Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Galdezka »  Nola izendatzen dira esku-pilotan erabiltzen diren hiru pilotak?

Nola izendatzen dira esku-pilotan erabiltzen diren hiru pilotak?

2014-03-10 / 13:05 / Mikel Agirre   HIZKUNTZA

Gaztelaniazko blanda "goxua", baina "mixat" eta "toque"? Pilota federazioetako web-guneetan ez dut izenik aurkitu eta pilota talde bakoitzak bere erara izendatzen dituela ikusi dut.


Erantzun

 
Pilota goxoa, toke erdiko pilota eta tokeko pilota
2014-03-11 / 09:46 / Klara Ceberio - Elhuyar Hiztegiak

Eskura ditugun hiztegietan ez dugu honi buruzko informazio zehatzik aurkitu, baina pilota-munduari dagozkion argitalpen digitaletan honela erabili direla ikusi dugu:

pelota blanda > pilota goxoa
pelota mixta > toke erdiko pilota
pelota de toque > tokeko pilota

Erreferentziak:

 
Goxoa, toke erdikoa eta tokekoa
2014-03-17 / 11:35 / Uxue (pilota teknikari ohia)

Kaixo, GEPFek hala izendatzen ditu: goxoa, toke erdikoa eta tokekoa.

Informazio eguneratuena 2013-14 ikasturteko eskola kiroleko txapelketen aurkezpen dokumentuan

Ondo izan.

 

Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus