Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Nola izendatzen dira esku-pilotan erabiltzen diren hiru pilotak?

Mikel Agirre / Hizkuntza / 2014-03-10 / 13:05


Gaztelaniazko blanda "goxua", baina "mixat" eta "toque"? Pilota federazioetako web-guneetan ez dut izenik aurkitu eta pilota talde bakoitzak bere erara izendatzen dituela ikusi dut.




Erantzunak


Pilota goxoa, toke erdiko pilota eta tokeko pilota

Klara Ceberio - Elhuyar Hiztegiak / 2014-03-11 / 09:46

Eskura ditugun hiztegietan ez dugu honi buruzko informazio zehatzik aurkitu, baina pilota-munduari dagozkion argitalpen digitaletan honela erabili direla ikusi dugu:

pelota blanda > pilota goxoa
pelota mixta > toke erdiko pilota
pelota de toque > tokeko pilota

Erreferentziak:


Goxoa, toke erdikoa eta tokekoa

Uxue (pilota teknikari ohia) / 2014-03-17 / 11:35

Kaixo, GEPFek hala izendatzen ditu: goxoa, toke erdikoa eta tokekoa.

Informazio eguneratuena 2013-14 ikasturteko eskola kiroleko txapelketen aurkezpen dokumentuan

Ondo izan.


Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.eus/zer_berri/galdezka/1394438671