Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Galdezka

Gaia: Herri-administrazioa (Foro guztia)

Patxi Baztarrika: "Elkarlana areagotu egin beharko dugu baliabideei etekin handiagoak ateratzeko" HERRI-ADMINISTRAZIOA
2013-05-21 / 09:50 / Eneko Azkarate (Goiena.net)

Hizkuntza Politikarako sailburuordeari elkarrizketa egin dio Eneko Azkaratek Goiena.net-en. Osorik ekarri dugu hona haren edukia.

Erantzun nahi baduzu...

Xabier Azanza: "Urteotan esperotakoa egin du gobernuak, ez nahi nuena" HERRI-ADMINISTRAZIOA
2011-07-19 / 09:30 / Garikoitz Goikoetxea - Berria

Xabier Azanzak ez du jarraituko Euskarabidearen zuzendari kudeatzaile karguan. Nafarroako Gobernuak atzo (2011-7-18) jakinarazi zuenez, aurrerantzean Maximino Gómezek hartuko du euskararen nafar erakundearen gidaritza. 2007tik, Nafarroako Gobernuak Euskarabidea sortu zuenetik, bete du Azanzak kargua.

Berria-n Azanzari egin dioten elkarrizketa ekarri dugu hona.

Erantzun nahi baduzu...

Ramon Etxezarreta: "PSE-EEk ere ikasi beharko du zein den euskararen benetako balioa, ez dauka aukera makala!" HERRI-ADMINISTRAZIOA
2009-05-22 / 08:30 / erabili.com

Kargu berriari neurria hartzen ari da oraindik Ramon Etxezarreta (Urrestilla, 1954), Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuorde berria. Aurrekoek egin duten lanaz galdetuta, "aldatu behar direnetan baino, sakondu behar direnetan azpimarra egitea nahiago" duela dio, "ez gatoz, ez, ezer birrintzera, ez puskatzera". Hizkuntza kontuetan, aldaketa nagusiki "jarrera politikoetan" antzemango dela uste du.

Erantzun nahi baduzu...

Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna HERRI-ADMINISTRAZIOA
2004-05-28 / 07:05 / erabili.com

Azken egun hauetan Europako Kontseiluaren Hizkuntza Gutxituen Itunaren jarraipenerako batzordea Hego Euskal Herrian izan da Espainiak 2001ean berretsi zuen Hizkuntza Gutxituen Ituna benetan betetzen ari ote den aztertzeko. Beraz Ituna gora eta Ituna behera ibili dira egun hauetan baina, zuk, esate baterako, ba al dakizu Itunak zer esaten duen?

Irakurri edo erantzun zeuk (2 erantzun)

Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna eta euskara HERRI-ADMINISTRAZIOA
2003-10-17 / 07:03 / erabili.com

Juan Carlos I Espainiako erregeak 2001eko irailaren 15eko BOEn Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna onartu eta berretsi zuen, horretarako, honako adierazpen ofiziala egin zuen Estatuko Boletinean:

Irakurri edo erantzun zeuk (2 erantzun)

Hasier ala Asier? HERRI-ADMINISTRAZIOA
2003-06-12 / 17:51 / Lurdes Alkorta Berasategi

Datorren hilean jaioko da gure lehenengo semetxoa eta Asier izena jarri nahi diogu. Gehienetan “h”rik gabe idatzita ikusi izan dugun arren, badira “h”z idatzi ohi dutenak ere, Hasier Etxeberria, esate baterako. Beraz, jakin nahi duguna da bietara idazterik dagoen ala ez.

Irakurri edo erantzun zeuk (6 erantzun)

Administrazioko langileen adierazpen-askatasuna HERRI-ADMINISTRAZIOA
2003-04-30 / 07:06 / erabili.com

Euskal Autonomia Erkidegoaren administrazioetako lan-hizkuntza arautzeak urratzen al du administrazioko langileen adierazpen-askatasuna?

Irakurri edo erantzun zeuk (2 erantzun)

Administrazioko langileen hizkuntza eskubideak HERRI-ADMINISTRAZIOA
2003-04-04 / 07:11 / erabili.com

Euskal Erkidego Autonomoko herri-administrazioek bere barne-lanean erabili beharreko lan hizkuntza finkatzen baldin badute, administrazio horietako langileen hizkuntza eskubideak urratzen al dira?

Irakurri edo erantzun zeuk (Erantzun bakarra)

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus