Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik »  Ez gara izenzaleak

Ez gara izenzaleak

2004-11-26 / 07:04 / Asier Larrinaga Larrazabal - EITB   HIZKUNTZA

Albiste testuak alferrik korapilatzen ditugu askotan, elementuak aditzari itsatsi beharrean izenari itsasteagatik. Gure inguruko hizkuntzek informazioa izenaren inguruan antolatzeko joera dute, baina euskaraz estrategia hobea izaten da informazioa aditzaren inguruan antolatzea.

Hizkuntza bakoitzak bere bidea

Hizkuntza bakoitzak bere bidea

Kontzertuei buruzko albisteetan, esate baterako, asko zabaldu da «Ignacio Sarriaren zuzendaritzapean» esatea. Ondo dago, baina laburragoa eta errazagoa da «Ignacio Sarriak zuzenduta» esatea. Zalantzazkoagoak dira beste esaldi batzuk.

  • Lehen ministroak gatibu britainiarraren berehalako askapena eskatu du.
    • Lehen ministroak gatibu britainiarra berehala askatzeko eskatu du.

Ezin da esan jokabide bat bestea baino zehatzagoa, egokiagoa edo teknikoagoa denik, hizkuntza bakoitzak bere estrategiak dituela baizik. Euskaraz, askatasun handiz itsasten dizkiogu perpausaren osagaiak aditzari. Izenari itsatsiz gero, berriz, testu zurrunagoak sortzen ditugu.

  • Bi etxeren zaharberrikuntza egiten hasi dira kultur ekitaldietarako.
    • Bi etxe zaharberritzen hasi dira kultur ekitaldietarako.
  • Artezilariek gutxienez bi urte beharko dituzte esparru honetako mina guztien indargabeketarako.
    • Artezilariek gutxienez bi urte beharko dituzte esparru honetako mina guztiak indargabetzeko.

Euskaraz aditzarekin malguago

Oro har, osagaiak izenaren menpetik ateraz gero, testu arinagoak sortuko ditugu, eta ordenamendu arazo asko gaindituko ditugu. Esaldiko elementuak askatzean, leku batetik bestera mugi ditzakegu.

  • Espainiak guztiz etenda dauzka Marokorekiko harreman diplomatikoak.
    • Espainiak guztiz etenda dauzka harreman diplomatikoak Marokorekin.
  • Josu Lartategik euskaraturiko Bukowskiren Pulp eleberria argitaratu du Txalapartak.
    • Bukowskiren Pulp eleberria argitaratu du Txalapartak, Josu Lartategik euskaraturik.
  • Santiagoko eskoletan gero eta ume gutxiago hasten dira tabakoa erretzen, Txileko Gobernuaren eskola osasunari buruzko urteroko planari esker.
    • Santiagoko eskoletan gero eta ume gutxiago hasten dira tabakoa erretzen, Txileko Gobernuak eskoletan osasuna bultzatzeko urtero prestatzen duen planari esker.

Gaizkiulertuak ere gerta litezke

Horrelako estrategiez baliatu beharrean, azkenaldian muturrera eraman da kontrako joera, informazioa antolatzeko lehentasuna izenari ematea. Horrek arrisku bat dakar, gainera: esan nahi dugunaren kontrakoa esatea.

  • Ministroak EAJ kritikatu du, Senideak elkarteari emandako dirulaguntzengatik. [Dirulaguntzei gutxi iritzi die, nonbait.]
    • Ministroak EAJ kritikatu du, Senideak elkarteari dirulaguntzak eman dizkiola eta.
  • Hainbat taldek protestaldiak antolatu dituzte Espainiako Gobernuak Meliton Manzanas poliziaburu frankistari emandako dominaren kontra.
    • Hainbat taldek protestaldiak antolatu dituzte, Espainiako Gobernuak Meliton Manzanas poliziaburu frankistari domina emateagatik.
  • Estatu Batuetako Gobernua oso kezkatuta dago Afganistaneko mugatik alde egin duten Pakistaneko tropengatik. [Bai errukibera Bush, soldadu pakistandarrengatik lo egin ezinda!]
    • Estatu Batuetako Gobernua oso kezkatuta dago, Pakistaneko tropek Afganistaneko mugatik alde egin eta gero.


(ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)

  • Orain arte argitaratutako artikulu guztiak ikusteko sakatu HEMEN

Inprimatu


Erantzun

 
Kalkoaren bidetik gabiltza
2004-11-26 / 10:55 / Koro Navarro/Josu Zabaleta

Asier, zure artikulua ondo dago, baina puntu bat ikusten diogu hobeto aztertu beharrekoa: adibide horiek, gehienak, gaztelaniara pasa, eta arazoa, oro har, berbera da. Alegia, delako estrategia hori —izenaren ingurukoa—, gaztelaniarena ere bada (gutxienez), baina moda bat, okerreko joera bat zabaldu da, ikaragarri zabaldu ere, eta hortxe gabiltza denok nahastuta. Gaztelaniaz normalagoa egiten da estilo hau euskaraz baino, baina estatistika kontu hutsa da: gehiago irakurtzen/entzuten dugu gaztelaniaz.

Berriz ere, kalkoaren bidetik gabiltza. Hori dela eta, oso komenigarria da gaztelania ondo-ondo menderatu eta aztertzea euskara landu nahi bada. Bide horretatik, El dardo en la palabra da euskarak gaur duen estilo libururik onenetako bat.


(KORO NAVARRO eta JOSU ZABALETA itzultzaileak dira)

 
Ez gara ahaltsuak
2004-11-29 / 15:27 / Jesus Rubio

Asier Larrinagak (eta Koro Navarrok/Josu Zabaletak) ikusten dute ezen euskaraz osagarriak malguago doazela aditzekin ezi-ez izenekin. Bide beretik, ez ote dute ikusi behar ezen euskaraz (bai izenarekin, bai aditzarekin) zurrunago gabiltzala ezi gaztelaniaz (izenarekin, aditzarekin edo edozeinekin)?

Adibidez, ikusten dute diferentzia komunikatibo aski nimiñoa inter "Lehen ministroak gatibu britaniarraren berehalako askapena eskatu du" eta "Lehen ministroak gatibu britaniarra berehala askatzeko eskatu du".

Ongi da, baina gero, esaldi luze edo konplexuagoetara pasa behar da. Zeren, zer gertatzen da predikatua luzatzen hasten denean? Gaurko Berrian dugu erantzuna: ETAren eta indarkeria islamistaren arteko loturak "erreparorik gabe" ikertzeko eskatu du Aznarrek. ... Halaber, zenbait alderdik eta komunikabidek Madrilgo atentatuak PPren eta bere Gobernuaren aurka konspiratzeko baliatu zituztela esan du Aznarrek.. Azken esaldi honetan aditz guztiak elkarrekin daude (objetuaren ostean, hori bai).

Bistan da: predikatu luzeagoa, eta sujetua atzera eramaten dute, halatan non OVS egitura gelditzen zaigun. Hori baino hobea da, dudarik gabe, SVO egitura: Aznar ha pedido que se investiguen "sin reparos" las conexiones entre ETA y la violencia islamista. ... Aznar ha dicho también que algunos partidos y medios de comunicación han utilizado los atentados de Madrid para conspirar contra el PP y su Gobierno. Azken esaldi honetan aditzak (eta beste osagaiak, hala nola sujetua) askoz hobeto banatuta daude, testu orekatu eta komunikatiboa lortzeko (esaldi luzeagoa eta diferentzia nabarmenagoa).

Ez duzuela oraindik ikusten? Ikus ondoko testuak, zein baitira lehenengo paragrafoak hon gaurko editorialak hon DEIA, EL CORREO eta GARA. Itzuli euskarara, argitaratu hemen eta komentatuko ditugu testuok. Areago, zuen itzulpenaren itzulpena egingo dugu gaztelaniara, eta inkluso gure bigarren itzulpen hori izanen da komunikatiboki hobea ezi euskarazko itzulpena:

DEIA

UCRANIA VIVE HORAS DECISIVAS una semana después de que la oposición impugnara en la calle el resultado de unas elecciones que daban como ganador al candidato continuista del presidente saliente Leonid Kuchma. El candidato oficialmente ganador, el primer ministro Viktor Yanukovich, respondió ayer al acuerdo del Parlamento de la víspera de invalidar las elecciones, reuniendo a los líderes de 18 de las 27 unidades administrativas del país, aquéllas en las que ha obtenido un respaldo mayoritario y que se sitúan en la zona sureste del país. Este foro, en el que se habló de la posibilidad de solicitar un referéndum para federalizar el país, y en el que se calificó de pseudodemócratas a quienes llevan una semana manifestándose en Kiev, descargó la responsabilidad de llevar al país al abismo en los seguidores de Yushenko, mientras que las regiones de Donetsk y Luganks proponían desde un referéndum de autonomía hasta la creación de una república suroriental reconocida por Rusia, pasando por dejar de colaborar en los presupuestos de la república. Esa parte del país alberga prácticamente a la mitad de la población de Ucrania pero es responsable del 70% de la producción industrial total.

EL CORREO

El XI Congreso de ELA se ha desarrollado en un clima de unanimidad y autocomplacencia que anuncian la continuidad de la estrategia trazada bajo el liderazgo de José Elorrieta, para el que va a ser su último mandato al frente de la central nacionalista. Su reivindicación de las 422 huelgas de empresa y 22 sindicales protagonizadas en los últimos cuatro años y su denuncia del «neoliberalismo» y del momento actual como de «capitalismo salvaje» aportan notas que no sólo preocupan a los empresarios y a las administraciones públicas. Introducen también conceptos que evocan una visión excesivamente maniquea y en absoluto comprometida con la búsqueda de lo que de común hay en toda colisión de intereses.

GARA

El Gobierno de Nafarroa, haciendo una interpretación torticera de un acuerdo parlamentario que no suscribió en su momento, pretende ahora humillar la memoria de los más de 3.000 navarros fusilados por los alzados en armas contra el régimen republicano. UPN y CDN esconden el sentido de la declaración parlamentaria que habla del «reconocimiento y reparación moral de las ciudadanas y ciudadanos fusilados a raíz del 36» y promueven ahora la instalación de una escultura en Sartaguda «en recuerdo de las víctimas de la guerra civil». La única manera de superar aquellos episodios que ensombrecen la historia del pasado siglo en Nafarroa es restituir la memoria de todos aquellos navarros que «murieron por la libertad y la justicia social» a manos de los fascistas, porque éstos y su recuerdo han estado presentes por demasiado tiempo en plazas, calles y pórticos de iglesias para que necesiten ninguna restitución añadida.


(JESUS RUBIO PEÑA da doktore in Ekonomia)

 
Vorondate sobera elkorrak an saridun relevanteak
2005-02-04 / 19:20 / Erramun Gerrikagoitia

> Albiste testuak alferrik korapilatzen ditugu askotan,

Vorondate sobera elkorrak an saridun relevanteak

Asier Larrinagak, buru denak hon Euskararen Saila hon Euskal Telebista, diosku an erabili.com ze “albiste testuak alferrik korapilatzen ditugu askotan” eta antza egia izango da, zeren ez da edozein -behintzat karguz- hori dioena.

Gero berak ezarri gaiari loturik parte hartzen dute, arrapostu emanez dioenari Asier Larrinagak, Koro Navarrok eta Josu Zabaletak izkiriatzen dutela kommanitaz lehenengo eta azkenik Jesus Rubio ekonomisteak. Ba dakigu ere ezen sari gorenak jaso dituztela buruz traduktione lan eta fruituak Koro Navarrok eta baita Josu Zabaletak, beraz dira traduktore relevanteak duda barik biok, ditugunetarik onenentxoak.

Nik ezin konprenitu ahal dudana da nola ez duten deus ihardesten (bakoitzak aparte edo berriz kommanditaz) eta nola mutu baratzen diren K. Navarro eta J. Zabaleta, zergatik ez dira entseatzen traduzituz hiru textu llaburtto real, hartuak direnak tik geure egungo egunkariak.

Euskal esaereak ere ba diosku ezen “hartzen duena, zorduntzen da”, hortaz ba, sariak harturik biok -ohorezkoak eta ekonomikoak, nire ustez ongi mereziak gainera- ganik sakela hon Euskal Populua arartez administratione publikoa, behar lukete erantzun, emanik dutenetik ahal dutena, zorarren ere deskarguz. Zeren zain dute Herria eta Populua beren aportatione aportableaz, aporta dezaten.

¿Zergatik edo zeren beldurrez egiten dute itzuri, ez erantzun edo mutu? ¿Ote du Herriak eta inkluso Populuak zuzenik deus exigitzeko tik aportatu ahal dutenak, ala da okerreko planteamendua? Nolanahi niri irudutzen zait mututasun hori, konventzimendu osoz diot, vorondate sobera elkor eta guti responsablea, edo non ez den problema realak ezkutatu nahi eta vistatik apartatu?

Lekeitio, 2005 otsaila 04, barikua.


(ERRAMUN GERRIKAGOITIA RODRÍGUEZ, maisua da eskola publikoan)

 

Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus