Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Galdezka »  Nola da euskaraz Urduņako 'bollo' fenomenoa?

Nola da euskaraz Urduņako 'bollo' fenomenoa?

2009-12-18 / 08:45 / Ziortza Grisaleņa   HIZKUNTZA

Urduņa inguruan bollo deituriko fenomeno metereologikoa dago. Mendietako behe-lainoa herrira jaisten denean deitzen zaio horrela.

Berton, Urduņan, izen hori jarri diote fenomenoari, bollo.

Lan bat egiten ari naiz eta jakin nahi dut nola izan daitekeen euskaraz bollo hori.


Erantzun

 
Laino-opila
2009-12-18 / 11:20 / Felix Mugurutza Montalban

HAUXE DA ARAZO BERARI AURRE EGITEKO ESKUALDE HONETAKO BATZUK ADOSTU GENUEN FORMA ESTANDARRA. ZALANTZAK DITUT BERE EGOKITASUNAREKIN BAINA NORMALIZAZIORAKO HAUTU EGOKIA IZAN ZEN. 2007ko urtarrilean izan zen.HONA ONDUAN HEDATU GENUEN MEZUA. Ondo izan.

"Lagun horiek:

Txemi Llano eta Joseba Egigurenen artean Gorobel mendikateari buruzko liburu bat ari dira atontzen. Eta azken honek galdera egin zidan lehengo egunean Urduņan dauden laino berezi horiek, erdaraz "BOLLO" izenarekin ezagutzen direnak, euskaraz idazteko zituen zalantzak argiztatu nahian.

Zalantza barik ez dugu erreferente irmorik eta gaur den eguna arte egin diren egokitzapenak ("boilo" tankerakoak) erabat arbuiagarriak dira.

Joseba Egigurenek "opila" itzultzeko asmoa zuela esan zidan. Nahiz eta erdararekin oso menpeko eta bortxatua izan, horrelako zerbait onartu behar zen gutxieneko arrakasta izan zedin. Gerora, LAINO-OPILA bezala itzultzea proposatu nion, jakinik gure eskualdean zen euskaraz "laino" hitzak erdal "niebla" eta "nube" balioak izan zituela, beraz, egokia ez ezin, praktikoa ere bada, lehenengoz entzuten den unetik, badakigulako zeri egiten dion erreferentzia. Eta atseginez hartu zuen azken proposamen hori (laino-opila) eta esan berri dit horrela erabiliko duela bere liburuan.

Hortaz, liburua egiteko zegoen oztopoa gainditu egin da. Baina hau dena kontatzen dizuet, izenaren NORMALIZAZIOA behar dugulako, eta ez unean uneko konponbide soila. Horregatik, eskatu nahi dizuet ahalegin bat egin dezagun guztion artean, hemendik aurrerakoetan forma bakar hori erabiltzeko (izendapen horren aitzi iritzi sendorik ez badago, jakina). Hori da, erabilera bateratu eta bakarra, izen bat normalizatzeko dugun bide bakarra.

Beraz, ahal baduzue, hedatu ezazue zuen inguruko ikastetxe, euskaltegi, turismo bulego edo nahi duzuenen artean gaztelerazko BOLLO hitzaren euskarazko ordaina LAINO-OPILA (edo LAINO OPILA, tarteko marratxo barik) moduan, ahal dela, itzul dadin gaurgero.

Gure arteko erabaki bat da (praxia!!!) eta, jakina, ez dago Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan. Hala ere, erabileraren poderioz iritsiko da eguna!!!

Amaitzeko, ez ezazue proposamen hau harropuzkeria edo ausarkeria gisa har, gure hizkuntzari beste bultzada bat emateko bide gisa baizik. Esker mila zuen laguntzagatik. Iradokizunik baduzue, esadazue.

Bitartean, ondo izan".

(FELIX MUGURUTZA MONTALBAN Laudioko Euskara Teknikaria eta Euskaltzaindiko Onomastika Batzordeko kidea da)

 

Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus