Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik »  GENE-EROAren indarkeria

GENE-EROAren indarkeria

2004-05-14 / 07:07 / Asier Larrinaga Larrazabal   HIZKUNTZA

Albiste kontakizunean lan egiten duen profesionalak ondo doituta nahi du bere lehen lan-tresna: hizkuntza. Euskal Irrati Telebistako kazetariek hainbeste kontsulta egiten dizkiete hizkuntzalariei, dela terminologia, dela ahoskera, dela gramatika. Halako kontsulten erantzuna dira honen moduko orriak, hemendik aurrera erabili.com-en bitartez EiTBtik kanpora ere zabalduko ditugunak, herri-aldizkarietan, herri-irratietan eta beste hedabide batzuetan ari diren profesionalentzat interesgarri eta baliagarri izango direlakoan.

«Emakumeen aurkako indarkeria», «genero indarkeria», «indarkeria sexista», «indarkeria matxista»... Hobe horrelakorik erabili beharrik izango ez bagenu. Baina gizarte zoro honetan, behar baino gehiagotan dira albiste.

Formari dagokionez, hainbat modutan erabiltzen da. Gainerakoak baztertu barik, badirudi sarrien entzuten hasi dena «genero indarkeria» dela. Genero hitzak, baina, badu arazo bat:


ELHUYAR

  • genero
    • 1 iz. Art./Lit.
      Literatur generoak: Géneros literarios
    • 2 iz. Biol.
      Generoak oso antzekoak diren espeziez osatuta daude: los géneros están formados por especies muy similares (Ad.: Tigrea, lehoia eta puma Felis generokoak dira).
    • 3 iz. Hizkl.
      Maskulinoa, femeninoa eta neutroa genero gramatikalak dira: el masculino, el femenino y el neutro son géneros gramaticales
    • 4 iz.
      Jeneroa, merkantzia

Hiztegietan begiratuz gero, ikusiko dugu genero hitzak ez duela sexu bereizketa adierazten. Hau da, ez da genero femeninoa edota maskulinoa esaten, sexu femeninoa edota maskulinoa baizik.

EMAKUNDEk genero indarkeria baino nahiago du emakumeen aurkako indarkeria esatea. Guk ere hori bultzatuko dugu besteen aurretik.

«Gaur egun emakumeen aurkako indarkeriaren fenomenoa izendatzeko makina bat kontzeptu erabiltzen dira : “indarkeria sexista”, “gizonezkoen indarkeria”, genero-indarkeria”. Guztiak emakumeen aurkakoa dela azpimarratzeko. Guri dagokigunez, “emakumeen aurkako indarkeria” da orain aurkezten dugun agiri honetan erabiliko dugun kontzeptua eta hainbat arrazoirengatik egin da aukera hori: alde batetik, onarpen eta erabilera zabala du kontzeptuak gizartean eta politika-munduan, eta, bestetik, “emakumeen aurkako indarkeria” aukeratu eta erabiltzen dute nazioartean tresna juridikoak lantzeko.

Gainera, gaian aditua ez den edonork ulertuko duen terminoa da, argia eta erraza delako, eta, are garrantzitsuagoa dena, nabarmen geratzen delako emakumeak direla mota horretako indarkeria jasaten dutenak».


(EMAKUNDE)

Arazoa ez da bakarrik euskaraz sortzen. Gainerako hizkuntzetan ere erabili dituzte kezka horiek. Hona hemen helbide batzuk, gai horri buruz gehiago landu nahi izanez gero.

HITZ ERABILGARRIAK

  • abusar sexualmente: (norbaiti) sexu-abusuak egin, (norbaitetaz) sexualki abusatu
  • abuso sexual: sexu-abusu, abusu sexual
  • acoso sexual: sexu-jazarpen
  • agresión sexual: sexu-eraso, eraso sexual
  • discriminación por razón de género: sexu-diskriminazio
  • maltratar: tratu txarrak eman
    • maltratada: hila, zauritua, jo dutena, tratu txarrak hartu dituena
    • maltratador: erasotzaile, jotzaile, tratu txarren emaile
  • maltrato fisiko: tratu txar fisiko
  • maltrato psicológico: tratu txar psikologiko
  • observatorio de la mujer: emakumearen behatokia
  • orden de alejamiento: urruntzeko agindu
  • violencia: indarkeria, bortxa, bortxakeria, gogorkeria, bortizkeria, biolentzia
  • violencia doméstica: etxeko indarkeria, etxe barruko indarkeria


(ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)

Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus