Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Galdezka »  Algara

Algara

2010-03-18 / 08:40 / Joxemari Muxika   HIZKUNTZA

Algara hitzaren jatorria ezagutu nahian.

Nire adiskide Rakel Guridi Goñirengandik mezu hau jaso dut:

"Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, Musikenen, karrera amaierako ikerketa lana burutzen ari naiz.

Ikerketa lan honetan algara hitzarekin egin dut topo, eta ezinbestekoa da hitz honen jatorria ezagutzea niretzako.

Badakit arabieratik datorrela, euskaran beste hainbat hitz bezala, baina nire argitu beharreko zalantza arabieratik zuzen datorren edo eta gaztelania zeharkatuz iritsitakoa den da.

Hiztegietan ikusi dudanez, honen arabera esanahia ere desberdina izan liteke.

Ez dakit laguntzerik izango duzun, baina izugarri eskertuko nizuke honetan lagunduko nauen norbait gomendatuko bazenit.

Besterik gabe, esker mila aldez aurretik.

P.D. Erabiliko irakurlea naiz eta antzeko gaiak tratatuak izan direla ohartu naiz".

Erantzunik izango ote du?


Erantzun

 
Algara
2010-03-18 / 15:42 / Bittor Hidalgo

R. L. Trask-ek, bere Etymological Dictionary of Basque-an (edited for web publication by Max W. Wheeler; University of Sussex, 2008) dio:

  • algara (**) n. ‘loud laugh, guffaw’. **** [ Arb ] {M. 1954e: 375

Hau da, arabetikoa delakoa, eta Mitxelenak ote dioen hala 1954an bere bibliografiako e lanean. Lan hori da:

{–––1954e. Review of J. Corominas, Diccionario crítico etimológico de la lengua castellana, vol. 1. BAP 10: 373–378 = ASJU 1: 113–118. Reprinted in Michelena (1988b), vol. I, pp. 466–470.}

Eta artikulu honen 1988ko berrargitalpena:

–––1988b. Sobre historia de la lengua vasca, 2 vols. J. A. Lakarra, ed. Donostia–San Sebastián: Seminario de Filología Vasca “ulio de Urquijo”.

Nik neronek ez det orain eskueran lan hau, baina hori behintzat begiratzekoa da. Aukera badet egingo det.

Ondo izan

Bittor

 
Arabiarra liteke
2010-03-18 / 20:35 / Angel Zelaieta

Gaztelaniazko "algarada" legez, arabiarra liteke: "incursión brusca en tierra enemiga" esan nahi zuena, Corominasek dioenez. (Iturri bera izango dute al- hasiera duten beste zenbait hitzek ere: alkate, alboka...

 

Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus