Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Galdezka »  'Espectacularización', 'tabloidization'

'Espectacularización', 'tabloidization'

2010-10-21 / 08:30 / Eztizen Miranda   HIZKUNTZA

Terminologiaren inguruko zalantza da aurkeztu nahi dudana.

Kazetaritza ikerketan egiten dut lan, eta berriak ikuskizun bihurtzeko fenomenoa aztertzen nagoela, gaztelaniaz espectacularización moduan definitu dena, euskaraz nola definitu ez dut asmatzen. Berriak ikuskizun bihurtzeko fenomenoa da, baina hitz bakar batean definitzea nahiko nuke.

Ingelesez tabloidization bezala ezagutzen da, tabloid egunkariekin daukan antzagatik. Baina horrek ere, ez dut uste ikusgarritasunaren fenomenoa guztiz azaltzen duenik; azken batean, munduko tabloid formatu guztiak ez dira espektakularrak...

Ea zuei zerbat egokiagoa bururatzen zaizuen.

Mila esker


(EZTIZEN MIRANDA)


Erantzun

 
Horrelako aditz-izenen kontrakoak
2010-10-21 / 09:05 / Iñaki Villoslada

Ingeles egokia eta zuzena, ulergarria sustatzen dutenak, horrelako aditz-izenen kontrakoak dira. Ingelesa pobretu, kamustu eta mordoilo bihurtzen dutela esaten dute. Badakit aditz-izen bakarra nahi duzula eta nire erantzunak ez dizula balio. Zuk zeuk honez gero pentsatu duzun soluzioa izan daiteke egokiena. Baina bai gaztelania zuzenean bai ingeles ulergarrian ez litzateke horrelako aditzak sortzeko premia egongo. Nik, hala ere, ez nioke inori demanda jarriko, erabakitzen badu aditza sortzea euskaraz eta ia edozein hitz onartuko nuke (espektakularizazio, espektakularitzatze, espektakulu baitugu euskaraz eta tabloide, aldiz, ez) ingeles mordoilo eta gaztelania desegokiaren eraginaren kontra ezin baitugu ezer egin. Ziur aski Amurizak sortuko dizu bat politagoa.

Ondo izan.


(IÑAKI VILLOSLADA)

 

Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus