Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik »  Berdinketak eta emaitzak kiroletan

Berdinketak eta emaitzak kiroletan

2004-11-05 / 07:00 / Asier Larrinaga Larrazabal - EITB   HIZKUNTZA

Irabazi, galdu edo berdindu. Hirurotako bat gertatzen da kirol neurketetan. Oraingoan ez gara ibiliko ez gainetik ez azpitik.

"Berdin" sailekoak

"Berdin" sailekoak

  • Jokalari edo talde bi aipatuta.
    • 20. tantoan berdinduta egon dira.
    • 20an berdin izan dira.
    • 20ko berdinketa kenduta, partida guztia atzetik joan da.
  • Jokalari edo talde bakarra aipatuta.
    • Atzetik joan eta gero, 20an berdindu du partida.
    • Athleticek berdindu du gaur.
    • Orain arte bigarren joan da, baina orain lehena berdindu du.
    • Orain arte bigarren joan da, baina orain lehenarekin berdinduta dago.

Zalantzazko esaldiak

  • *Binako berdinketa lortu du Alavesek.( Talde bakarrak ezin du bina egin.)
    • GURE PROPOSAMENAK:
      • (Bi eta ) Biko berdinketa lortu du.
      • Berdinketa lortu du Alavesek, gol bi sartuta.
      • Alavesek berdindu du R. Madrilekin, bi eta bi.
  • *Bina berdindu dute Alavesek eta Realak.
    • GURE PROPOSAMENAK:
      • Bian berdindu dute. (Zenbatean?)
      • Bi eta bi berdindu dute.
      • Bi eta bi egin dute.
      • Bina egin dute.
  • *Puntu berdinak / berak dituzte sailkapenean.
    • GURE PROPOSAMENAK:
      • Puntuetan berdinduta daude.
      • Puntuetan berdin daude.
  • *Husnako berdinketa.
    • GURE PROPOSAMENAK:
      • Huts eta hutseko berdinketa.
      • Golik gabeko berdinketa.
      • Hutsean berdindu dute.

Bestelakoak

  • Jokalari edo talde bi aipatuta.
    • 21ean parekatuta egon dira.
    • 20. tantoan parean egon dira.
    • 20an parra gelditu dira.
    • 20. tantoan ados izan dira.
    • 20 eta 20 doaz.
    • Adostea izan da 20. tantoan.
  • Jokalari edo talde bakarra aipatuta.
    • Bi minutu falta zirela jo du parea.
    • Bi minutu falta zirela heldu da parera.
    • Bi minutu falta zirela berdindu du.


(ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)

  • Orain arte argitaratutako artikulu guztiak ikusteko sakatu HEMEN

Inprimatu


Erantzun

 
"Parra"-rekin denok irabazi
2004-11-08 / 10:15 / Oskar Elizburu

Kaixo Asier,

zuen aholkuei batzuetan erreparatzen diegu eta oraingo honetan aholkua neuk ematera ausartuko naiz.

Aspaldian pilota partiduetan "ados" eta "adostu" behin eta berriro entzuten dizkiogu Eguzkitzeri, neuri belarrira benetan entzungogor eginten zaidalarik.

Ez dut hemen gaizki erabilita daudenik esango, baina betidanik entzun izan dugun eta ohikoetan erabiliena den "parra" hitza inoiz ere ez du erabiltzen.

Umee eta gazteek gero eta gehiagotan erderaren kalkoa den "hogei hogei doaz" erabiltzeari ekin diotenean, errotuta dauden erabilera zuzenei bide eman behar diegulakoan nago, beraz ADOS hori gutxi batzuetan erabiltzearekin nahikoa genuke eta PARRA, HOGEI ETA HOGEI zein HOGEINA eredu emanez irabaziko genukeelakoan nago.

Atrebentzia barkatuko didazuelakoan

(OSKAR ELIZBURU Arrasateko AEK-ko kide da)

 

Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus