Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Galdezka

Gaia: Hizkuntza (Foro guztia)

Patxi Saez: "Lan-mundua erabat euskaldunduko bagenu, eragin betea izango luke kaleko harreman hurbilekoenetan". HIZKUNTZA
2015-10-22 / 07:00 / Uztarria.eus

Euskararen aurrerabidea ziklo berri baten beharrean ikusten du Azpeitiko Euskara Patronatuaren zuzendariak. Horren gainean egindako hausnarketa eta proposamenak zabaldu ditu Erabili.eus webguneko Elefantea ikusi artikuluan. Euskararen elefantea lan-munduan dagoela eta hor eragin behar dela uste du, eta Euskaltzaindiari eskatu dio euskarak behar duen aro berri horren "gidaritza eta buruzagitza" hartzeko.

Irakurri edo erantzun zeuk (Erantzun bakarra)

Nola izendatzen dira esku-pilotan erabiltzen diren hiru pilotak? HIZKUNTZA
2014-03-10 / 13:05 / Mikel Agirre

Gaztelaniazko blanda "goxua", baina "mixat" eta "toque"? Pilota federazioetako web-guneetan ez dut izenik aurkitu eta pilota talde bakoitzak bere erara izendatzen dituela ikusi dut.

Irakurri edo erantzun zeuk (2 erantzun)

Datak formulatzerakoan arazoak HIZKUNTZA
2012-12-13 / 09:05 / Mikel Aiertza Etxabe

Kaixo! Data formulatzerakoan bi aukera hauetatik zein legokeen ondo jakin nahiko nuke (test bat da).

Irakurri edo erantzun zeuk (3 erantzun)

Ahalera HIZKUNTZA
2011-07-12 / 08:20 / Xabier Sotes

Ahalerazko perpausak taxutzean badakigu aditz nagusiari laguntzailea darraiola ahaleran, hala nola egin dezake, idatz dezake, etab. Baina zer gertatzen da aditz nagusia gehi izan erako aditz lokuzioak ditugunean? Bi aldiz eman behar al dugu laguntzailea?

Irakurri edo erantzun zeuk (Erantzun bakarra)

'Haratago': zuzen ala oker? HIZKUNTZA
2010-11-15 / 09:30 / Mikel Aiertza Etxabe

Bertsoaren inguruan idazten ari naizen lantxo batean, honelako esaldi hau idatzi dut: "Euskal Herritik haratago ere badira inprobisatzaileak".

Irakurri edo erantzun zeuk (10 erantzun)

'Espectacularización', 'tabloidization' HIZKUNTZA
2010-10-21 / 08:30 / Eztizen Miranda

Terminologiaren inguruko zalantza da aurkeztu nahi dudana.

Irakurri edo erantzun zeuk (Erantzun bakarra)

Algara HIZKUNTZA
2010-03-18 / 08:40 / Joxemari Muxika

Algara hitzaren jatorria ezagutu nahian.

Irakurri edo erantzun zeuk (2 erantzun)

Nola da euskaraz Urduñako 'bollo' fenomenoa? HIZKUNTZA
2009-12-18 / 08:45 / Ziortza Grisaleña

Urduña inguruan bollo deituriko fenomeno metereologikoa dago. Mendietako behe-lainoa herrira jaisten denean deitzen zaio horrela.

Irakurri edo erantzun zeuk (Erantzun bakarra)

Alkatea eta 'bere' semea ala alkatea eta 'haren' semea? HIZKUNTZA
2009-02-10 / 08:35 / Idoia Aretxabaleta Oleaga

Badakizue bizkaitarrok bere hitza komodin bihurtu dugula. Baina nonbait enzun dut ez dela esan behar "Alkatea eta bere semea etorri dira". Honen ordez "Alkatea eta haren semea etorri dira" erabili omen behar da.

Irakurri edo erantzun zeuk (3 erantzun)

Karmele Rotaetxe: "Euskara erraztu behar da erabilera ere errazteko" HIZKUNTZA
2008-06-04 / 08:30 / Xabier G. Arguello - El País

Karmele Rotaetxe Amusategi aitzindaria izan da euskararen irakaskuntzan. 1967an, Patxi Altunarekin batera, lehenengo euskara eskolak antolatu zituen Deustuko Unibertsitatean, eta hamar urte geroago, gauza bera egin zuen orduko Bilboko Unibertsitate Autonomoan. Horrez gain, EHUko Filologia eta Kazetaritza fakultateen sorreran parte hartu zuen. Euskaltzaindiaren barruan, Gramatika Batzordeko kidea izan da hasiera-hasieratik. 2004an, euskaltzain ohorezko izendatu zuten, eta gaur egun, irakasle emeritu dabil EHUn.

Irakurri edo erantzun zeuk (Erantzun bakarra)

Artikulu zaharragoak »
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus