Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Tximeleta adierazteko hitzak euskaraz?

Patricia Gomez / Hizkuntza / 2005-11-24 / 07:00


Inon irakurri dut ehun forma baino gehiago dugula tximeleta adierazteko.



Tximeleta edierazteko euskaraz dauden hitz guztiak jakin nahi nituzke.


(PATRICIA GOMEZ ikaraslea da)


Erantzunak


Plazido Mujikaren hiztegian

Koldo Zubeldia / 2005-11-24 / 08:49

kaixo koldo naiz eta esan Plazido Mujikaren hiztegian hortxe dituzula ehun bat azepzio edo emaitza euskeraz tximeleta hitzarenak.


Mikel Zarate

Iratxe Goikoetxea / 2005-11-24 / 10:18

Mikel Zaratek zerrenda hau jaso zuen Haurgintza minetan liburuan:

"Altxabili, aperiko, astatsa, atsoaren arima, astoluma, atxiamatxia, atxinini, axandalo, azapinpirin, bitxilota, eskabi, farfail, gau-ulika, inguma, jainko-belatx, jainko-oilo, jainko-mandatari, lilirita, makara, maripanpalona, maripuxitia, marisorgin, matxita, mitxeleta, mitxirika, oilo-zuri, panpina, pertxilota, pitxilingaria, sorgin-bitxi..., sorgin-oilo, txalumitxi..., txepeleta, txibiltxori, txilipitaina, tximirrita, txintxilinpalo, txintxitola, txipilipeta..., txipirina..., txipiritona, txiruliru, txitxilera, txitxipapa..., ulifarfaila..., atxitamatxi..., atxitamutxita."

Eta, zerrenda luzea bada ere, hor ez daude diren guztiak. Esaterako: txiribiri eta txipirrita, pitxilikote, pitxilipeta eta pitxoleta, pinpilin, pinpilinka eta pinpirin... Eta gehiago.

Mitxeleta betekada egiteko beste izen, beraz.


(IRATXE GOIKOETXEA Eitb-ko hizkuntzalaria da)


Mutrikun

P. Arreitunandia / 2005-11-24 / 15:18

Mutrikun kalaputxi moduan ezagutzen da.


Oñatin

Mari Axun / 2005-11-25 / 09:12

Oñatin txipilipeta izena dauka.


Deba Ibarretik

Asier Sarasua / 2005-11-25 / 11:25

Hona hemen Deba ibarrean (eta inguruan) jasota ditugun hitz batzuk:


Hernanin

Iker Olkoz / 2005-11-25 / 13:53

Nik txikitan ikasi nuena: pinpilipauxa Hernani aldean behintzat nik horrela ikasi nuen


Tolosan

Boja Ariztimuño López / 2005-11-25 / 17:51

Ni Tolosarra naiz, eta Hernanikoaren antzerakoa ikasi nuen txikitan: pinpirinpausa, baina baita tximeleta ere.

Ez dut oroitzen baina, biak kalean ala baten bat eskolan ikasi nuenentz...


Alegia eta Amezketan

Iñaki Mezquita Aranburu / 2005-11-29 / 09:31

Ehundik gora dira, bai. Ni baino azkarrago ibili direnek bidalitakoak jaso dituzu, baina jaso dituzunetaz gain, beste era hau azaldu nahi nizuke: mitxerrika.

Hitz hau Gipuzkoako Alegia eta Amezketa inguruetan entzun ohi da (beste hainbat tokitan bezalaxe)


Jose Luis Erdozia eta Manuel de Larramendi

Iñaki Mezquita Aranburu / 2005-12-01 / 08:33

Kaixo berriro, Patricia!

Asko bildu duzu dagoenekoz, baina nire materialaren artean begiratuaz zure interesekoak izan daitezkeen bi ohartxo bidali nahi dizkizut. Bi hiztegi bitxietan aurkituriko sinonimo zerrendak dira.

Bata, Jose Luis Erdozia Mauleonen "Sakanako Hiztegi Dialektologikoa"n ikus daitekeena:

Bestea, Manuel de Larramendi Aita Jesuitarrak argitaratu zuena 1745. urtean bere "Diccionario trilingüe del Castellano, Bascuence y Latín"ean:


Plazido Mujikaren hiztegian

Koldo zubeldia / 2005-12-02 / 17:40

Tximeleta hitzaren emaitzak euskeraz:begiratzen badugu, mariposa hitza erderatik euskerara itzulia Plazido Mujikaren hiztegian, gaztelania-euskera, pilo bat emaitza azaltzen dira euskalki guztietan.


Mungian

Lander - Mungitik / 2006-06-26 / 22:26

nire amak eta aitxek SORGIMITXIE deituten dotsie. Mungialden behintzet holan esan dako.


Entomolgi elkarteko heretopterus aldizkarian

Jose Mari Mitxelena / 2012-12-30 / 19:13

Kaixo:

Gai honetaz lantxo bat argitaratu nuen gipuzkoako entomolgi elkarteko heretopterus aldizkarian. Bilaketa ez baduzu osatu hor dauzkazu. Sakatu googlen tximelata izanak.

JMMitxelena


Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.eus/zer_berri/galdezka/1131704683