Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Galdezka »  Telegramekin 100 aplikazio euskaratzeko erregaia eman digu jendeak

Telegramekin 100 aplikazio euskaratzeko erregaia eman digu jendeak

2014-02-12 / 07:00 / Izar Mendiguren Cosgaya   INFORMATIKA

Telegram aplikazioa euskaratu dute Android sistemetarako. Telegram mezularitza aplikazioa da WhatsApp-en modukoa baina, kasu honetan, software librea, doakoa eta seguruagoa da. Honezkero, 10.000 lagunek badute aplikazio hau euskaraz. Eta, zuk?

JABI ASURMENDI (1979, Arakaldo) Bitarlan empresako kidea da. Oraintsu, mezularitza zerbitzua eskaintzen duen Telegram aplikazio librea euskaratu dute.

Zer da telegram?

Telegram berehalako mezularitzarako aplikazio bat da, whatsapp modukoa.

Whatsapp aplikazioarekiko zein ezberdintasun ditu?

Software askea da, hori da nire iritziz garrantzitsuena. Jende askok hori doakotasunarekin harremantzen du, baina ez da hori soilik. Softtware libreek askatasuna ematen dizute. Guri, adibidez, kodigoa hartu eta euskaratzeko aukera eman digu. Are gehiago, euskaraz soilik sareratzeko parada eman digu. Hori whatsapp batekin ezin da egin. Nolabait esateko, tarta bat bezalakoa da. Tartaz gain programa libreek errezeta ematen dizute, eta errezeta zure gustura egokitzeko aukera. Gakoa ez da doakotasuna, askatasuna baizik. Horretaz gain, elkarrizketak zifratzeko aukera dauka. Horrek mezuak enkapsulatuta joatea esan nahi du, inork ezin dituela deszifratu. Era honetan maskara batekin bidaltzen dira mezuak saretik. Ezin du inork irakurri. Hala ere, ez da ezer %100 segurua.

Gainera, doakoa izango da betiko eta ez dauka publizitaterik. Segurtasun aldetik ere zifratzeaz gain autosuntsiketa denbora bat eskaintzen du mezuetan. Hau da, idazten duzun mezu hori zuk zehaztutako denbora tartean ezabatzen da. Orduan, pribatutasun kontzeptua gehiago lantzen du. Taldeak sortzeko aukera ere badu, whatsappak baino parte hartzaile gehiago txertatzeko daitezke.

Fitxategiak bidaltzeko orduan ere, telegram-ek tamaina gehiago igortzeko aukera baimentzen du, giga bat arte.

Bi bertsio daude, androiderako eta IOS-rako. Guk, baina, euskarazko probako bertsioa androiderako bakarrik jarri dugu, baina etorkizunean iphonetarako prest egotea espero dugu. IOS-ekoa itxiagoa da, zailagoa, horregatik egin dugu Androiden.

Aplikazioa euskaratu egin duzue. Nondik atera zen ideia?

Telegram aplikazioa ezagutzean Bitarlanen erabiltzen hasi ginen. Euskara eta software askea dira gure enpresako bi oinarriak. Gure artean komunikatzeko erabiltzen hasi ginen, eta ingeleraz bakarrik zegoenez euskaratzea erabaki genuen. Bermeoko Gaueko enpresak euskaratzeko nahia azaldu zuen eta haiekin egin dugu.

Zelakoa izan da prozesua?

Iturburu kodea interneten dago, garatzaileek software askerako erabiltzen den biltegi batera igo zuten. Bertatik itzulpena egiten joan gara, gainbegiratu egin dugu eta garatzaileei bertsio ofizialera gehitzeko jakinarazi. Horretaz gain, guk euskarazko telegram ľa bakarrik duen aplikazioa sortu dugu, hari berri bat. Euskaratzea hiru-lau eguneko lana izan da, aste bateko kontua. Hiru edo lau pertsonaren artean egin dugu, testu asko ez dituenez erraza izan da.

Non eta nola deskarga liteke?

Bitarlan.net webgunetik jaitsi liteke. Google Playn dagoen bertsioa ofiziala da eta horregatik dago ingeleraz. Horregatik dago probako bertsio hau webgunean bakarrik eskuragarri, probako bertsioa delako.

Emaitza ez da beti lanaren neurrikoa izaten. Zuek zer espero duzue?

Oso harrera ona izan du, harrituta gaude. Urtarrilaren 30ean sareratu genuen euskaratuta zegoenaren albistea. Ostiralean probaren helbidea bidali genuen eta bi astetan 10.000 deskarga egon dira.

Euskarak teknologia berrietan zein toki du?

Ez dut uste txarto dagoenik. Twitterren, umapen arabera 5.000 erabiltzaile aktibo daude. Hobeto egon daiteke, baina ez naiz ezkorra. Erabiltzaileak oso militanteak dira, zerbait euskaraz dagoela ikusten badute edozer egiten dute zabaldu eta erabiltzeko,, elegramekin gertatu den bezala.

Euskarak dituen hiztunak izanda aplikazio gehiagotan izan beharko luke presentzia. Kasu honetan euskarak bere tokia hartu du aplikazio honetan, hiztun gehiago duten hizkuntzekin batera.

Eta zein izan beharko luke?

Euskaldun bezala edozer beti izango da gutxi. Instituzioen webgune batzuk elebitan daude baina lehenetsitako hizkuntza ez da euskara.

Aurrera begira, baduzue beste erronkarik buruan?

Bai. Honek sekulako indarra eman digu. Telegramekin 100 aplikazio euskaratzeko erregaia eman digu jendeak. Doainik egin dugu, euskaraz erabili nahi genuelako.

  • Estreinakoz aiaraldea.com agerkarian argitaratua 2014-02-10ean.


Oso-osorik inprimatu


Erantzun

 
Telegram instalatzeko jarraitu beharreko jarraibideak
2014-02-12 / 07:01 / Bitarlan

Bitarlan enpresan, Gauekoekin batera Telegram aplikazioa euskaratu dugu Android sistemetarako. Telegram mezularitza aplikazioa da WhatsApp-en modukoa baina kasu honetan software librea, doakoa eta segurua da.

Hemendik deskargatu daiteke bertsioa euskaraz bertsio ofizialean argitaratu arte:

Telegram Instalatzeko:

  • Dagoeneko Telegram aplikazio ofiziala instalatuta baduzu desinstalatu.
  • Aplikazio hau Google Playtik ez denez instalatzen Android ezarpenetara joan eta Segurtasuna atalean: Baimendu iturburu ezezagunetako aplikazioak instalatzea gaitu.
  • Deskargatu aplikazioa hemen dagoen loturatik.
  • Android telefonoaren Pakete instalatzailearekin irekiko da.
  • Behar diren baimenak onartu eta Instalatu botoiari sakatu.

Hori eginda, baduzu Telegram euskaraz!!

Gainera hemen dagoen Telegram bertsioa euskaraz besterik ez dago, beraz, nahiz eta zure Android sistema beste hizkuntza batean eduki, euskaraz ikusiko duzu Telegram.

Bertsio hau 1.3.7 bertsioan oinarrituta dago, hori da publikoa den bertsio zaharrena, aplikazioaren azken bertsioa Google Play-en 1.3.17 da. Hori publiko egiten dutenean eguneratuko dugu.

Itzulpenari buruzko iradokizunak bidaltzeko laguntza@bitarlan.net epostara mezua bidali.

 

Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus