Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Galdezka
Artikulu berriagoak »

Jean Haritschelhar: "Euskarak diplomatikoak behar ditu" BESTELAKOAK
2008-07-18 / 08:20 / Josemari Velez de Mendizabal - Euskonews & Media

Jean Haritschelhar baigorriarra ezaguna da euskaldunen artean, euskararen inguruan urte luzez eraman duen ahalegin aberatsarengatik. Horrek ahalbidetu zion Euskaltzaindiaren buru izendatua izatea, eta maisutasun bikainez erakutsi zuen euskarak goi mailako ikerlari eta zientzialariez gain diplomatikoak ere behar dituela, hizkuntza bizi gisa aurrera egingo badu. Gizon polifazetikoa da Haritschelhar, eta lehen lerrotik segitu du azken berrogeita hamar urteotan gure gizarteak, Bidasoaz bi aldeetan, izan duen bilakaera.

Erantzun nahi baduzu...

Karmele Rotaetxe: "Euskara erraztu behar da erabilera ere errazteko" HIZKUNTZA
2008-06-04 / 08:30 / Xabier G. Arguello - El País

Karmele Rotaetxe Amusategi aitzindaria izan da euskararen irakaskuntzan. 1967an, Patxi Altunarekin batera, lehenengo euskara eskolak antolatu zituen Deustuko Unibertsitatean, eta hamar urte geroago, gauza bera egin zuen orduko Bilboko Unibertsitate Autonomoan. Horrez gain, EHUko Filologia eta Kazetaritza fakultateen sorreran parte hartu zuen. Euskaltzaindiaren barruan, Gramatika Batzordeko kidea izan da hasiera-hasieratik. 2004an, euskaltzain ohorezko izendatu zuten, eta gaur egun, irakasle emeritu dabil EHUn.

Irakurri edo erantzun zeuk (Erantzun bakarra)

Nola esan "síndrome de piernas inquietas" euskaraz? HIZKUNTZA
2008-01-11 / 07:00 / Olatz Zabaleta

Azpeitiko Udal Euskaltegiko irakaslea naiz, eta ikasle batek gai horren inguruan lan bat egin behar duela eta, "síndrome de piernas inquietas" euskaraz nola esan behar duen galdetu dit.

Irakurri edo erantzun zeuk (6 erantzun)

Nola esango genuke "quitarreses"? HIZKUNTZA
2007-11-20 / 07:00 / Joxe Begiristain

"Quitarreses" edo baita ere "Quitapiedras" deitu izan dioguna, tren guztiek aurrekaldean eramaten duten elurra kentzeko tresnaren ("Quitanieves") antzerakoa da.

Irakurri edo erantzun zeuk (7 erantzun)

TeleCINCOn ala TeleBOSTen? HIZKUNTZA
2007-11-12 / 07:00 / Roberto Alkarterri

Badakit foro honetan euskaldun jakintsuak zabiltzatela, eta, aukera hau baliatu nahirik, oraingoan galderatxo bat jarri nahi dizuet hizpide. Galdera erraz bezain zaila, erantzule adina erantzun izan baitezake, nork bere nabardurak eginda, noski. Baina ziur naiz den-denak mamitsuak eta estimatzekoak izango direla, horretan ez dut zalantzarik.

Irakurri edo erantzun zeuk (8 erantzun)

Patxi Salaberri Zaratiegi: "Garrantzitsuena euskaldunok euskara geure ondorengoei erakustea da" HIZKUNTZA
2007-10-04 / 07:00 / Euskaltzaindia

Euskaltzaindiak elkarrizketa egin dio Patxi Salaberri euskaltzain nafarrari. Erabili.com-en daukazu oso-osorik:

Erantzun nahi baduzu...

Pruden Gartzia: "Eliteek uko egin izan baliote euskara desagerturik legoke" HIZKUNTZA
2007-06-13 / 09:00 / erabili.com

Euskaltzaindiaren Azkue liburutegiko zuzendariari Argia astekarian eginiko elkarrizketa bete horretan ekarri dugu gurera, pertsonaia eta hizpide dituen gaiak interesgarri iritzita.

Erantzun nahi baduzu...

"Precinto" euskaraz? HIZKUNTZA
2007-03-07 / 08:00 / Raul Iglesias Alvarez

Jakin nahiko nuke nola erraten den euskaraz "precinto"... Bidaltzen dizuedan irudian (Ertzaintzakoa) paratzen du "ertzapen", baina niri hitz horrek ez dit deus ere erraten.... Existitzen al da?

Irakurri edo erantzun zeuk (5 erantzun)

Elena Martinez: "Alemana abangoardiako kultura hizkuntza da" HIZKUNTZA
2006-10-30 / 07:00 / erabili.com

Euskara-Alemana / Alemana-Euskara lehen hiztegiaren egilea dugu Elena Martinez Rubio (Bilbo, 1957-8-01). Elkar argitaletxeak plazaratu du lana eta, argitalpenaren harira, egileari zenbait galdera luzatu dizkio erabili.com-ek.

Erantzun nahi baduzu...

Euskarazko hiztegi elebidunik handiena HIZKUNTZA
2006-07-12 / 07:00 / erabili.com

Morris Magnum euskarazko hiztegi elebidunik handiena izango da. Ingeles-euskara hiztegi berri baten proiektua esku artean darabil Mikel Morrisek eta aipaturiko proiektuak bultzada garrantzitsua jaso zuen 2006ko ekainaren 21ean Espainiako Diputatuen Kongresuan. Bertan, EAJren ordezkaritzak aurkeztutako eskabidea onartu eta espainiar Gobernuaren Kultura Ministerioari ingeles-euskara hiztegia bultzatu eta diruz-laguntzeko eskaria luzatu zitzaion.

Erantzun nahi baduzu...

Artikulu zaharragoak »
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus