Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Galdezka »  Datak formulatzerakoan arazoak

Datak formulatzerakoan arazoak

2012-12-13 / 09:05 / Mikel Aiertza Etxabe   HIZKUNTZA

Kaixo! Data formulatzerakoan bi aukera hauetatik zein legokeen ondo jakin nahiko nuke (test bat da).

Biak ondo egon daitezke:

  • Azaroak 2: Domu Santu eguna.
  • Azaroaren 2a: Domu Santu eguna

Izenburu itxura duelako lehenengoa bakarrik ote da zuzena?

Eskerrik asko.


(MIKEL AIERTZA ETXABE)


Oso-osorik inprimatu


Erantzun

 
Bat aukeratzekotan, bigarrena
2012-12-13 / 09:39 / Cristina Puelles

Nik, bat aukeratzekotan, "Azaroaren 2a: Domu Santu eguna" aukeratuko nuke, dataren bi zatietan eliptiko dagoen aditza berbera delako (azaroaren 2a (da): Domu Santu Eguna (da).

 
Euskaltzaindiaren 37. araua
2012-12-13 / 10:30 / Asier Larrinaga

Euskaltzaindiaren 37. arauak (Data nola adierazi) dio testuaren barruan «azaroaren 2a» / «azaroaren 2an» / «azaroaren 2tik» / ... formula erabili behar dela, eta «azaroak 2» formula aposizioetarako baino ez dela.
Arauak ez dio ezer idazkun, errotulu eta idazpuruetan erabil daitezkeen formulez, eta egia da halakoetan askok «azaroak 2» jartzeko ohitura dugula, erosoa da eta. Ez dut uste gaitzesgarria denik.

 
Datatzeak behar du edo luke egon pean kontrol personala
2013-01-14 / 21:49 / Erramun Gerrikagoitia

Nola, nire ustez, datatzea ez den textu bat behar zaio eman tratamentu differentea ganik textua, propioki textua dena. Horixe gatik, baita neure uste personalez, datatzeak behar du edo luke egon pean kontrol personala (nola gaingiroki ere edozein textu).

Nik esaterako honaxe datatu dut lehenagokoak

eguena 10 urtarrila 2013

beraz, sartu gabe zer dioen hain normak baldin aplika baledi struktura bera honela litzateke hori delako data hori

Domu Santu eguna, 2 azaroa

Nahi nuke jakin ea horrek aukereak duen ezer txarrik baldin holakorik balu, eta zergatik.


(ERRAMUN GERRIKAGOITIA)

 

Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus