Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Lazarragaren eskuizkribuaren estraineko datatze-azterketa

Borja Aginagalde Olaizola / Kultura / 2004-02-20 / 10:07


Lazarragaren liburuak ikertzaile belaunaldi oso batentzako lana emango du. Hemen eskaintzen dizugun hauxe atariko azterketa bat da.



Eskuizkribua zer den <a name="ref1" href="#1">(1)</a>

Eskuizkribua zer den (1)

Liburu bat da plegu laurdenean egina, 51 orri dituena; horietatik lehenengo lauak zati handi batean mozturik daude (2). Berriki, orrialde zenbakiak jarri zaizkio lapitzez.

Orriak zenbakiturik dauzka, antzinako bi orrialdekatze bereizitan:

Elkarri jositako zenbait koadernoz osatuta dago, eta, indartzeko, pergaminozko azalak erantsi zaizkio, garai hartan ohi zen eran. Azal horiek 1586ko Aragoiko dokumentu batenak dira, eta geroztik eskuizkributik askatu egin dira.

Konposizioa, idazkera eta hizkuntzak

Ezaugarri formalei begiratuta, esan daiteke esku bakarrak sortutako zirriborro edo lanerako alea dela; beraz, egile bakarreko testua da.

Letra molde nagusia «arkaikozale» esan daitekeen idazkera berezi batekoa da, Erdi Aroko hondarretako ereduetatik gorteko idazkera bitarteko trantsiziokoa; argi erakusten du testua XVI. mendeko bigarren herenean idatzia dela, testuan bertan agertzen diren datu askok ziurtatzen duten bezala.

Letra molde nagusi horrekin batera, badago beste idazkera bat, garatuagoa eta ez horren arkaikozalea, beharbada egile berarena.

Azken bi orriak beste esku batek idatziak dira, idazkera benetan «modernoagokoa», Pizkunde garaikoa erabat.

Testua euskaraz idatzita dago nagusiki; edertasun eta idazkera zirraragarriko poemak eta kontakizunak dira. Inolako baloraziorik egin nahi izan gabe (ez bainaiz horretarako gai) harrigarria da, besteak beste, egileak «eusquel erria» terminoa erabiltzea (18. or. aur.). (3)

Egiletzari buruzko erreferentziak testuaren barnean

Ezaugarri formalak adierazteko azterketa eta, nola ez, eskuizkribu zoragarri honek premiaz eskatzen duen ikerkuntza filologiko eta testuala bazter batera utzirik, irakurketa xehatu baten bitartez datu esanguratsuak atera daitezke testuaren egilea nor izan zen jakiteko. Hain esanguratsuak dira datu horiek, ezen egilea zalantzarik gabe izendatzeko adinakoak direla uste baitut neronek.


Testuaren beraren erreferentziak

Eskuizkribuan barna barreiaturik, erreferentzia adierazgarri askoak aurkitzen ahal dira:


Testuaz kanpoko datu historikoak egiletza baieztatzeko

Azaldu dugun eran, eskuizkribuan diren ohar askok zalantzarik gabe adierazten dute egilea Juan Perez Lazarraga, Larrea dorreko jauna dela. Beraz, egiaztatu beharko dugu ea halako pertsonarik izan ote zen, eta zer dakigun hartaz.

Lazarragatarrak leinu zabala dira, adar asko dituena barreiaturik Oñatin eta Agurain nahiz Zalduondo inguruko Arabako ordekan. Leinu berezia da: politikan, armadan, erregeren zerbitzuan eta abarretan nabarmendutako kideez gain, genealogiazale ospetsu bat eman zuen, leinuaren genealogia osatzen urte asko eman zuena; lana 1589an amaitu zuen, eta haren kopiak gordetzen dira artxibategi pribatuetan.

Hain zuzen ere, idazle jakintsu hura Juan Perez Lazarraga, Larrea dorreko jauna izan zen, arestian aipatu dugun genealogia lan horretan berak aitortzen zuen bezala. Artxibategi publiko nahiz pribatuetan egindako ikerkuntzak datu hauek eman ditu (nabarmenenak bakarrik) haren familiaz

Eskuizkribuan diren datuak aintzat hartuta, eta Larreako Lazarragatarren inguruan bildu ditudan erreferentzia dokumentalak kontuan izanda, nik ez dut zalantza izpirik ere egiten genealogista idazle jakintsua eta «poeta» bat bera direla.

Testuan erantsi diren beste ohar eta erreferentziak ez dut uste esanguratsuak direnik egilearen nortasuna argitzeko. Hori bai, ikerketa zehatzagoen bitartez, eskuizkribuaren historia eta haren jabe izan direnen inguruan argi egiteko azterbide txukunak izan daitezke.


(BORJA AGINAGALDE OLAIZOLA Eusko Jaularitzaren Dokumentu Ondarearen arduraduna da eta Historiako Erret Akademiako kide)

Oin-oharrak:

(1) Ohar hauek presaz idatzitakoak dira, eta sakondu egin behar dira, zalantzarik gabe. Ziur nago horrenbesteko balioa duen eskuizkribu hau xehetasun osoz argitaratua izanen dela. Orduan izango da aukerarik lasaitasun eta xehetasun handiagoz aztertzeko idazkerak, baita gainerako ezaugarri guztiak edo datazioa ere.

(2) Gainera, erauzirik daude 1160-1163 bitarteko orrialdeak, aurreko orrialdekatzearen arabera.

(3) Lapitzez egindako orrialdekatze berrienaren arabera aipatuko ditut orriak.

(4) Ezabatze edo zuzenketa mota horiek adierazten dute dokumentua lanerako testu bat zela.

(5) Martin Lopez de Vicuña delakoari buruzko aipamenak beste orrietan ere ageri dira.

(6) Testamentua Donemiliagako markesen Artxibategian dago, 7/384. Gurasoez gain, aitaginarreba aipatzen du, Gomezi Larreako etxeak eta dorrea utzi baitzizkion. Haren errain Legarda hila zegoen.

(7) Erref. Lazarragaren genealogia eskuizkribua, 37. izenburua. Kopia garaikideak daude Plaza-Lazarragako Etxeko Artxibategian daude, Sotomayor-eko duke-dukesak (Oñati). Liburutegi Nazionaleko eskuizkribuen sailean gordetzen den askoz geroagoko kopia bat erabiliz argitaratu zuen COMAS ROSek, “Juan López de Lazarraga y el Monasterio de Bidaurreta”, 1936.

(8) Genealogia eskuizkribua, Caput. 37, 13. zk.

(9) Juanek esaten du emaztearentzako soineko, bitxi eta abarretan 70.000 bat maraiko eralgi zituela. Aitaz esaten du «dohakabeko heriotza» (!) izan zuela. Larreako Donemiliagan Eregeen Kapera sortu zuten (dotazioa 1591-07-07). Dioenez, 1575eko ezkontza agiria “está signado en nuestro escritorio en el legajo 6 de los papeles tocantes a la nuestra torre Casa de Larrea”. Erref. Aguraingo Udal Artxibategia, 41/7.

Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)

Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.eus/zer_berri/muinetik/1077208517