Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Galdezka »  Nola esanen litzateke euskaraz 'e-portfolio'?

Nola esanen litzateke euskaraz 'e-portfolio'?

2009-09-02 / 08:45 / Mikel Agirre   IRAKASKUNTZA

"e-portfolio"-a edo "portafolio"-a erabili nahi dut ikasleekin baina ez dut euskarazko beste adierarik ezagutzen.

Zein litzateke, egotekotan, aukerarik egokiena?


Erantzun

 
Paper-zorro birtualaz
2009-09-02 / 09:00 / Ion

Paper-zorro da "portafolio" hitzaren baliokidea, beraz, hori erabil dezakezu. Hala ere, paper-zorro birtual bati buruz hitz egiten ari zarenez (e-portfolio), ez dakit zein izan litekeen terminorik egokiena, "e-paperzorro" izugarri itsusia baita.

 
'Webzorro' edo antzeko zerbait?
2009-09-02 / 09:28 / Asier Larrinaga

Beharbada, izen zehatza «paper-zorro elektroniko» edo «dokumentu-zorro elektroniko» izango da, baina ez dirudi oso erabilgarria denik eskolan egunero-egunero aipatzeko.

Ingelesez «webfolio» ere esaten ei diotela ikusita (Wikipedian), euskaraz «webzorro» edo antzeko zerbait asma liteke.

 

Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus