Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik »  Eleanitz

Eleanitz

2003-04-01 / 08:44 / Ibon Sarasola   HIZKUNTZA

Askotan ikusten da testuetan: azkenekoz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko iragarki batean ikusi dut, Euskal Eskola Publikoa ez-dakit-zer, badakit-zer eta eleanitza dela diona.

Euskal gramatikaren arabera, eleanitza, eleaskoa bezain aldrebesa da: kontua da bigarren hitzeko asko hori gure eguneroko jardunean hezurmamituriko hitza denetik, berehala salatzen digula belarriak eleaskoa-ren aldrebeskeria; anitz, berriz, guretzat, liburuetako edo auskalo nongo zerbait da, gure hizkuntza esperientzia bizitik at dagoena, eta “hala izango da” batez onartzen duguna. Horregatik egiten ahal da eleanitz-ekin, eleasko-rekin ezin egin den tranpa.

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua-k ongi erakusten duenez anitz zenbatzailea da, eta besterik ez; beraz, ezin da erabili buruhandi bezalako elkartuak egiteko, horretarako bigarren osagaiak izenondoa izan behar baitu.

Eta gainera, hitz honi dagokionez konponbidea erraza da: askok eta askok erabiltzen duten –erabiltzen dugun– eleaniztun forma erabiltzea, elebidun-en bidetik eratua dena eta gramatika arazorik ez duena.

(IBON SARASOLA hizkuntzalaria eta euskaltzaina)

Orain arte argitaratuak

Irakurtzeko gainean sakatu

  1. Edozeinetariko
  2. Konjokatu
  3. Gurasobakar
  4. Oxigeno purua
  5. Beti berdinean erortzea
  6. Bizkartzainak
  7. Aparteko orduak, aparteko paga
  8. Likidezia
  9. Aldiune
  10. Arduraldi osoa
  11. Euskal gizartea anitza da
  12. Aula
  13. Erantzunak: gurasobakar eta bizkartzain
  14. Morala eta erlijioaren bi iturriak
  15. Elefanteak eraisten
  16. Kazetaritza zientifikoa
  17. Piezaren akabera, piezaren bukalana
  18. 1. zk piano eta orkestrarako kontzertua
  19. Elebitan
  20. Xarkuteria
  21. Arrisku anitzeko asegurua
  22. Papiroflexia
  23. Anezka
  24. Legenda
  25. Bitarteko irakaslea
  26. Aterkiak eta euritakoak
  27. Entseguak
  28. Urratsak egin, pausoak eman
  29. Su artifizialak
  30. Gauzak horrela
  31. Ordulariak eta erlojuak
  32. Jarraian
  33. Eskularruak eta eskuzorroak
  34. Aisialdiak eta astialdiak
  35. Ohatilak
  36. Normaltasuna normaltasunez
  37. Buztanak eta isatsak
  38. Orokorrean
  39. Hanburgesak
  40. Gure harrobia
  41. Hegaztien gripea
  42. Meskitak
  43. Ez galdu!
  44. Toxikatu
  45. Domeinua
  46. Nekatuta nago
  47. Euskara menderatu
  48. Hizkuntzak eta legeak
  49. Zeinuen hizkuntza
  50. Komunitateak eta mankomunitateak
  51. Errepideetako erreiak
  52. Ghanako erresuma
  53. Goiz Erdi Aroa, Berant Erdi Aroa
  54. Zertaz ari garen nazio eraikuntzaz ari garenean
  55. Baitan
  56. Euskara batua eraikitzen: adibide praktikoa
  57. Komak eta debekuak
  58. Kondestablearen jauregia
  59. Espainolezko lo neutroaren itzal luzea
  60. Segurtasun tartea zaindu
  61. Soilik behin
  62. Kiroltasunez
  63. Komatxo artean
  64. Idazle frantziarrak
  65. Gorpu hilak
  66. Bitakora kaiera

Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus