Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Ahalera

Xabier Sotes / Hizkuntza / 2011-07-12 / 08:20


Ahalerazko perpausak taxutzean badakigu aditz nagusiari laguntzailea darraiola ahaleran, hala nola egin dezake, idatz dezake, etab. Baina zer gertatzen da aditz nagusia gehi izan erako aditz lokuzioak ditugunean? Bi aldiz eman behar al dugu laguntzailea?



Hona adibide batzuk nire galderaren erakusgarri:

Baliteke irakasleak ikaslea gaindituko duela uste izana (ala uste izan izana) eta orobat baliteke umeak amarentzako oparia erosteko diru gehiago behar izana (ala behar izan izana) edota litekeena da amak hori esan nahi ez izana (ala esan nahi izan ez izana).

Niri parentesien arteko aukerak hobeak iruditzen zaizkit, baina biak entzun ditut. Beraz, zuena da orain hitza.

Erantzun



Oso-osorik inprimatu


Erantzunak


Hobe lehenengoa

Roberto Alkarterri / 2011-08-06 / 14:02

Bada, eman dituzun adibideotan, nik ez dut egoki ikusten parentesi artekoa; aukera biotatik, hobe da lehenengoa, nire ustez.

Dena dela, BALITEKE eta LITEKEENA DA moldeekin, hain zuzen, nik IZAN aditza nominalizatuko nuke; hau da, USTE IZATEA eta BEHAR IZATEA idatziko nuke adibide horietan. Nik dakidala behintzat, horrelaxe azaltzen zaigu testu idatzi gehienetan, ezta?

Besterik ez. Ondo segi.


(ROBERTO ALKARTERRI)


Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.eus/zer_berri/galdezka/1310204317