz, arazo gutxiago diskurritzeko.

Modu adierazkorrean, bizitza konplikatuagoa da, zeren IU baten topea (hots, 10 silaba horiek) oso tope txikia baita, adibididez, izen-sintagma (IS) batentzako, non, ahal izanez gero, erabiliko baititugu osagarrien kate luze samarrak, erlatibozko osagarri kateatuak barne. Irakur, adibidez, Juan Garzia beraren beste zita hau:

Oinarri-oinarrizko arazo bat dago, beraz, erdarazko erlatibo-perpausak euskaraz emateko: erdarazko egitura irekia da, muga garbirik gabe luzagarria; euskarazkoa, berriz, itxia eta oso mugatua. (Joskera, lantegi, 368 or.) Begibistan da sakoneko diferentzia funtzionala inter hizkuntza estadio adierazkor oztopoz-betea eta estadio diskurtsibo jarraitua. Irakur honako hau (non-eta Larrinagak aholkatzen digun Garziarenean):

Hortik ere (...), bistan da, gure sintaxiak eskatzen duen zatikakotasun erlatiboa, erdararen jarraikortasunaren aldean. Ez da, hala ere, berez, dena desabantaila, gehiegikeriarako bideak ixten baitizkigu horrek. (Joskera, lantegi, 369 or.)

A ze kontsolamendua! Eta, esan gabe doa: jatorrizko euskarazko testuetan ez da arazoa desagertuko, baizik-eta soilik hobeto ezkutatuko.

Arazoa ezin liteke argiago egon: batean estruktura koherenteagoa, irekiagoa, jarraituagoa, ...; eta bestean gehiegikeriarako bideak itxita!. Eta baita gozamen diskurtsiborako bideak ere! Horixe al da gure guruen pobrezia frantziskotarra? Ez, eskerrik asko: pobrezia hori iruzurra da.

 
Iruzur zientifiko eta soziala (III)
2005-03-30 / 20:16 / Jesus Rubio

Erantzunez tu Asier Larrinaga (7)

Asier Larrinagak esaten digu ezen:

Ulertu nahi ez duenak ez du ulertuko, eta, hona helduta, gaztelanian, edo frantsesean, edo nik ahal dakit zein hizkuntzatan oinarrituriko kasuak aterako ditu.

Ez, ez dugu urrutira joan behar: ikus dezagun hurrengo adibidea, aterea hon Asier Larrinagaren artikulua bera:

  • (?) Telealarma sistema bakarrik bizi diren eta mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonei bizi kalitatea hobetzeko sortu zen
    • HOBETO: Telealarma sistema bakarrik bizi diren pertsonei eta mugitzeko zailtasunak dituztenei bizi kalitatea hobetzeko sortu zen.

Hor zer egin du Asier Larrinagak? Pixkat aurreratu du osagarri baten buru deklinatua, zeren, hala eginez, hobeto eramanen da karga komunikatiboa. Ongi, norabide onean jo du, printzipioz (eta diot printzipioz zeren, kasu horretan, aldaketa horrekin aldatu du esaldiaren esangura ere, baina tira). Nire galdera da:

Ezin liteke zerbait gehiago egin afin hobetu (esanguratsuki) esaldi horren ulergarritasuna?

Ikus:

El sistema de telealarma surgió para mejorar la calidad de vida a las personas que viven solas y que tienen dificultades para moverse.

edo:

El sistema de telealarma surgió para mejorar la calidad de vida de las personas que viven solas y tienen dificultades para moverse.

Bistan da: posposizioek (estruktura eta baliabide pospositiboek) huts egiten dute noiz eraman behar dute karga komunikatibo handia, ez baitziren horretarako sortu. Edo bestela esanda: soluzioa, esan nahi baita tajuzko soluzioa, ezin da lortu ezbada gaindituz euskara estandarraren muga estuak, eta luze gainera (estruktura eta baliabide prepositiboak dira ezinbestekoak, ala ez?).

Hemen, ikusten ditugu arbolak, baina basoak ez; eta hori da oker handia, dakigunez. Ibiltzen gara bidetik kentzen harri koxkorrak, nola gaztelanian edo frantsesean, bitartean-eta irensten ditugu errotarriak, lasai-lasai. Baina, ariketa hori guztia gezur handi bat da, eta halako gomendioak iruzur bat. Linea berean, nioen duela ez asko ezen:

Asier Larrinagak (eta Koro Navarrok/Josu Zabaletak) ikusten dute ezen euskaraz osagarriak malguago doazela aditzekin ezi-ez izenekin. Bide beretik, ez ote dute ikusi behar ezen euskaraz (bai izenarekin, bai aditzarekin) zurrunago gabiltzala ezi gaztelaniaz (izenarekin, aditzarekin edo edozeinekin)?

Asier Larrinagak (eta bunkerreko lagunek ere) gomendatzen digu ezen konpondu dezagun umekeria noiz gure begien aurrean daukagu egundoko iruzurra, zientifiko eta soziala (edo, nola deitu beharko genioke honi?). Definitiboki, ezin dut ulertu.

 
Iruzur zientifiko eta soziala (IV)
2005-03-30 / 20:46 / Jesus Rubio

Erantzunez tu Asier Larrinaga (8)

Asier Larrinagak esaten digu ezen:

Tipikoa izaten da definizio erako lerrokada bat mahaigaineratzea: «una X es una Y que tal y que tal, que cuando tal, hace tal». Ez dago definizioak emateko beste moduren bat, DRAEren estilo ankilosatu eta artrosikoa ez dena? Bai, badago, eta egungo hiztegi moderno eta aurreratu askotan erabiltzen da.

Ikus dezagun:

Una X es / una / Y / que / tal / y / que / tal /, que / cuando / tal /, hace / tal.

Hori ez da definizio erako lerrokada bat; ez, hori da mintzatzeko modu preziso, efizientea, ekonomikoa, progresiboa, koherentea, diskurtsiboa, artikulatua ..., zeinek berdin balio baitu an definizioak, an galderak, an deskripzioak, an argumentazioak ...

Izatekotan, definizio erako lerrokada bat litzateke honako hau, zein gomendatzen baitu Asier Larrinagak berak:

Telealarma sistema bakarrik bizi diren pertsonei eta mugitzeko zailtasunak dituztenei bizi kalitatea hobetzeko sortu zen.

Baina, nik ez dakidana da:

  • Zergatik, arraio, ez ote die aplikatzen bere estilo ez-ankilosatu eta ez-artrosiko hori tu bere adibide horiek, zein bai baitira eredu hon ankilosamendu eta artrosia?
  • Zergatik, arraio, ez ote die aplikatzen bere estilo ez-ankilosatu eta ez-artrosiko hori tu bere albistegi mintzatuak? izan ere, bistan da, Asier Larrinagak ematen dituen gomendioei jarraiki, ETBko albistegi mintzatuek jarraituko baitute beti bezain eten, zurrun, baldintzatu eta pobre (konparatu, mesedez, gaztelerazkoekin).
  • Zergatik, arraio, ez du azaltzen zertan den estilo ez-ankilosatu eta ez-artrosiko hori?
  • Zergatik ez ditu ematen nik eskatutako adibideak an estilo ez-ankilosatu eta ez-artrosiko hori?

Berak esaten ez badu, nik esango dizuet zergatik: *zeren Asier Larrinagak aipatzen duen estilo ez-ankilosatu eta ez-artrosiko hori iruzurra da, zientifiko eta soziala*.

Funtsean, existitzen dira bi ordena: ordena buru-lehena, eta ordena buru-azkena; eta bata da askoz ahaltsuagoa, informatiboagoa .... ezi bestea (eta hori objetiboa da, eta denek onartu behar dute). Hortik aurrera, eman ditzala Asier Larrinagak adibideak, erabil dezala ez dakit zein estilo ez-ankilosatu eta ez-artrosiko, eta nik frogatuko diot ezen bere estilo hori (edo beste edozein estilo) hobe (edo askoz hobe) inplementa daitekeela erabiliz estruktura eta baliabide progresiboak ezi erabiliz estruktura eta baliabide regresiboak.

Bistan da: estilo diskurtsibo zehatz eta ahaltsua da teknologia komunikatibo punta-puntakoa zeinek uztartzen ahal ditu kalitate komunikatibo altua eta kantitate informatibo handia, afin sortu, noiz nahi dugun, mezu aberatsak, hierarkizatuak, landuak, zeinetatik destilatzen baita efizientzia eta kalitatea, edonondik.

Izanez ere, teknologia diskurtsiboak dakar berekin garapen humanoa.

 
Iruzur zientifiko eta soziala (eta V)
2005-03-30 / 21:10 / Jesus Rubio

Erantzunez tu Asier Larrinaga (eta 9)

Asier Larrinagak, bere komentarioa amaitzeko, esaten digu ezen:

Berriro diot hizkuntza bakoitzak –eta hiztun bakoitzak– bere estrategiak dituela; eta denak dira onak.

Ez jauna, dena ez da berdin. Ez da (inondik inora) berdin harbidea edo errepidea; ez da (inondik inora) berdin traktorea edo idi-parea; ez da (inondik inora) berdin lastozko estalia edo teilatua; ez da (inondik inora) berdin ordena informatiboa edo antiinformatiboa. Eta hori horrela da, objetiboa.

Ez da berdin esatea:

Nago kontra mediokritate zientifikoa hon horiek guztiak ze, ikertzaile linguistikoak izanik, ez duten onartu nahi ebidentzia. Nago kontra arduragabekeria itzela hon horiek guztiak ze, izanik ardura zientifikoak gain esparru linguistikoa, jarraitzen duten mahaigaineratzen aitzakia lazgarriak afin-eta euskararen auziaren muinean ez sartzeko. Nago, azkenez, kontra hizkuntzalari horiek denak (eta bereziki sintaxian adituak) ze ez dioten arazoari begiratu ere egin nahi: ez dute horrela euren erantzukizuna txikiagotuko!

edo esatea:

? (esango al dute inoiz zer jarri behar duten hemen?)

Eta, gauzak horrela, debatearen (edo antidebatearen) puntu honetan, paralelismoaren diskurtsoa egiten jarraitea iruzurra da, iruzur zientifikoa eta soziala.

Honela idazten nuen duela 2 urte an sustatu.com: Nik planteatzen dudan hizkuntz garapena ez da subjetiboa, baizik ongi objetiboa, hain objetiboa nola diferentzia inter ordena informatiboa eta ordena antiinformatiboa (ikus J.M. Agirreren Desoreka sintaktikoak). Bistan denez, ordena informatibo objetibo hori lortzeko ez da gauza hoberik ezi usantza hon preposizioak, eta horien bila atera behar gara, baldin-eta euskara intralinguistikoki normalizatuko bada.

...

Irakur artikulua hon Bichakjian.

Ikus informazio gehiago buruz Bichakjian.

Soilik aipamen bat: The modern word order has therefore a double advantage: in the first place, it allows for the coding and decoding of linguistic messages with a minimum of mental effort, since it taxes the working memory of speakers and listeners as little as possible; and, in the second place, because the processing of linguistic messages is facilitated, it makes it possible to conceive and express increasingly more complex thoughts.

Noiz enteratuko dira gure hizkuntzalariak?

Aurrerago esaten nuen ezen:

Patxi Petrirenak Euskaldunon Egunkarian idatzi zuen artikulu bat deitzen Euskaran dira bideak (2002-VII-16), non, besteak beste, honakoa esaten duen:

... , Rubiok gogoratzen digu bi aukera ditugula zenbait egitura sintaktikotan, hala nola baizik (atzetik joaten dena) eta baizik eta (aurretik joaten dena), eta esaten digu oso lagungarria dugula aurretiko erabiltzea, periodo luzeetan batez ere. Ados. Hari beretik, ...

Nekez argudiatuko du Petrirenak (edo Salaburuk, edo Hidalgok, edo berdin Rabellik) nola oso lagungarria dakigukeen "baizik(-eta)", bitartean-eta antzeko egiturak nola "buruz(-eta)" sobera zaizkigun. Sinpleki: ez dago argudiatzerik (eta bide beretik doaz beste estruktura eta baliabide prepositibo guztiak ere).

Baliabide prepositibo horien aldeko ariketa berritzailea ez da arbitrarioa, ezta noraezekoa ere, eta bai, alderantziz, ongi zuzendua an norabidea hon garapen komunikatibo-diskurtsiboa zein zor zaion tu euskara afin-eta honek bere goreneko estadio komunikatiboa iritsi dezan (ezagutzen dugun gorena behintzat).

Ikus Bichakjianen zati hau, non lotzen diren, ongi lotu ere, hitz-ordena eta pentsabide aurreratuago bat: The shift from the head-last to the head-first order constitutes an important step in the expression of thought and thence in thinking itself. The ancient order is based on a global perception and requires a processing that is also global. The sequence victoriam reportavit or aere perennius can only be interpreted when the entire utterance has been heard, i.e., when the phrase-final head has been uttered. Instead, in the head-first languages, the analysis begins immediately and goes on as the modifiers unfold. The ancient model requires therefore a global interpretation, whereas the modern one lends itself to a progressive analysis.

... hortxe dago diskurtsibitatea!

Bistan da ez dela inondik inora berdin prozesamendu globala edo progresiboa. Bistan da ezen prozesamendu progresibo bezain irekia (buru-lehena) da askoz ahaltsuagoa ezi prozesamendu global bezain itxia (buru-azkena). Zer gehiago behar dute gure hizkuntzalariek?

 

Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus