Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik »  Berbagune proiektua: euskararen erronka teknologia berrietan

Berbagune proiektua: euskararen erronka teknologia berrietan

2003-07-02 / 07:01 / Jokin Garatea   INFORMATIKA

Gaur egunera arte teknologia bereizi zirenek azkar egin dute bat eta horren ondorioz aldatzen ari da lanaren eta antolakundeen izaera. Teknologia berriek eraginda industria-esparrurako erabilera askotako aplikazioak ari dira sortzen, eta gaur egun nahitaez hartu behar da aintzat teknologia berriek GUTXIENGO hizkuntzetako edukien garapenean duten eragina.

Azalpena eta helburuak

Azalpena eta helburuak

Ikerlari askok nabarmendu egiten du hizkuntzak produktu arrakastatsua izan daitezkeela, baldin eta publiko egokiari zuzentzen zaion sustapen zorrotz batekin bideratzen badira eta banaketa eta prezio egokia badute.

GUTXIENGO hizkuntzetako edukien garapena berariazko hobi baten esku dago eta hobi honi “hobi-garatzaile” deitu ahal izango diogu. Eduki hauek “hobi-hornitzaileek” banatuko dituzte.

Hori dela-eta, hizkuntza-sektoreetan I+G+B ahalmena duten enpresa-kopuru handi batek nahiago du bere teknologia beste batek garatzea –kasu batzuetan merkaturatu ere ez dute nahi izaten–. Honen ordez, beren teknologia garatzeko arriskua bere gain har dezaten eskatzen diete enpresa handiei eta, gainera, teknologia produktu moduan eskain dezaten eta merkatu nagusietara horni dezaten, hau da, produktuak beraiek merkatura dezaten eskatzen diete.

Gerta daitekeen egoera honi aurre egiteko Europa mailan eta nazioarte mailan interesa izango duen Plataforma Nazional bat garatu behar dugu. Plataforma Nazional honen helburua hizkuntz aniztasuna sustatzea eta edukiak GUTXIENGO hizkuntzetan sor daitezen sustatzea izango da; hala, hizkuntza hauek informazioaren gizartean erabil daitezen bultzatuko da.

Proiektuak interesa duten herrialde eta eremu geografikoetan (Europar Merkatuan) interesa duten erakundeen parte-hartzea bultzatuko du eta horretarako plataforma birtual bat ezarriko du. Plataforma birtual honek hizkuntz aniztasuna eta Europako edukiak GUTXIENGO hizkuntzetan eta Interneten sustatzeko eta hedatzeko eredu funtzionala finkatuko du.

Internet bidez zerbitzuak zein produktuak merkaturatu edo aurkeztu egiten direnez gero, oso zabalduta dago Internet produktu edo zerbitzu hauek nazioarteko bihur daitezen bermatzeko aukera ematen duen “sarea” dela. Ideia honi jarraituta eta Interneteko teknologiaren laguntzaz, Europako hainbat eskualdetako antolakundeak elkartuko dituen azpiegitura bat sortuko da. Azpiegitura honek agintarien, laguntza-erakundeen eta beste enpresa pribatu batzuen laguntza izango du. Hauek beren eragin-esparruko eremu geografikoetan sustatuko dute sare hau eta hizkuntz aniztasunak Interneten duen egoera, edukien garatzaile berriak eta arlo hauen barruan sor daitezkeen sormen-aukerak alderatuko dituzte.

GUTXIENGO hizkuntzak dituzten herrialdeetan edukiak sortzearen eta merkaturatzearen arloan gaur egun dauden teknika barreiatuak eta ia babesik gabekoak integratu nahi dituen intereseko ekintza gisa definitu izan da ekimen hau. Gaur egun dauden hutsune hauek jatorriz ingelesez egin diren eta GUTXIENGO hizkuntzetara edo kulturetara baldar samar egokitu diren produktuekin betetzen dira. Hortaz, gaur egun gure ingurunean dauden elementu, teknologia eta azpiegituren bitartez egoera honi aurre egiteko ahaleginak bateratu nahi dira. Arrazoi honengatik, hain zuzen ere, ekimen hau epe luzekoa izango da eta denboran egonkor garatuko da; ez da, beraz, egoera iragankorrek eragindako epe laburreko ekintza izango.

Helburu programatikoa asmo handikoa denez eta denboran etengabe garatuko diren hainbat ekintza edo proiektu paralelo eskatuko dituenez gero, gure iritziz ekintzak zuhurtziaz, urratsez urrats eta jarraitasunez gauzatu beharko dira.

GUTXIENGO hizkuntzak eta edukiak INTERNETen ezin hobe garatzeko lehentasuna izango duen lehen ekintzetako bat behategi bat ezartzea izango da. Behategi honek informazioaren gizartean hizkuntz aniztasun nazionalaren eta europarraren egoera neurtu beharko du eta eduki berriak GUTXIENGO hizkuntzetan sor daitezen eta egoki daitezen sustatu beharko du. Modu honetan gai jakin bati buruzko informazioa eta ezagutza transferitzeko zereginak sinpleagoak izango dira, gaur egun zeregin hauek nagusiki mikroenpresek garatzen dituzte-eta.

Proposamen honen helburu zientifiko-teknologiko nagusia egoera-adierazleen sistema berri bat definitzea, neurtzea eta ustiatzea izango da. Egoera-adierazleen sistema berri honek informazioaren gizartean hizkuntz aniztasunak duen hazkundea, eredua, edukia eta ondorioak kuantitatiboki neurtzeko tresna fidagarri bat eskainiko die erakunde politiko publikoei zein pribatuei. Funtsezko adierazleen sistema definitu ondoren, sistema honen bidez arrakastaz behatu ahal izango da Europar Batasuneko elkartekideetan eta eskualdeetan Europako hizkuntzetako edukien produkzioak egin duen aurrerapena.

BERBAGUNEek erakunde independenteen premiei aurre egiten die eta, horretarako, ekonomia berri hauen bilakaera neurtzeko metodo neutralez baliatuko da, batez ere garapen txikiagoa duten eskualdeetan edo faktore desberdinen ondorioz normaltasunez aztertzen ez diren arloetan. Proposamenaren azken helburua Interneten gutxiengoan dauden hizkuntzetako eduki berrien garapenari dagozkion joera, erabilera eta jarrerei buruz lortzen den informazioa hobetzea izango da. Aldi berean, informazioaren teknologien arteak gaur egun duen egoera, teknologia hauen eragin sozioekonomikoa eta jasotzen ari den informazioa ustiatzeko metodo estatistikoak hartuko dira aintzat.

Beste helburu zehatzagoen bidez ondokoa lortu nahi da:

  • GUTXIENGO hizkuntzetako informazioaren gizartea sustatu nahi da eta, horretarako, hizkuntza hauetako edukien prestasuna neurtu eta erraztuko da.
  • Edukiak GUTXIENGO hizkuntzetan garatzeko ingurune lagungarria lortu nahi da; hala, tresna integratuez eta neurketa-lerroez osatutako multzo bat lortu ahal izango da eta hauen bitartez edukien hedapena eta sustapena erraztuko da eta eduki berrien garapena eutsi ahal izango duten programak eragin ditzaketen negozio-aukera berriak identifikatu ahal izango dira.
  • Inbentario bat egin nahi da eta bertan GUTXIENGO hizkuntzen merkatuan dauden entitate-motak eta erakunde-motak deskribatu nahi dira.
  • Ekonomia berriaren hazkundeari, ereduari, edukiari eta eraginari buruzko funtsezko adierazleen metodologia eta sistema garatu nahi da, sistema hau etengabe ebaluatzeko modukoa izan daiteke.
  • Europako eskualde eta herrialdeetako edukien garapenari buruzko informazio zehatza bildu, aztertu eta argitara eman nahi da eta, horretarako, erabilera publikoko metodologiaz baliatuko da.
  • Informazioa hau hainbat formatutan banatzeko mekanismoak sortu nahi dira; formatu hauek erabiltzaileen eta beren premien profilak kontuan hartuta landuko dira.
  • Europan zein eskualde edo herrialde jakin batzuetan aplikatutako politikek eta programek Europako gizartean duten eragina etengabe baloratu eta neurtu nahi da.
  • Gutxiengoan dauden hizkuntzek Interneten dituzten edukien garapenari buruzko informazioaren hornitzaile gisa funtsezko erreferentzia izan nahi du; garapena argitzen lagunduko du eta transferi daitezkeen metodologiak sortuko ditu.
  • Edukien eta gutxiengoan dauden hizkuntzen esparruan, ekintza pizgarriak diseinatzen eta praktika egokiko programak diseinatzen aditu gisa lagundu nahi da.
  • Sarearen bitartez eskaintzen diren edukiak eta zerbitzuak nazioarte-mailan aintzatets daitezen lortu nahi da. Izatez, esleitutako bere produktu eta garapenetan kalitate, funtzionaltasun eta bermeko elementuak aplikatzen eta ezartzen dituen ingurune fidagarritzat hartzen da sarea. Negozioen inguruneetan aplika daitezkeen produktu profesionalek beste alorretako produktuek baino berme handiagoak exijitzen dituzte; bizileku-eskariak esate baterako.
  • Negozioen sektoreetako edukiak argitara emateko elementu erregulatzaileak eta estandarizatzaileak garatu nahi dira.

Abiapuntua eta emaitzak

Gaur egungo egoera

GUTXIENGO hizkuntzetako edukiak neurtzera, sustatzera, hedatzera eta garatzera zuzentzen den ekintzaren beharra justifikatzen duten funtsezko elementu gisa –informazioaren gizartean hizkuntz aniztasuna sustatuz–ondoko argudioak eman ditzakegu aditzera:

  • Gero eta ahalmen handiagoa duten informazio-baliabide eta transmisio-baliabide berriek eduki-kopuru handia eskatzen dute sortzen diren iguripenak asetzeko.
  • Nagusi den hizkuntza, hau da, ingelesa erabiltzen ez dutenek mehatxatuta ikusten dute beren burua eta kultur mailan sartu ondoren, merkataritza eta negozioen mailan ere sartzen ari da.
  • Anglosaxoiak ez diren herrialdeetako erkidegoek, hau da, gutxiengoan diren hizkuntz erkidegoek ezaugarri onuragarriak eskaintzen dituzte edukiak sortzeko ekimen komuna gara dadin:
    • Aberastasun kultural, historiko, artistiko eta teknologiko handia (garatzen ari dena).
    • Izaera sortzailea, bat-batekoa eta ausarta teknologia berrien aplikazioan.
    • Komunikazioetako produktuetarako merkatu garrantzitsuak.
    • Helburu gisa finkatutako ia merkatu guztietan telekomunikazioen pribatizaziorako eta liberalizaziorako prozesu garrantzitsuak.
  • Ameriketako Estatu Batuetan sortzen diren eduki ugari munduko merkatuetan azaltzea, gainera oso itzulpen kaskarra izaten dute edo itzuli gabe daude. Hortaz, eduki hauek erabiltzeko zailtasunak izaten dira eta hein batean eduki hauek baztertu egiten dira.

    Honek guztiak argi eta garbi erakusten du GUTXIENGO hizkuntzetan garatzen diren edukiek merkatu-aukera argia dutela, betiere bidezko antolamendu-esparrua eta marketing-egitura egokia sortzen bada.


Aurrikusten diren hobekuntzak

Industria-gizartetik informazioaren gizarterako bilakaera ez da igarleek egindako epe luzerako pronostiko bat, egiazta daitekeen eta arian-arian eta etenik gabe bilakatzen eta garatzen ari den errealitate bat baizik. Informazioaren gizarteko kideen ehuneko handi batek beren premia pertsonaletarako eta lanbide-premietarako behar duten informazioa modu antolatuan eskura dutenean eta edozein unetan eta edozein lekutatik lor dezaketenean esan daiteke informazioaren gizarteak erabateko garapena izan duela. Baldintza hauek ez dira, ordea, gaur egun betetzen gaztelaniaz mintzatzen den komunitatean edo Estatuko beste hizkuntzetan mintzatzen diren komunitateetan.

Hori dela-eta, GUTXIENGO hizkuntzetan dauden edukiak neurtzeko ingurune birtual antolatu bat sortzean datza ekimen honen berrikuntza eta alde ona. Izan ere, edukiak GUTXIENGO hizkuntzetan garatzen dituzten herrialdeetan sektore hau merkataritza elektronikoaren bitartez sustatu eta hedatuko duten eragileen parte-hartzearen babesa izango du ingurune honek.

Ziur gaude zirkunstantzia hau oso lagungarria izango dela informazioaren gizartea gutxiengoan dauden erkidegoetan azkarrago hedatzeko, betiere beren garapen pertsonalerako eta lanbide-garapenerako ezagutza, informazioa eta aplikazioak behar dituztenen premiak asetzen badira.

Ekimen honek gizarte aurreratu batek behar-beharrezkoak dituen hiru elkarrekintza-motak barne hartuko dituen espazio berri bat sortzea eskatzen du. Ondokoak dira aipatutako hiru elkarrekintza horiek:

  • Informazioa.
  • Komunikazioa.
  • Transakzioa (erosketak, diagnostikoak, aplikazioak,…).

Proposamen honen beste alderdi berritzaileetako bat informazioaren gizartearekin bat egin beharrean datza. Alderdi honetan adostasun handia dago, gaur egungo gizarte aurreratuaren garapenerako funtsezko elementutzat hartzen baita. Nolanahi ere, eremu geografiko zehatz bat garatzeko eta dauden baliabideak optimizatzeko, ezinbestekoa da tokian GUTXIENGO garapen teknologikoaren, merkatuko aplikazioen, ahalmenen eta baldintzen egoera erreala ezagutzea. Hortaz, abiaraziko diren ekintzak zein proposatzen diren ekintzak baloratzeko eta kontrolatzeko mekanismoak behar dira.

Orain arte informazioaren gizartearen garapenari buruz, hizkuntz aniztasunari buruz eta edukien neurketari buruz –Europako esparruan zein nazioartean eta, bereziki, Europako eskualdeetan– izan den informazioa era askotakoa, alde batekoa eta urria izan da eta gehienetan estrapolazioen ondoriozkoa izan da. Kasu batzuetan neurtzen diren parametroetan interes nabarmena duten iturrietatik bideratu da informazioa. Beste kasu batzuetan, informazioa balio handikoa da baina ahalegina ez da jarraitua, ez da metodologia gardenik erabili edota ez dira konparazioak egin ahal izateko teknikak erabili. Azkenik, informazioak ez du normalean hizkuntz egoeraren alderdi aipagarri guztiak aintzat hartzen. Esparru teknologikoan beste sektore edo arlo batzuetan baino datu gehiago eskura dagoela ematen du; era berean, itxuraz ageriko aktiboetan agerikoak ez diren aktiboetan baino datu gehiago daude eskura eta ekarpenetan emaitzetan baino datu gehiago daude eskura.

Dena den, OECD, EITO eta EUROSTATen ekarpenak nabarmendu behar dira, erakunde hauek ekonomia berrira bereziki zuzentzen diren argitalpenak ematen baitituzte argitara erregulartasunez.

Internetek eta bere gizarte-inguruneak tresna eta prozesu estatistikoekin lotzen diren erronka handiak planteatzen ditu. Metodo klasikoak egokitu egin behar dira, informazio-iturri automatikoagoak eta emankorragoak finkatu behar dira. Estatistika zorrotzagoak, nabarmenagoak, fidagarriagoak, zehatzagoak eta konparatzeko baliagarriagoak behar dira esparru guztietan balorazioak eskaini ahal izateko. Ikuspuntu bera dute FG-Sociedad de la información eta EUROSTAT erakundeek, bi erakunde hauek duela gutxi gaur egungo proposamenen eskarietarako erronkak biltzen dituen dokumentua eman dute argitara (SINE: Statistical Indicators for the New Economy, 2000 – Ekonomia Berriaren Estatistika Adierazleak).

Nazioarteko antolakundeek ere onartu egin dute informazioaren gizarteko hizkuntz egoerari buruzko adierazle transnazionalak –eta konparatzeko modukoak– biltzeko eta harmonizatzeko zailtasunak daudela. Egoera hau sortzen duten arrazoien artean ondokoak adieraz ditzakegu: ingurune liberalizatua eta lehiakorra, informazioaren isilekotasunaren inguruko alderdiak eta informazio-iturrien arteko koordinazio-eza (gobernu-agentziak, aholkularitzak eta nazioarteko erakundeak). Nolanahi ere, informazioaren gizartearen bilakaera eta garapena zehazteko baliagarriak izango diren estatistika-adierazleak ezartzeko lan egitearen aldeko giroa eta asmoa nagusi da.

Neurtzen ari den alderdiari buruzko informazioa eskaintzen duten funtsezko balioak neurtzeko baliabidetzat hartzen dira funtsezko adierazleak. Bidezkoak dira, joera bat zehazten dute eta behar besteko baliagarritasun-maila eskaintzen dute, denboran zehar etengabe neurtzeko aukera ematen baitute –betiere parametro berak erabilita–. Era berean, adierazle hauek une jakin bateko egoera eskainiko duten indizeak sortzeko, parametro baten jarraipena egiteko edo nazio baten edo eskualde baten garapenaren alderdi jakin bat neurtzeko ere erabil daitezke.

Kontzeptu hau oinarritzat hartuta, IDC/World Times erakundea izan da informazioaren gizarteari dagokionez nazioen erreferentzia-balioak ezarri dituen lehena: informazioaren gizartearen indizea (Information Society Index, ISI). Beraien ustez informazioaren gizartearen garapenerako kritikoak diren 23 funtsezko adierazle neurtzen dituzte eta, horretarako, jabetzako datuak erabiltzen dituzte. Neurri hauek ageriko aktiboen esparruarekin eta, bereziki, informazio-azpiegituren, azpiegitura informatikoen, Interneten eta gizarte-azpiegituren esparruarekin lotzen diren arren (http://worldpaper.com/ISI/isihome.html), bere proiektuak argi eta garbi frogatzen du berearen moduko planteamendu bat abiaraztea posible dela.

Beste enpresa batzuk ere kontzeptu hau erabili dute ekonomia berriaren jarraipena egiteko; alabaina, jarraipen honen hedadura ez da hain zabala izango aintzat hartzen diren esparruei dagokienez zein estaltzen diren lurraldeei dagokienez. Esate baterako, UK Company Net Profit konpainiak merkataritza elektronikoaren indize bat garatu du eta horretarako 10 funtsezko adierazle hartu ditu oinarri (http://www.netprofit.co.uk). Cisco Systems konpainiak eta Texasko unibertsitateak, halaber, Interneteko eta Ameriketako Estatu Batuetako ekonomia neurtzeko metodo bat garatu dute eta lau adierazle dituen metodo batean oinarritu dira (http://www.internetindicators.com).

Azkenik, BERBAGUNE proposamenaren bazkideetako batzuek emaitza bikainak lortu dituzte aurten Europako eskualde jakin batean funtsezko adierazleetako sistema baten planteamendu osoa aplikatu dutenean eta, horretarako, informazioaren gizartearen bilakaeraren jarraipena egiteko metodologia koherentea erabili dutenean. Haatik, informazioaren gizartearen funtsezko adierazleen azterlana beste eskualde batzuetara zabaldu behar da eta nazioaz gaindiko esparruan aplikatu beharko da.

Laburbilduta, Europako edukien produkzioak ekimen hau garatzeko oso aukera zehatzak dituela esan daiteke:

  • Tokian GUTXIENGO hizkuntzetan edukiak sortzen dituzten arren, ondoren zerrendatuko diren alderdiak ez izateagatik behar besteko merkataritza-ahalmena ez duten Enpresa Txiki eta Ertain ugari dago, baita bestelako erakunde-kopuru handia ere. Ondokoak dira adierazitako alderdiak:
    • Neurtzeko metodoak.
    • Koordinazioa eta metodologia.
    • Gutxieneko laguntza-azpiegitura.
    • Merkataritza-irudia eta eskaintzen diren produktuen kalitate-mailaren aintzatespena.
  • Hizkuntza hauetako edukien online eta offline merkatuak hazteko ahalmen handia du.
  • GUTXIENGO merkatuetara zuzentzen diren lanbide-aplikazioetan GUTXIENGO hizkuntzak erabiltzen dituzten enpresei lehiarako abantailak eskain dakizkieke (prestakuntza-programak, simuladoreak, informazio-sistemak, datu-baseak eta abar).

Europan hizkuntz sektoreetako 10.000 protagonista inguru daude, hauen artean ikerketa-pertsonalak, saltzaileak, enpresa-erabiltzaileak eta erabiltzaile profesionalak.

Hizkuntz sektoreak ikerketako prototipo izateari utzi eta hobi-tresna edo software-utilitate izango dira eta, hasiera batean, produktu eta zerbitzu espezializatuetan sartuko dira orokorrean. Gero, tresnak produzitzeak dakarren kostua murrizten denean eta aplikazio sendo eta indartsu baterako ingeniaritza hobetzen denean, sektore hauek merkatu handiranzko bidea aurkituko dute.

Hizkuntz teknologietako hobi-hornitzaileak teknologia garbiarekin edo hizkuntz teknologietan oinarritzen diren produktu espezializatuekin lan egiten duten erakundeak dira. Erakunde hauek teknologia garbi hori antzeko beste enpresei, EOM ezagunei edo industria batzuetako jatorrizko ekipo fabrikatzaileei saltzen diete.

Hizkuntz industriak laborategitik atera eta merkaturatzen direnean, ikertzaileen eta beren emaitzak merkaturatzen dituzten enpresen artean mota askotako erlazioak sortzen dira.

“Hobi-hornitzaileak” masa-merkatuko bezero-oinarri bat garatzen saia daitezkeen arren, gaurdaino gertatu denak argi frogatu du hizkuntz teknologiak heldutasunera heldu direnean oso zaila dela, ezinezkoa ez esateagatik, hobi-saltzaile txiki bat merkatuan jarraitu ahal izatea.

GUTXIENGO hizkuntza batek ezin du guztia merkatuaren bat-batekotasunaren esku utzi –nahiz eta merkatuko bat-batekotasunaren jarraibideetako asko jarraitu behar dituzten–, behar bezalako eskala-ekonomiarik ez badu, merkatu mugatua badu, eta hizkuntz produkzioaren kostuak etengabe gora egiten badu.

Hori dela-eta, hobi-hornitzaileek/garatzaileek ikertu eta neurtu egin beharko dituzte gureak baino handiagoak diren merkatuetan esperientzia duten espezializazio-ekonomiak, pilatze-ekonomiak, kultur ekimen eta konpromisoetako metatze fisiko edo erretikulatuko ekonomiak, zeharkakotasun-ekonomiak eta teknologia eta aplikazioen gurutzapeneko ekonomiak.

Horrenbestez, eta interesgarriak diren beste arrazoi batzuen ondorioz, proiektuak ustiapenerako beste aukera batzuk jorra ditzaketen zerbitzuak aurreikusi dira:

  • Informazio-zerbitzuak: adierazle berrien inguruan bildutako datuak oso informazio baliagarria dira GUTXIENGO hizkuntzen egoeraren/informazioaren ekonomiarako estrategiak finkatzen dituzten antolakunde publikoetarako zein pribatuetarako. Informazio hau Internet bidez merkatura daiteke elektronikoki, aldizkako argitalpen gisa edo argitalpen berezi gisa.
  • Aholkularitza-zerbitzuak: proiektuan zehar hainbat estatistika-aplikazioetarako eta erakunde publiko eta pribatuetarako garatu diren metodologiak ustia daitezke.
  • Prestakuntzako mintegiak eta mintegi orokorrak: datuek eta metodoek gaur egun alor honetan proiektuko parte-hartzaileek egiten duten eskaintza zabal dezakete.

Ondoko taulak Partzuergoaren ustiapen-plana deskribatzen du labur-labur:

AURRIKUSITAKO PRODUKTUAKPARTZUERGOA
Informazio-zerbitzuak
  • Adierazleak identifikatzea
  • Negozioetako premien diagnostikoa
  • Datu-base elkarreragilea sortzea
BezeroaEnpresak (publikoak eta pribatuak)
MetodologiaZerbitzu automatikoak
OrdainketaHarpidetza bidez / argitalpen berezi bidez
Aholkularitza
  • Erakunde publikoetarako aholkularitza
  • Nazio barruko Enpresa Txiki eta Ertainetarako aholkularitza
  • Industria-politiketarako ekarpen handiagoak
BezeroaGUTXIENGO erakunde publikoak, nazionalak, nazioaz harantzagokoak. Konpainia pribatuak eta garapen-agentziak
MetodologiaEskari zehatz bidez
OrdainketaKontratu bidez
Prestakuntza eta heziketa
  • Bazkideen prestakuntzarako programetan ikastaro gehiago
  • Tailerrak prestatzeko metodologia
BezeroaInformatikaren sektoreko eta beste sektore batzuetako enpresak
MetodologiaUrteko programa bidez
OrdainketaIkastaroetako tasak
Hedapena eta kontzientziazioa
  • Munduko datuak eta adierazleak
  • Baterako enpresen kasu arrakastatsuen trukatzea
  • Nazioarteko egintzetan hizlari adituak
BezeroaInteresa duten guztiak
MetodologiaBaterako antolamenduak
OrdainketaEgintzen tarifak
Beste batzuk
  • GUTXIENGO, nazio-mailako, Europako eta nazioarteko proiektuetan parte hartzea
BezeroaEuropako eta nazioarteko proiektuetan parte hartzea
MetodologiaKontratua edo lizitazioa esleituta
OrdainketaKontratu bidez

Programaren helburuetarako ekarpena

Proiektuak hizkuntz aniztasunaren definizioa, neurketa eta ustiapena du aztergai, baita informazioaren gizarterako edukien produkzioa ere.

Programa orokorrerako eta ondoko helburu nagusietarako izango da lagungarria:

  • Enpresa Txiki eta Ertainen artean lankidetza zehatza gauzatzea, zuzenean eta enpresa-elkarteen bitartez. Bazkideek Enpresa Txiki eta Ertain askotara heltzeko aukera izango dute eta metodologiak eta adierazleak probatu ahal izango dituzte.
  • Beharrezkoak diren gaitasunak alde guztietatik maneiatzea; esate baterako, teknologia-hornitzaileak, multimedia-produktoreak eta produktuen erabiltzaileak. Helburua ez da izango besterik gabe edukien produkzioaren adierazleak garatzea eta informazioaren gizartearen hizkuntz aniztasuna neurtzea; balorazio estatistikoetan erabiltzen direnean eragiten dituzten onurak ere frogatu nahi dira.
  • Informazioaren gizarteko hizkuntz aniztasunaren gaur egungo egoerari eta bilakaera-joerei buruzko erabakiak hartzen dituztenei informazio eta adierazle zehatzak eta koherenteak eskaintzea.
  • Informazioaren gizarteko hizkuntz aniztasunerako metodo estatistikoak aukeratzeko eta garatzeko planteamendu orokorra hartzea. Erakunde publikoak zein pribatuak emaitza hauekin lor daitezkeen ustiapen-aukera hobeez baliatu ahal izango dira.
  • Europar Batasuneko beste eskualde batzuen edo NAS kideen integrazioa sustatzea, eskualde hauetako bazkideen proiektuan parte hartuta.
  • Interneteko berezko ahalmena ezin hobe erabiltzea; Internet ez da komunikazio-bide huts gisa soilik erabiliko, edukien garapena sustatzeko eta bere baitan balioa sortzeko ere erabiliko da.

Honez gain, emaitzak Europar Batasuneko politika orokorrera egokituko dira eta horrela:

  • Europako industriaren lehiakortasuna areagotuko da (bere produktuen kalitatea handituko da, enpresen ahalmena areagotuko da, garapen berrietarako funtsak erakarriko ditu, eta abar).
  • Negoziorako eduki bikainen arloan Europak duen eskualde-ahalmen handia ustiatuko da.
  • GUTXIENGO hizkuntzetako edukien garapenerako ingurune egokia lortuko da eta, hala, hedapena eta edukiak sustatzen laguntzeko ildoen eta tresna integralen multzo bat sortuko da. Eduki berrien garapena babestuko duten etorkizuneko programak sor daitezkeen negozio-aukera berriak identifikatzea ere hartu beharko du aintzat.
  • Sareko trafikoa gehitzearen ondorioz, teknologia-premia berrien ondorioz, erlazionatutako zerbitzuen eskariaren ondorioz eta abar negozio-jarduera berriak sor daitezen erraztuko da.
  • Katalogatutako produktuak merkaturatzeko lanetan, balio erantsiko zerbitzuetan eta merkataritza-edukiak sortzeko lanetan negozio-esparru garrantzitsuak sor daitezen lagunduko da.
  • Balio erantsi handia eta etorkizunean hazkunde handia izango duen esparru batean jarduera eta aberastasuna sortuko da.
  • Parte hartzen duten eskualdeen irudia babestuko da –jarduera hauen barruan erreferentziazko puntu gisa– eta, horretarako, tokian GUTXIENGO kulturetan oinarritutako edukiak babestuko dira.

Mundu anglosaxoitik bideratzen diren produktuek eta merkataritza-asmo hutsez eta presaka egin diren itzulpenek epe laburrera eragiten duten kultur bazterketaren eragin negatiboa murriztuko da.

Proiektuaren lan-plana

Proiektuaren metodologia

BERBAGUNEen proposamenak funtsezko adierazleen sistema bat eta jabetza publikoko metodologia egiaztagarri berria, partzuergoko bazkideek parteka dezaketena, bateratzen ditu eta bateratze honetan datza, hain zuzen ere, proposamen honen alderdirik berritzaileena.

Metodologia egiaztatu hau erabiltzeari esker, proiektuak aldizkako informazio fidagarria sortuko du gutxiengoan dauden hizkuntzetan multimedia edukiak sortzeko, hedatzeko eta abarrerako prozesuen bilakaerari buruz. Informazio hau konparazioak egiteko baliagarria izango zaigu.

Metodologiak lau irizpidetan oinarritutako funtsezkoa adierazleak aukeratzea proposatzen du:

  • Garrantzia, hau da, adierazleak edukien sorrera neurtzeko duen garrantziaren maila.
  • Fidagarritasuna, hau da, baloratu behar den informazioa inolako desbideratzerik gabe biltzeko aukera.
  • Jarraitasuna, hau da, adierazleak denboran irautea.
  • Homogeneotasuna, hau da, sortzen den informazioa beste behategi batzuek edo lurralde batzuek (eskualde-mailan, naz¡o-mailan, Europan eta nazioartean) sortzen dutenarekin alderatzeko aukera.

Oro har, garrantzi handiagoa emango zaio adierazleak denboran irauteari neurketaren beraren doitasunari baino, proposamenaren helburu nagusia adierazitako funtsezko adierazleetako bakoitzaren bilakaera neurtzea baita.

Barruko zein kanpoko iturrietatik abiatuta adierazleetarako prozesatu gabeko datuak lortuko dira eta ondoren errentagarritasunari buruzko azterketa egingo da. Haatik, adierazleen izaera estatistikoaren ondorioz, maneiatzen den informazioaren errentagarritasuna garrantzi handikoa izango da, hau da, informazioa zein iturrietatik lortzen den eta ondorengo tratamendu estatistikoa nola garatzen den garrantzi handikoa izango da. Gai honen kasuan Partzuergoak aurreikusitakoari jarraituta, proiektuaren jarduerak burutzerakoan lankidetza estuan jardungo da Partzuergoarekin zerikusirik ez duten Europako estatistika-bulego ofizialekin eta eskualdeko gainerako estatistika-erakundeekin. Hala, adierazleen sistemari ezaugarri osagarri bat gaineratuko zaio, hau da, emaitzak tokian GUTXIENGO edo eskualdeko oinarri batean –edo bi esparru hauek biltzen dituen oinarri batean– desintegratuko dira.

Adierazleei buruzko informazioa jasotzeko modu komun berari jarraituko zaio. Hona hemen aintzat hartu beharreko egitura:

  • Funtsezko adierazlearen izena eta kodea: adierazlearen bilakaerari jarraipena egiteko baliagarria izango da.
  • Adierazleen deskribapena: funtsezko adierazlearen definizioa eta bere hedadura eta helburuaren azalpena.
  • Informazioa biltzeko metodoa: prozedura honen bitartez bere balioa, informazio-iturriak, hutsegiteko marjinak eta neurtzeko perdoia lortuko da. Informazio-iturriak barrukoak (hau da, elkarteak berak sortutakoak) edo hirugarren batzuek egindakoak izan daitezke (hala nola, nazioarteko erakundeek, estatistika-erakundeek eta behategiek).
  • Taulak eta grafikoak: hauek zenbakizko informazioa azalduko dute zehaztasunez eta senaz. Ahal den guztietan jarduera-sektoreen arabera mailakatuta dauden eta desintegrazio-maila desberdina duten datu historikoekin osatuko da (eskualdearekin, nazio-mailakoekin eta nazioartekoarekin).
  • Ikuskera: lortutako emaitzei buruz adituek eman dituzten iritziak ere gaineratuko dira.

Adierazle hauek informazioaren gizartearen esparru guztiak ordezkatuko dituen parametro-multzo bat izango dira. Bestalde, Interneten berezko izaera dinamikoa eta edukien bilakaera kontuan izanik, ezin da multzo hau itxitzat hartu. Hori dela-eta, metodologiak etorkizunean adierazle berriak barne hartzeko edo adierazgarriagoak izango diren beste batzuekin ordezkatzeko prozedurak ere aurreikusi ditu, betiere beharrezkoa baldin bada.

Azkenik eta balioen merkatuan gertatzen den antzera, emaitzazko funtsezko adierazleen sistema indize bat izango da, hau da, gutxiengoan dauden hizkuntzek Interneten izango duten hizkuntz egoera azalduko duen indizea izango da (BERBAGUNEX). Indize honek eskualdeetan edo nazioetan une jakin batean dagoen egoera eskaini ahal izango du, baita esparru jakin bateko hizkuntz egoerak denbora-tarte jakin batean izan duen bilakaera ere.


Funtsezko adierazleen sistema

Lehentxeago adierazi dugun moduan, proposamenak ikuspegi zabala planteatzen du, aintzat hartu izan ohi den ikuspegia baino zabalagoa bederen. Proposamen honek plangintza berritzailea du, errealitate berriari Interneteko ekonomia jaso dezaketen hiru ikuspegitatik begiratzen zaio aldi berean:

  • Hizkuntz esparrutik.
  • Edukien esparrutik
  • Gizarte-esparrutik

Esparru hauek, era berean, Lisboako Europako Kontseiluak definitutako lau politika-arlorekin lotzen dira (enpleguarekin, berrikuntzarekin, erreforma ekonomikoarekin eta gizarte-kohesioarekin). Izan ere, lau politika-arlo hauek helburu estrategiko nagusi baten barruan barne hartzen dira “Europar Batasuneko ekonomia munduko lehiakorrena izan dadin eta informazio dinamikoan hobekien oinarrituta dagoena izan dadin lortzea, baita hazkunde ekonomiko jasangarria lanpostu gehiagorekin eta hobeekin eta gizarte kohesio handiagoarekin eusteko gai izango den ekonomia lortzea ere”.

  • Hizkuntz esparrua

    Esparru honetan hizkuntz aldaketak eta, ondorioz, etorkizuneko ekonomia-hazkundea jorratuko dira. Esparru honetako adierazleek hizkuntz aniztasuna, produkzioa eta gizartean duen sarpena neurtzeko eta baloratzeko aukera emango dute eta, horretarako, hainbat desintegrazio-maila hartuko dira aintzat, batik bat lurralde eta sektoreen araberakoa.

    Hizkuntz esparruak teknologia berrian eta honen erabiltzaileengan eragina duten adierazleak izango ditu; hona hemen hauetako batzuk:

    • Interneteko sarpena, hizkuntz produkzioaren arabera.
    • Digitalizazioa, birtualizazioa eta multimedia-produkzioak, hizkuntz egoeraren arabera.
  • Edukien esparrua

    Lotura estua dago hizkuntz esparruaren eta edukien esparruaren artean.

    Ondoren esparru honetako adierazle-multzoen adibide batzuk azalduko dira:

    • ICT produkzio segmentatua: azpiegitura, aplikazioa, bitartekaria eta merkataritza.
    • Merkataritza-adierazleak: inportazioak eta esportazioak, ITD arloko inbertsioak, eta abar.
    • Industriaren portaeraren adierazleak.
  • Gizarte-esparrua

    Aurreko esparruetan aipatutako adierazle guztiek gizarte-arloan dute eragina; alabaina, lehen biak ekarpen eta produkzioekin lot daitezkeen bitartean, gizarte-esparruak ICTko emaitzak islatzen ditu, hau da, galdu eta irabazien arloko emaitzak islatzen ditu. Hori dela-eta, prestasunari, sarpenari eta jarduerari buruzko adierazleak behar dira.

    Esparru honen barruan barne har daitezkeen adierazleen artean ondokoak nabarmen daitezke:

    • Ekonomia, gizarte eta demografiaren alorreko adierazleak: gastua, erabiltzailearen profila, adina, lekua, eta abar.
    • Prestakuntzako adierazleak: eskaintza, eskaria, eta abar.
    • Kultur adierazleak: ohituren bilakaera, denbora, erabilera, eta abar.
    • Gizarte-desberdintasuneko adierazleak: enplegu-tasak, kostuak, eta abar.
    • Teknologiaren sarpeneko adierazleak.
    • Interneten sarpeneko adierazleak.

Adierazleen sistema guzti honek ondokoa ahalbidetuko digu:

  • Parte hartzen duten eskualdeetako edozeinetan informazioaren gizartearen aurrerapena eta baterako ekintzak oztopatzen dituzten hainbat esparruko urritasunak antzematea. Urritasun hauek edukien produkzioaren eta hizkuntz aniztasunaren esparrukoak eta hezkuntzaren eta teknologia berrien esparrukoak izango dira. Era berean, egitura horien ardura duten erabaki-organismoei buruzko informazioa ere emango digute (administrazioei, hezkuntza-erakundeei, industria-kudeatzaileei eta maila goreneko arduradunei buruzko informazioa alegia).
  • Kultur edukiarekin eta hizkuntz aniztasunarekin zerikusia izan dezaketen eta interesgarriak izan daitezkeen beste produktu batzuetako praktika ezin hobeei dagozkien esperientziak trukatzea eta gomendioak iradokitzeko aukera ematea, batez ere informazio horren hedapena.
  • Informazioaren teknologiak gutxiengoan diren hizkuntzetan aplika daitezen sustatzea, hala gazteenen artean kulturaren inguruko interesa areagotzeko eta erabiltzaileen masa kritikoa gehitzeko.
  • Informazioaren teknologia berriaren erabilera erraztuko duten metodoak eta tresnak praktikan jartzeari eta burutzeari buruzko informazioa trukatzea, kultur sustapeneko prozesuaren zati gisa.

(JOKIN GARATEA Berbagune proiektuaren koordinatzalea eta GAIAren (1) nazioarteko zuzendaria da)


(1) GAIA, irabazi asmorik gabeko elkartea da, izaera pribatua eta lanbidezkoa duena. Bere jatorria 1983an sortutako Euskal-Herriko Elektronika Industrien Elkartea-Asociación de Industrias Electrónicas del País Vasco (AIEPV)ean du. AIEPVek bere izena 96an aldatu egin zuen, gaur egun duen izena hartzeko: Asociación de Industrias de las Tecnologías Electrónicas y de la Información del País Vasco-GAIA-Euskal Herriko Elektronika eta Informazio-Teknologien arloko Industrien Elkartea.

GAIAk, Elektronika eta Informazio teknologiaren jarduerarekin elkarlotuta dauden Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) helbideratuta dauden enpresa guztiak ordezkatzen ditu, hauek, borondatez eskatzen dute GAIA elkartearen kide izatea eta, elkartearen helburuekin euren konpromezua agertu ondoren, eskubide osoko kide gisa onartuak izaten dira.

GAIAren bazkide diren enpresek honako azpisektoreetan elkartuta daude:

  • Osagai elektronikoak eta birkontrataketa
  • Kontrol, Arautze eta potentziazko Elektronika
  • Telekomunikazioak
  • Softwarea
  • Multimedia eta Edukien Industria

GAIAren helburu nagusiak hauexek dira:

  • Sektore guztiaren eta ordezkatzen dituen industrien sustapen tekniko, komertzial eta ekonomikoa.
  • Teknologia, merkataritza eta enpresa eremuetan elkarteko bazkideentzat interesgarri diren gorabeheren zabalkundea. Elkarteko bazkideen ordezkari izatea bai organismo nazional eta baita atzerrikoen aurrean eta beraien lanbide-interesen defentsa egitea.
  • Lankidetza eraginkorrean jardutea informazio-gizartearen garapena erabatekoa izan dadin EAEn.
  • Enpresen arteko lankidetza sustatzea, espezializazio handiko eta etengabeko formazioa. Era berean, kalitatearen, nazioartekotasunaren eta enpresa jarduera hoberena sustatzea.

GAIA, Euskal Herriko Telekomunikazio Klusterraren Elkarte izendatu dute. Gaur egun, 154 enpresa daude GAIArekin elkartuta, gutxi gora behera Euskal Herrian sektore honetan lan egiten duten enpresa gehienak. Aipatutako klusterraren ekintzei buruzko elementu sustatzaile eta kudeatzailea da GAIA eta honako helburuak ditu.

  • EAEn Informazio-teknologien arloan enplegu maila eraginkorra lortzea.
  • Aipatutako teknologietan oinarritutako merkatal sektore aurreratua eta guztiz konpetitiboa sortzen laguntzea.

GAIAk koordinatzen duen Telekomunikazio Klusterra hauexez osatua dago :

  • Industria garatzaileak eta produktu eta zerbitzuen hornitzaileak.
  • Euskal Herriko Administrazio Publikoak.
  • Erabiltzaile handiak (Banka, Energia, komunikabideak...).
  • Teknologia Zentruak eta sektoreko punta-puntakoak.
  • Unibertsitate Zentroak.


Bibliografia

R. BARGLOW, 1994. “The crises of the self in the age of information: computers, dolphins and dreams”. London: Routledge.

H. REINHOLD, 1994. “The virtual community: finding connection in a computer world”. London: Mandarin.

S. TURKLE, 1995. “The second self: computers and the human spirit. London”: Granada.

BARBER. BENJAMIN R, 1984. “Strong Democracy: Participatory Politics for a new age”. Berkeley: University of California Press.

MANDELBAUM, SEYMOUR, 1972. “Community and Communications”. New York: WW Norton & Company Inc.

WILSON, R JACKSON. 1995, “In quest of Community: Social Philosophy in the United States”. New York: John Wiley and Sons, Inc

SCHWARTZ, ED. 1994. “Back to the Neighborhood: Discussion List Civic-Values”.

DOUG SCHULER, 1996. "New Community Networks: Wired for Change".

VIDIC & ROGERS, 1995 "Community Information Service Management Guidelines".

ANDREW COHILL AND ANDREA KAVANAUGH, 1997 "Community Networks: Lessons learned from Blacksburg, Virginia" Artech,


Errebista elektronikoak

FELTESENSTEIN, LEE, 1993, “The Commons of information”. Dr Dobb`s Journal.

DANTONIO, MICHAEL, 1994. “I or We”. Mother Jones.

SCHULER, DOUG, 1994, “Community Networks: Building a New Participatory Medium”. Communication of the ACM 37, n1

"Lessons Learned from the Telecommunications & Information Infrastructure Assistance Program", NTIA, U.S.


Nazioarteko Proiektuak Komunitate Birtualei buruz:

Bélgica: http://www.axismundi.org/cybercrate

Gran Bretaña: http://www.democracy.org.uk/

Francia: http://www.globenet.org/vecam

Integral studies:citizen, society, policy: "http://www.snafu.de": http://www.snafu.de

Canadá: http://community.web.net/citizens/join.html

Perú: http://www.protelsa.com.pe/kybernesis/

Corea: http://forum.nca.or.kr/edem/index.htm


Beste errekurtso elektronikoak

Sustainable dialogue as a necessary template for sustainable global community: http://www.uia.org/uiadocs/dialog.htm

Devolution must produce electronic parliament: http://www.hotecho.org/internet/internet3.html

Electronic Democracy Resources: http://uts.cc.utexas.edu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus