Euskara lurralde-hedaduraz etengabeko atzerakadan dabilen hizkuntza dugu. Baina orain bi mila urteko kontuak bestelakoak omen ziren.
Luis Nuñez Astrainek argitaratu berri duen "El Euskera Arcaico. Extensión y parentescos" liburuan euskararen historian izan diren aroak zehazten ditu A. Lakarraren artikuluetan oinarrituta:
Data | Aroa |
---|
I-III. m. | Euskara Arkaikoa (edo "akitaniakoa") | III-X. m. | Aro Iluna | XI-1545 | Erdi Aroko Euskara | 1545-1745 | Euskara Klasikoa | 1745-XX. m. | Euskara Modernoa | 1968tik | Euskara Batua |
Euskararen hedadura zein izan ote zen neurtzeko bost dira gaur egun ditugun bideak. Hona hemen egokienetik kaskarrenera:
- Euskaraz idatzitako hilarriak.
- Latinez idatzitako hilarrietan Euskara Arkaikoa erabiliz txertatutako ponte-izenak.
- Latinez idatzitako testu klasikoetan txertatuta dauden euskarazko izenak.
- Latinez edo erromantzez idatzitako Erdi Aroko testuetan txertatutako euskarazko izenak.
- Gaur egungo toki izenak (euskal jatorrizkoak).
Lehenengo aroko Euskara Arkaikoaren lurralde-hedaduraren nondik norakoak zehazten dira "El Euskera Arcaico. Extensión y parentescos" liburuan. Langintza horretarako honako aztergaiak erabiltzen ditu Luis Nuñez Astrainek:
Lurraldea | Aztergaia |
---|
Akitania | Inskripzioak, -os duten toki-izenak, gaskonera, tribuak | Kantabria | Toponimia | Errioxa | Inskripzioak, toponimia | Burgos | Toponimia | Soria | Inskripzioak | Huesca eta Lleida | Toponimia, -eus duten toki-izenak |
Azterketa horretan oinarrituta orain bi mila urte, Jesukristoren garaian, Euskarak zuen lurralde-hedadura finkatu du Luis Nuñezek:
 | Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu. |
Artikulu honekin uztartutako liburua (eskuratzeko gainean sakatu)
|