Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Galdezka »  Galdezka »  1147254588
Albiste nagusira itzuli

Arrazoia eman eta litroak egin

2006-05-10 / 11:49 / Borja Ariztimuño López   HIZKUNTZA

Donostian eta Bilbon egin asmo ziren "botiltzarrak" aipatu zituzten irratian, eta niri bederen esamolde hori ez zait oso egokia iruditu gaztelaniazko "botellón"-en ordaina emateko.

Josuri:

Ba beharbada arrazoi duzu, Iparraldekoak galdetzea besterik ez du "botelloia" zer den jakiteko. Kontua da beti iparraldekoek galdetu behar dutela, hegoaldeko euskaldunek españolaren morrontzapean sortzen baititugu beti hitzak.

Halere, arrazoia ematen dizut, jende gehiena ez da inoiz sobera arduratu Ipar Euskal Herriaz.

Prudeni:

Ez nuen eztabaida euskara batura zuzendu nahi, baina (demontre), egin dut.

Badakit euskara batuak bere esparrua duela, eta euskalkiek (euskarak, zuk diozun bezala) berea. Kontua da, euskaldunberriendako euskara batua dela, hastapenetan behintzat, bakarra eta beren-berena.

Horiei ere baliabide eta irtenbide guztiak eskaini behar zaizkie. Gainera (euskaldunberriak alde batera), "botellón" delakoaren euskal ordaina bilatzen badihardugu, euskara baturako da, zeren "botelloia" esaten jarraituko baitu kalean hiztun normalak, orain arte horrela deitzen bazion, jakina.

Baina, hara non! Beste hitz jator baino jatorragoa dugu esku artean (ahotan hobe) eta ez gara ohartu! LITROAK!

Bai jaun-andreak, horrela deritzo ekintza horri ("botellón" delakoari) euskaldun petoen ahotan. "Litro" hitza euskara batuan dugu, ipar nahiz hego batzen dituena, eta tradizio luzekoa "botellón" haren zentzuarekin (tradizio luzea diot, ohitura hori hasi zenetik gazteek darabilgulako).

Hau da, beraz, azkenik proposatzen dudan ordaina: hacer botellón : litroak egin (el) botellón : litroak egite(a)

On egin ta litroak egin!


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus